Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2021eko Irailaren 02a

Uztaritze

Pantxo Erviti zena
Pantxo%20Erviti%20zena

Heriotza

Ez adiorik Pantxo Erviti

Doinua: Adiskidea Andoaindikan...

Kapito Harrik antolaturik Euskal Ligaren eguna

Bikain zoala etorri zaigu betbetan berri iluna

Pilotazaleen artean Pantxo segur zinen ezaguna

Elkarteak du zurekin galdu bere betiko laguna

Zure bizia Pantxo Erviti nolakoa den gertatu

Aljeriako sukaldaritza soldadugoan jastatu

Maite bat zegon uztariztarra zinuena ezagutu

Maitasunean paregabeko bi alaba munduratu

Bizian penak denentzat dira ustegabetarik heldu

Zoritxarrean zure maitea Jaun zerukoak du bildu

Lantoki eta pilota sailean geroztik zinen azaldu

Zure zerbitzu egite hortan zinen erabat gailendu

Pilotan beraz gazte moldatzen arizan baitzare beti

Denek zioten zoin ona dugun erakaslea Erviti

Batzutan tinko zinabilera bertze orduetan ezti

Zure mailako hezitzaileak agertzen zaizkigu guti

Arerio bat guziz bortitza jasan duzu azkeneko

Zeruko aitak zuk egin lanak beti izanez gogoko

Nahigabean hutsik bazegon segur ditu barkatuko

Txartela duzu irabazia beraren eskuinerako

Bertsutan da hemen 81 urtetaneritasunez zendu den PantxoErvitiren biziaren laburpena,ehorzketako meza hunkigarrianBarnetche apezak eta BeñatEtcheto Kapito Harrirenlehendakariak nabarmendudutena. Pilota zuen gogokokirola, Frantziako xapeldunere izan zen 1981ean luzekotaldearekin. Meza bukaeran zoinairoski den altxatu zeru alde''Pilotarien Biltzarra'' BarkoxekoAttuli zenak idatzi kantua. Marie-Ange eta Mañu alaberi, etafamiliari dolumin bizienak

Bigarren heriotza

Agorrilaren 19an ere bere azkenegoitzara eramana izan daLaure Haitze (sortzez Sarriquet)83 urtetan, Heraitzen bizi zena.1960an esposatua, Gilles etaDany bi haur ukan ditu. Berelan denbora guzia Postaniragan du, lehenik Parisen etaondotik 26 urtez Uztaritzen.Herriko kontseiluan hautetsiere egon zen, lehenik BeñatDassancerekin, gero BeñatAuroyrekin. Maite zuen berezikikantua, 15 bat urte pasa egonda Lapurtarrak abesbatzakokide.Armand bere senarrari etahaurreri doluminak bihotzetik.

Xopoloko zubian obrak

Agorrilaren 23tik haste gutienezbi hilabeterentzat Xopolokozubia hetsia egonen da.Departamenduko kontseiluakobra batzu hasiak ditu zubikopilareen azkartzeko etabermatzeko, urek azken urtehauetan doi bat kordokatubaititu. Egun osoan nehorezin da hortik iragan. Bakarrikoinezkoak eta bizikletadunakzubian pasatzen ahalko diraarratseko 18:00etarik biharamungoizeko 8:00ak arte. Besteguzientzat itzulia egin beharkoda Hiribehereko zubitik pasatuz.Osoki seinalatua da.

Pilotaz hitz bat

Pilotaren aste handian KapitoHarrik bi talde zituen finaletanatxiki ttipian. Biek galdu dute:xitoek 34 eta 40 Baionarenkontra, gaztetxoek 34 eta 40Baigorriren kontra. Aurtengoahortan da. Lasai egon,garaipenen tenorea etorriko da.

Elkarteen egunaAurten ere elkarteen egunairaganen da, irailaren 4an (9:00-13:00). Krisi sanitarioak eskatzendituen neurri guziak begiratukierrespetatuak izanen dira.Hunen berri ondoko egunetan.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3606. zbk

Gure Hitza | 2021/09/02

Bere xilkotik haratago

Menane Oxandabaratz

Sartzea hor dugu, langile anitzek bai etaikasleek laneko bidea hartua dute. Zuenastekariak ere opor batzuk hartu ondoanindarturik berriz heldu gira, urte hau onaizan dadila esperantzarekin. Giro berezibatean gaude, beti izurrite puñeta hori burugainean dugula, ez jakin noiz aterako gireneta ondoko asteak nolakoak izanen diren.Egoera horrek sortzen ditu eztabaida anitz,lagun artean, auzoekin bai eta familiakoekin.Zenbaitzuk ageri delako horren ukaiteabehartzeak, beraz txertatua izan beharrak,kezkak sortzen, aldekoen eta aurkakoenarteko zatiketak eragiten dituela. Nork erranenzuen jendartea horretaratuko zela izurritebatengatik, protesta bezala manifestazioekere eskuin ezker segitzen dutela. Segurdena, edozein izan bakoitzaren iritzia,gure hurbilekoekin ez samurtzeko hobeda debate inutil horiek saihestea, ez baituguegoera eta neurri horien alde edo(ta)kontra deus aldatuko.

Iduritzen zait badela maluruski mundu huntangauza larria...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016