Herriz Herri - Jutsi (NB) | 2021eko Irailaren 02a

Jutsi

P.L.

Ezkontza

Uztailaren 31n eztei ederrakukan ditugu gure elizan,Idiart-Bordako Audrey Arhetsekhartzen zuela senartzatJérôme Pétotéguy AinhizaKaskotegikoa.Zeremonia loriagarria, zinezuntsa prestatua, plazerekinentzuten zirelarik esposekberen engaiamendu etairakurgaiak etxeko mintzairanegiten. Musikaren aldetikdenek gozatu ahal ukan dituztejaun esposaren anaia biritxia,Garaziko organista dena etahau lagundu duen tronpetajoilea. Bertze ohar bat ere, elizabetea izanagatik, zeremoniahortan izan den errespetu etaisiltasun kartsua.Ainhiza Bordattipian bizi direnespos gazteeri gure partetikgoresmenak, izan dezatelaosagarri eta suerte.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3606. zbk

Gure Hitza | 2021/09/02

Bere xilkotik haratago

Menane Oxandabaratz

Sartzea hor dugu, langile anitzek bai etaikasleek laneko bidea hartua dute. Zuenastekariak ere opor batzuk hartu ondoanindarturik berriz heldu gira, urte hau onaizan dadila esperantzarekin. Giro berezibatean gaude, beti izurrite puñeta hori burugainean dugula, ez jakin noiz aterako gireneta ondoko asteak nolakoak izanen diren.Egoera horrek sortzen ditu eztabaida anitz,lagun artean, auzoekin bai eta familiakoekin.Zenbaitzuk ageri delako horren ukaiteabehartzeak, beraz txertatua izan beharrak,kezkak sortzen, aldekoen eta aurkakoenarteko zatiketak eragiten dituela. Nork erranenzuen jendartea horretaratuko zela izurritebatengatik, protesta bezala manifestazioekere eskuin ezker segitzen dutela. Segurdena, edozein izan bakoitzaren iritzia,gure hurbilekoekin ez samurtzeko hobeda debate inutil horiek saihestea, ez baituguegoera eta neurri horien alde edo(ta)kontra deus aldatuko.

Iduritzen zait badela maluruski mundu huntangauza larria...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016