Herriz Herri - Heleta (NB) | 2021eko Irailaren 02a

Heleta

Herritarra

Agur Jaun erretorea

Hastean berria hedatzearekineta orain arte, artea iduritzenzitzaigun luzea izan zitzakeela,baina horra nun tenorea jin dela.Beraz igande huntan, gure erretoreTote Saldubeheren partitzekomeza Armendaritzekoelizan iragan da. Ezpain xatarrikgabe errezebitua izana zena,duela hamaika urte, Heletakoelizan egun sarreran. Arteanurak bide egin baitu, erraitenden bezala, orain oro mezanxatartuak ginen, salbu Iholdikoklika, alabaina soinua joitekoz.Bost herrietarik jendeak, auzapezakere, meza bururatu eta,han berean andere Paulettekparrokiaren partez eskertu du:“Jaun erretorea eskertzen zaituguerakutsi daukuzun nahikariaz,elizkizunentzat, katiximako,familien mezak ahal bezain ederbeti nahi zinituen.

Beti ebanjelioarijarraikiz, obratu eta zuri eskerparrokian sala ederra uztendaukuzu, bilkura, katixima alaedozein biltzarrendako. Bidaiaon Baxe Nafarroatik Lapurdirakobidearentzat, esker mila!” bururatzenzuela.Ondotik Lucien Delgueren aldiizan da, 5 herrien izenean eskertuz:“Hastapenean laguntzailebazinuen, Jean Irassartapeza, Iholdin zena, hauzendu eta, Heletatik Iholdiratuzinen eta zuhaurek lan guziaegin duzu, bi meza igandeoroz, bat ibiakoitzez,ehorzketak,ezkontzak, kominione etabeste. Halere doi bat kezkatzennau, gure elizetarik anitzgazte baztertu edo bekandudirela. Suerte on eta ongietorrieginen diogu Aita Germainerretore berriari”. Arrapostuerretoreak eman du: “Nik ereguzieri eskerrak zor ditut, lagundunauten guzieri. Erretoreberria lagundu zazue, elgarlagunduz baita elgar konprenitzen”.

Ondotik, han zauden guziak,5 herriek eskaini zintzur bustitzeragomitatuak ziren.Agur zuri Jaun Erretorea!(Argazkia heldu den astean


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3606. zbk

Gure Hitza | 2021/09/02

Bere xilkotik haratago

Menane Oxandabaratz

Sartzea hor dugu, langile anitzek bai etaikasleek laneko bidea hartua dute. Zuenastekariak ere opor batzuk hartu ondoanindarturik berriz heldu gira, urte hau onaizan dadila esperantzarekin. Giro berezibatean gaude, beti izurrite puñeta hori burugainean dugula, ez jakin noiz aterako gireneta ondoko asteak nolakoak izanen diren.Egoera horrek sortzen ditu eztabaida anitz,lagun artean, auzoekin bai eta familiakoekin.Zenbaitzuk ageri delako horren ukaiteabehartzeak, beraz txertatua izan beharrak,kezkak sortzen, aldekoen eta aurkakoenarteko zatiketak eragiten dituela. Nork erranenzuen jendartea horretaratuko zela izurritebatengatik, protesta bezala manifestazioekere eskuin ezker segitzen dutela. Segurdena, edozein izan bakoitzaren iritzia,gure hurbilekoekin ez samurtzeko hobeda debate inutil horiek saihestea, ez baituguegoera eta neurri horien alde edo(ta)kontra deus aldatuko.

Iduritzen zait badela maluruski mundu huntangauza larria...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016