Herriz Herri - Sara (L) | 2021eko Irailaren 02a

Sara

Ganex

Ezkerretik J. Eliçagaray, Battitt Laborde eta J-P. Cachenaut
Ezkerretik%20J.%20EliAagaray_%20Battitt%20Laborde%20eta%20J-P.%20Cachenaut

Larrungo Izpiritu Sainduaparrokia

Parrokia hortan Azkaine, Senpereeta Sara, hiru herri horiekbarne dira, Jean-Pierre Cachenautapeza Azkainen eta JeanEliçagaray erretorea Senperen.Bi apez horiek egiten dituztehiru herrietako misio guziak,bainan ez dira bakarrik, herribakoitzean borondatezkojende anitz badituzte. Beharrik,bertzenazmisio guziak ezdituzte bakarrik egiten ahalko.Jende horiek eskertzeko, abuztuaren20an, ortziralez, SarakoLur Berri gelan mahai eder bat,jateko eta edateko, parrokiakdeneri ofreitu dio. Bazen jende,120 bat, Jean Eliçagaray erretoreakdeneri eskerrak eman ditu,“beharrik hor zirezte gu laguntzekoeta biba zuek!”. Eskertubehar da ere auzapeza Lur Berrigela prestatzeagatik bai eta ereaperitifa eskaini baitu. BattittLaborde auzapezak ere denakeskertu ditu, egin du ikustateaerranez ez duela horrek ofreitubaina herriak duela aperitifadeneri eskaini. Beraz ongi balia,dena izugarrizko umore oneanbukatu da, Senpereko koraletikbazen asko etorria eta afariaederki airostu dute.

Erakusketa

Abuztuaren 21 eta 22an SarakoLarrungo Kolore elkarteak, plazakoerrebotean, margo etaegur zizelkarien erakusketa antolatudu. Denetara 15 baziren,beren gauza ederrak erakustekoeta saltzeko, bainan jendeguti samar ibili da, partikularkilarunbatean, igandean berrizegun guzian jende asko izanda. Liliane Lyeate lehendakariakdenak eskertzen ditu, bere lagunakbai eta Herriko Etxea erreboteautzi baitiote beren erakusketaegiteko.

Uztaileko egoera zibilaSortzeak: Larralde Gabi 2021-07-10, Paler Robin-Thierry-Paul2021-07-11, Legros Mattin-Armand2021-07-13, Uranga-Etchegaray Ione 2021-07-25.

Heriotzak: Barreneche Alphonse77 urte 2021-07-28 etaEndara Manuel 72 urte 2021-07-29.

Ezkontzak: Legassa Guillaumeeta Oronoz Maddalen 2021-07-10, Dugauquier Amaury-Jacques-Cheristain eta WallaertGaëlle-Isabelle-Chantal 2021-07-10,

PilotaErrebotean esku huska kimuakB mailan: Ozarainen abuztuarenlehenean, Pradere Onaitz-Aguirre Arkaitz txapeldun agertudira, 30-22 irabazi dute finala,Heguy Iban eta Etcheverry IñakiDenek Bat-ekoen kontra. Frantziakotxapelketan gaztetxoek,Iholdin, abuztuaren 18an, SarakoEtxeberri Pacheco Manex-Vella Barneix Leni, 30-22 galdudute finala, Larzabal Iban etaGonzalez Oihan, Azkaindarrakekoenkontra. Xisteran B mailan:Mounho Eneko, HarinordoquyAlain eta Arribillaga Enekok 40-35 irabazi dute, Avenir de Bizanos-en kontra.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3606. zbk

Gure Hitza | 2021/09/02

Bere xilkotik haratago

Menane Oxandabaratz

Sartzea hor dugu, langile anitzek bai etaikasleek laneko bidea hartua dute. Zuenastekariak ere opor batzuk hartu ondoanindarturik berriz heldu gira, urte hau onaizan dadila esperantzarekin. Giro berezibatean gaude, beti izurrite puñeta hori burugainean dugula, ez jakin noiz aterako gireneta ondoko asteak nolakoak izanen diren.Egoera horrek sortzen ditu eztabaida anitz,lagun artean, auzoekin bai eta familiakoekin.Zenbaitzuk ageri delako horren ukaiteabehartzeak, beraz txertatua izan beharrak,kezkak sortzen, aldekoen eta aurkakoenarteko zatiketak eragiten dituela. Nork erranenzuen jendartea horretaratuko zela izurritebatengatik, protesta bezala manifestazioekere eskuin ezker segitzen dutela. Segurdena, edozein izan bakoitzaren iritzia,gure hurbilekoekin ez samurtzeko hobeda debate inutil horiek saihestea, ez baituguegoera eta neurri horien alde edo(ta)kontra deus aldatuko.

Iduritzen zait badela maluruski mundu huntangauza larria...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016