Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2021eko Irailaren 02a

Bidarrai

Sortze

Agorrilaren 3an sortu da LeireNoblia Zaldain, Lohietako EñautNoblia eta Laura Zaldainen alaba.Agorrilaren 4an, aldiz, GexanbordakoMorgane Goasdoué eta OlivierCapdevillek ongi-etorria egindiote beren bigarren alabari. EnaraElouane bost urteko alabaren ondotik,oraingoan Nahia Maiwennttipiak du etxea zorionez beztitzen.Aita euskalduna izanki eta amabretainiarra, bi haurrek euskal etabretoi izen bikoitza daramate.Gure partetik, goresmenak aitamauroseri eta agiantza zoriontsuenaksortu berrieri.

Oroimenez

Agorrilaren 8an, oroimenezko elizkizunaeskainia izan zaio JeanineIturbide zenari. Sortzez Mailh, Ortzaizekoa,Pelonbordako MichelIturbiderekin ezkondu zen 1973an.Ipar Amerikan bizi ziren, Kalifornian,lehen urtean San Frantziskoneta geroztik Los Baños-en. Biseme-alaba ukan dituzte. Ostatujatetxebaten jabe ziren eta 2016anhartu zuten erretreta. 81 urtezituen Jeaninek. Iragan apirilaren7an zendu zen eta han ehortziaizan da. Ahaidegoan duen BeñatAmestoy apezak eman du oroimenezkomeza Bidarrain.

Heriotza

Harginaeneko Pierre Poeydessuszendu zaigu joan den astean. 96urte bete beharrak zituen ondokoegunetan. Bost hilabete hauetanLarresororat erretiratua zen,Maitexa alabaren etxerat. Bazuendoi doia hiru hilabete Graxi esposlaguna galdua zuela. Eta duelaurte bat eta erdi pasa, Beñat etxekoseme laboraria. Ostiral arratsaldeaniragan dira ehorzketak.Kattin,Panpi eta Maitexa semealaberi,Denise errainari eta horienfamilieri bai eta jendaki guziaridoatzi gure atxikimenduzko agurrak.

Antzerki

Xirrixti Mirrixti antzerkiaren agorrilekoemanaldia aitzinekoen arrakastaberdinarekin iragan da, salarenbete bildu publikoarekin. Ikusteabaizik ez zen jendeen aurpegiirripartsua antzerkitik landa! Azkenemanaldia zen herrian berean.Haatik taldeak galdeak baditu kanpotik,herri desberdinetatik. Hainzuzen, Muskildiko herriko bestetanemanen dute gure antzerkilariekberen talentuaren berri, buruilaren10ean. Gerokoak gero.

Baztandarrak

Mendi lasterkarien elkarteak bereurteko besta du larunbat huntanIratiko gainetan, Artxilondon,elkarteko kideak eta laguntzaileakeskertzeko, bereziki uztaileko lasterkaldianegin den lanarentzat.Lan guziek gozamena merezi, alabainan.Aro onak lagun ditzatela.

Amarrain besta

Bigarren urtekotz segidan ez daamuarrain bestarik izanen. Hauburuilaren 12an ospatu beharrazen, bainan antolatzaileek erabakidute ezeztatzea, Covid-19ak inposaraztendituen neurri zorrotzegiengatik.Heldu den urtean egoerahobea izanen delako menturan!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3606. zbk

Gure Hitza | 2021/09/02

Bere xilkotik haratago

Menane Oxandabaratz

Sartzea hor dugu, langile anitzek bai etaikasleek laneko bidea hartua dute. Zuenastekariak ere opor batzuk hartu ondoanindarturik berriz heldu gira, urte hau onaizan dadila esperantzarekin. Giro berezibatean gaude, beti izurrite puñeta hori burugainean dugula, ez jakin noiz aterako gireneta ondoko asteak nolakoak izanen diren.Egoera horrek sortzen ditu eztabaida anitz,lagun artean, auzoekin bai eta familiakoekin.Zenbaitzuk ageri delako horren ukaiteabehartzeak, beraz txertatua izan beharrak,kezkak sortzen, aldekoen eta aurkakoenarteko zatiketak eragiten dituela. Nork erranenzuen jendartea horretaratuko zela izurritebatengatik, protesta bezala manifestazioekere eskuin ezker segitzen dutela. Segurdena, edozein izan bakoitzaren iritzia,gure hurbilekoekin ez samurtzeko hobeda debate inutil horiek saihestea, ez baituguegoera eta neurri horien alde edo(ta)kontra deus aldatuko.

Iduritzen zait badela maluruski mundu huntangauza larria...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016