Herriz Herri - Arbona (L) | 2021eko Irailaren 02a

Arbona

ELB eta Lurzaindiak okupatzen duten etxea
ELB%20eta%20Lurzaindiak%20okupatzen%20duten%20etxea

Lur okupatzeak segitzen

2021eko ekainaren 23tik goiti,Lurzaindia eta ELB lurrak Arbonanokupatzen hasi ziren, laborantzalurren akaparamenduasalatzeko. Orduz geroztik, herritarraktxandakatzen dira, egunezeta gauez bizi eta trukaketaespazio horren okupatzeko.Lurraren zati bat landu ondoan,okupatzaileek etxe barnea antolatzeaerabaki dute: sukaldea,logela, liburutegia, bilkura gela,haurren txokoa. BerroetakoOkupazioaren Sustengu Taldeak(BOST) herritar eta kolektiboeridohaintzarako edo(ta)mailegurako dei bat zabaltzendu, barneko eta kanpoko aldeakhornitzeko.Deia zabaldua da, etxeetanedo(ta) elkarteetan erabiltzenez den materiala Arbonaraekartzea,okupazioa laguntzeko.Material hori behin-behinekozedo behin-betikoz emandaiteke. Okupazioa bururatueta, materiala bere jabeeri itzulikozaie (baldintzek ahalbidetzenbadute) edo beste okupazio batensustengatzeko erabiliko da.Beharrezkoa duten puska:apalak, hozkailu, sukaldatzekotresnak, estalki, berogailu, mubleak...eta beste edozein gauzaetxe batean direnak. Edozeinxehetasunentzat 07.70.84.75.98numerora deitu.Gomita zabaltzen dute, irailaren3 eta 4an, hurbiltzea, obrahorien egiteko.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3606. zbk

Gure Hitza | 2021/09/02

Bere xilkotik haratago

Menane Oxandabaratz

Sartzea hor dugu, langile anitzek bai etaikasleek laneko bidea hartua dute. Zuenastekariak ere opor batzuk hartu ondoanindarturik berriz heldu gira, urte hau onaizan dadila esperantzarekin. Giro berezibatean gaude, beti izurrite puñeta hori burugainean dugula, ez jakin noiz aterako gireneta ondoko asteak nolakoak izanen diren.Egoera horrek sortzen ditu eztabaida anitz,lagun artean, auzoekin bai eta familiakoekin.Zenbaitzuk ageri delako horren ukaiteabehartzeak, beraz txertatua izan beharrak,kezkak sortzen, aldekoen eta aurkakoenarteko zatiketak eragiten dituela. Nork erranenzuen jendartea horretaratuko zela izurritebatengatik, protesta bezala manifestazioekere eskuin ezker segitzen dutela. Segurdena, edozein izan bakoitzaren iritzia,gure hurbilekoekin ez samurtzeko hobeda debate inutil horiek saihestea, ez baituguegoera eta neurri horien alde edo(ta)kontra deus aldatuko.

Iduritzen zait badela maluruski mundu huntangauza larria...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016