Herriz Herri - Ziburu (L) | 2021eko Irailaren 02a

Ziburu

Ziburun eta kostalde guzianjendea alde bat mintzo dajoan den arrats batez gertatuden gauza izigarri hortaz! NolaZiburun beraz gizon gazte bat,24 urtekoa, itsuski mendekatuzaion bere erosketak eginikpuskak autotik etxerat eramaitenari zituen 42 urteko emaztebati! Ganibet ukaldika azkarkikolpatu du! Gaixo emazteakhamar bat ganibet ukaldi jasanditu: artategi batetarat eraman behar ukan dute presaka.

Gizona aldiz, eskapaka ibiliondoan, arrastatua izan da etapreso altxatua. Gertakari guzizhitsa eta ezin konprenituzkoaere! Zergatik eta nola gizonhori hola oldartu den, nehork ezbide du garbitasun funtsezkorik!Gainerat, mendekatu zaionakdelako emaztea ez omenzuen ezagutzen ere! Hori holaizanez, istorio guzia ez da orainonahasiagoa baizik kausitzenahal.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Ziburu (L) | 2021/09/02

Zokoa

Igerika lehiaketa

Zokoatik abiatuz DonibanekoPergolarat heltzeko, uztaileanbezala agorrilean ere egin daigerika lehiaketa berezi bat, arrakastaederra ukan duena. Gauzaharrigarria, doi-doia 16 urtedituen mutiko gazte bat, NathanBarthe, berenaz Albi hirikoa,deneri aitzindu da. Gainerat,lehen aldia holako zoin-lehenkabatean parte hartzen zuela etalehen aldia ere itsasoan ibilkizela igerika! Denak harritu dituere 23 minutu baizik ez baititueman helmugarat heltzeko.Heldu den urtean ere berriz jinnahi omen luke!

Itotze

Igande arratsaldean, Zokoakohondartzan, uhainek botadute errekontruz hila zen 90urteko gizon baten gorputza.Iduriz ez da itorik hil, bainadestrenpu baten ondoriozzendua eta urera eroria izanda. Hortakoak diren kasu egileakernatu dira eta ahal guziakegin dituzte berebaitaratuzadien bainan debaldetan.

Irakurri segida

3606. zbk

Gure Hitza | 2021/09/02

Bere xilkotik haratago

Menane Oxandabaratz

Sartzea hor dugu, langile anitzek bai etaikasleek laneko bidea hartua dute. Zuenastekariak ere opor batzuk hartu ondoanindarturik berriz heldu gira, urte hau onaizan dadila esperantzarekin. Giro berezibatean gaude, beti izurrite puñeta hori burugainean dugula, ez jakin noiz aterako gireneta ondoko asteak nolakoak izanen diren.Egoera horrek sortzen ditu eztabaida anitz,lagun artean, auzoekin bai eta familiakoekin.Zenbaitzuk ageri delako horren ukaiteabehartzeak, beraz txertatua izan beharrak,kezkak sortzen, aldekoen eta aurkakoenarteko zatiketak eragiten dituela. Nork erranenzuen jendartea horretaratuko zela izurritebatengatik, protesta bezala manifestazioekere eskuin ezker segitzen dutela. Segurdena, edozein izan bakoitzaren iritzia,gure hurbilekoekin ez samurtzeko hobeda debate inutil horiek saihestea, ez baituguegoera eta neurri horien alde edo(ta)kontra deus aldatuko.

Iduritzen zait badela maluruski mundu huntangauza larria...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016