Abisuak | 2021eko Irailaren 02a

Epelondo: Uda joan da

Epelondo

Herriako zuzendari andereak telefonoz deitu zidan erratekohurrengo asteko ene hausnarren fruitua nahi zuela mahai gaineanastekaria buklatzeko. Lanari uztartuko nintzaiola ihardesten nion artean,ari nintzen ene gogoarekin harramazkan, ez nuela 2021eko udahau pasatzen ikusi. Argi dago ez naizela aspertu, ez dut astirik ukanhorretarako, eta egunak beti hogeita lau ordukoak izan dira, alde horretatikez da deus aldatu. Anaia lagundu dut belarrak sartzen, urtekoeztia atera dugu eta oturuntza galantak egin ditugu sortetxean...Koronabirusaren laugarren olatuak bete-betean harrapatu gaitu etaez dugu txertoaren aldekoen eta kontrakoen arteko eztabaidarik hutsegin: vodka zirrista batek baketu bide zituen solaskideen azken zaunkak.Eta hauxe ere: behin, Baionan oinez nenbilela eta larunbatekoosasun agiriaren aurkakoen manifestaldia zeharkatzen nuela, kategoriakoandere batek ardi marrakaria baino ez nintzela oihukatu zidan,bere lagun are klasikoagoen irri zaparten artean. Trinko zebiltzaneta maskararik gabe.

Harro. Abil talde honen oharra merezitu nuennik, preseski, musukoa eramaten nuelako.Ez nintzen gaitzitu. Eta aurkarien uda mineko temak sakrifiziotikzerbait bazuela irudikatu nuen. Beraien ideien eta sinesteenalde manifestatzeko ordez, Angeluko itsas bazterrean beltzatzenegon zitezkeen. Askatasunaren premia aldarrikatzen zuten, li-ber-té(bis), Frantzian hedatzen ari den diktadura sanitarioa salatzen etatxertoaren madarikaziotik haurrak salbatzea eskatzen.Afganistanera orain talibanak itzuli direla eta hango emazteenegoera larritzear dagoela, hemengo herritar batzuek diote larunbatekomanifestariek ez dakitela egiazki zer den diktadura bat...


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3606. zbk

Gure Hitza | 2021/09/02

Bere xilkotik haratago

Menane Oxandabaratz

Sartzea hor dugu, langile anitzek bai etaikasleek laneko bidea hartua dute. Zuenastekariak ere opor batzuk hartu ondoanindarturik berriz heldu gira, urte hau onaizan dadila esperantzarekin. Giro berezibatean gaude, beti izurrite puñeta hori burugainean dugula, ez jakin noiz aterako gireneta ondoko asteak nolakoak izanen diren.Egoera horrek sortzen ditu eztabaida anitz,lagun artean, auzoekin bai eta familiakoekin.Zenbaitzuk ageri delako horren ukaiteabehartzeak, beraz txertatua izan beharrak,kezkak sortzen, aldekoen eta aurkakoenarteko zatiketak eragiten dituela. Nork erranenzuen jendartea horretaratuko zela izurritebatengatik, protesta bezala manifestazioekere eskuin ezker segitzen dutela. Segurdena, edozein izan bakoitzaren iritzia,gure hurbilekoekin ez samurtzeko hobeda debate inutil horiek saihestea, ez baituguegoera eta neurri horien alde edo(ta)kontra deus aldatuko.

Iduritzen zait badela maluruski mundu huntangauza larria...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016