Herriz Herri - Baiona (L) | 2021eko Irailaren 02a

Baiona

Biltxokon egina izan den estreinaldi egunean
Biltxokon%20egina%20izan%20den%20estreinaldi%20egunean

Biltxoko berriz abiatzen

Gutarteko batzuk ezagutu dugu,duela urteak Biltxoko elkartea, hetsirikegonik berriz ideki da.Augustins karrikako 9. zenbakiankokatua den Biltxokok bere aktibitateakhasiko ditu irailetik goiti.Elkarteak 115 kide batzen ditu,Baionan euskara eta euskal kulturabiziarazteko eta hedatzeko xedeadutenak, aldi berean balore batzukobratuz: parekidetasuna, partehartzea, ezberdintasun guzienerrespetua eta ekologia.Biltxoko elkarte gastronomiko etakulturala da. Ideia da kideak etahaien gomitatuek lagunarteanbiltzeko elkarte gastronomiko batsortzea. Kideek bertan sukaldatzenahalko dute eta tokia haien hurbilekoekinbaliatzen ahalko dute.Bestalde elkarteak kultur ekitaldiakantolatuko ditu, bereziki euskaraeta euskal kulturaren inguruan,baina, ez bakarrik.

Bere kideekbatzorde berezien baitan sortuekimenak bultzatuko ditu. Izanere, laguntza teknikoa edo diruztatzeaeskaintzen ahalko die, interesanteakdiren kideen proiektuetan.Baionako kultur eta animaziobizian proposamen indar izanenda eta hiriak edo(ta) Baionakobeste eragileek sustatu proiektuetanparte hartuko du.Aurreikusten dituen aktibitatehorietan, larunbatetan, Biltxokon,goiz eguerdi partean, euskarapraktikatzeko tarteak antolatukoditu, irailetik aitzina. Guziek ongietorri hoberena eskuratuko dute!

Konferentzia

Claude Labat-ek, irailaren 4an,Atalante zinegelan (17:30) konferentziaeskainiko du: “EuskalHerrian deabruak haragi bizitandira”. Konferentzia hunen izenburuaNafarroako Tobar Arbulu ikertzailearenformula batetik hartuaizan da. Bidasoaren bi aldeetarikgertakari historikoak, kronologikokieta sinkronikoki jorraten ditu.Ondotik, Marko marrazkilariarekinidatzi “Chasse aux sorcières,Manigances & Sarabande” liburuaizenpetuko du.

Herrixka

Irailaren 4an, Etxepare lizeoan(10:00-17:00) Herrixka deitu ekimenairaganen da, euskarazkoaktibitate foruak antolaturik. AntolatzaileakBil (Baionako IkastolenLaguntzaileak, Oihana eta PolokoHiriondo ikastolak) eta EuskarazBizi elkarteek dira, xehetasunentzatherrixkabil@gmail.com.Egun osoan, besta giroan, rocka,tailerrak, joaldunak, zikiroa etabeste animazio iraganen dira.Helburua da ahoz aho pasatzendiren informazioak leku bakarreanelkartzea, sarea sendotzen lagunduz.Eta bide batez egun atsegingarribat proposatzea.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3606. zbk

Gure Hitza | 2021/09/02

Bere xilkotik haratago

Menane Oxandabaratz

Sartzea hor dugu, langile anitzek bai etaikasleek laneko bidea hartua dute. Zuenastekariak ere opor batzuk hartu ondoanindarturik berriz heldu gira, urte hau onaizan dadila esperantzarekin. Giro berezibatean gaude, beti izurrite puñeta hori burugainean dugula, ez jakin noiz aterako gireneta ondoko asteak nolakoak izanen diren.Egoera horrek sortzen ditu eztabaida anitz,lagun artean, auzoekin bai eta familiakoekin.Zenbaitzuk ageri delako horren ukaiteabehartzeak, beraz txertatua izan beharrak,kezkak sortzen, aldekoen eta aurkakoenarteko zatiketak eragiten dituela. Nork erranenzuen jendartea horretaratuko zela izurritebatengatik, protesta bezala manifestazioekere eskuin ezker segitzen dutela. Segurdena, edozein izan bakoitzaren iritzia,gure hurbilekoekin ez samurtzeko hobeda debate inutil horiek saihestea, ez baituguegoera eta neurri horien alde edo(ta)kontra deus aldatuko.

Iduritzen zait badela maluruski mundu huntangauza larria...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016