Herriz Herri - Hendaia (L) | 2021eko Irailaren 02a

Hendaia

Hendaia

Jeudi'ne en Ville”

Ostegun arrats guziz, irailaren23a arte (20:30-22:00), Errepublikakoplazan kontzertuakentzungai dira. Kitorik da, hobeaitzin lekua atxikitzea.

“Atzerrian lurra drama”

Mendi Zolan irailaren 10ean(20:30), euskaraz den ikusgarrihau deneri irekia da. Atx Teatroreneskutik osatu obra hunenzuzendaria Amancay Gaztañagada, aktoreak Ander Lipus etaLaura Penagos.Antzerkiaren mamia: “AuroraMora bere instalazio artistikoariazken zuzenketak emaiten arida, bere bizitza betirako aldatukoduen deia jasotzen duenean.Posible ahal da gurea ez denlur batean sustraitzea? Posible,familia eta aberriaren zama gaineandugula, hegaldi propioariegitea? Eta, gau batean, gurebizitzaren norabidea erabaki beharkobagenu? Erran zaharrakdioen bezala -Atzerrian lurra garratz,oina ibini egik baratz”.

Pintxo-solasaldia

Irailaren 17an, “Itsasoa eta euskaldunak”deitu ekimena antolatuada (18:30-20:00), Baleakelkartearen egoitzan (Errenotzekarrika, 1).Solasaldia Joseba Aurkenerena rekin(18:30): “Zein da itsasoaeta euskaldunen arteko lotura?”.Joseba Aurkenerena, irakasle,idazle eta historialariak gai liluragarrihori aurkeztuko digu: Itsasoamundu-ikuskera zaharrean,balearen arrantza (Kantauri itsasoan,Islandian, Ipar Atlantikokoitsasoetan, Ternua eta Kanadarenartean), piratak eta itsasgizonak,Ameriketarako euskaldunenmigrazioa, 1912ko enbata,Matxitxakoko itsas gudua...Ondotik pintxo-potea iraganenda (20:00), Baleak elkarteakantolaturik.Deneri idekia, urririk.

Literatura saria

Hendaian ere urte guziz ohoratzendute Pierre Loti, urte askozhor egon zena, eta haren izenaduen literatura saria eskaintzendute Ulysse liburutegiarekin.Bidaia arraro zerbait kontatzenduen liburu bat. Pierre Lotiidazlea itsasturia ere baitzen,mundu guzian gaindi ibilia! Aurtensaristatu dute "Les voiesde la liberté". Idazlea, MélusineMallender, mundu guziangaindi ibilia moto baten puntan,duela zonbait denbora sail huntanaipatu ginuen bezala. Sariajoan den egunean eskuratu du,gaitzeko giro goxo batean.



Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3606. zbk

Gure Hitza | 2021/09/02

Bere xilkotik haratago

Menane Oxandabaratz

Sartzea hor dugu, langile anitzek bai etaikasleek laneko bidea hartua dute. Zuenastekariak ere opor batzuk hartu ondoanindarturik berriz heldu gira, urte hau onaizan dadila esperantzarekin. Giro berezibatean gaude, beti izurrite puñeta hori burugainean dugula, ez jakin noiz aterako gireneta ondoko asteak nolakoak izanen diren.Egoera horrek sortzen ditu eztabaida anitz,lagun artean, auzoekin bai eta familiakoekin.Zenbaitzuk ageri delako horren ukaiteabehartzeak, beraz txertatua izan beharrak,kezkak sortzen, aldekoen eta aurkakoenarteko zatiketak eragiten dituela. Nork erranenzuen jendartea horretaratuko zela izurritebatengatik, protesta bezala manifestazioekere eskuin ezker segitzen dutela. Segurdena, edozein izan bakoitzaren iritzia,gure hurbilekoekin ez samurtzeko hobeda debate inutil horiek saihestea, ez baituguegoera eta neurri horien alde edo(ta)kontra deus aldatuko.

Iduritzen zait badela maluruski mundu huntangauza larria...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016