Ba ote dakixu? | 2021eko Irailaren 02a

Prentsaren libertatea

Gilen Bacho

Prentsaren%20libertatea

Duela 140 urte, 1881eko uztailaren29an, III. Errepublikako lehenurteetan, Frantziako parlamentuakoinarrizko lege bat bozkatu zuen.Lege horrek prentsari adieraztekolibertatea eman zuen, denborahaietan, askatasun bat Europakobeste herrietan ez zena ezaguna.Lau urte aitzin, 1877ko legebiltzarhauteskundeetan, errepublikanoekdiputatuen parlamentuan gehiengoalortu zuten. 1879an, Senatuanere, lehen aldikoz, gehiengoa lortuzuten. Urtarrilaren 30ean, Errepublikakopresidenteak, Mac Mahon,monarka zena, bere kargua utzizuen. Errepublikano bat, Jules Grévy,Errepublikako presidente bilakatuzen. Memento horretatik goiti,errepublikanoek botere guziak etaeskuak libre zituzten, beren politikaeramaiteko.

Errepublikanoentzat,sufragio unibertsalaren oinarriak,herritarren edukazioan eta informaziolibrean atzemaiten ziren (informaziobat trenari esker hedatzenahal zena lasterrago eta lurralde guzietara).Horretako, 1881ean, JulesFerryren gobernuak nahitaezko laikoaeta kitorik den eskola sortu zueneta ber urtean, prentsaren adierazpenaskatasuna segurtatu zuen,uztailaren 29ko legearekin. Lehenartikuluak, printzipio orokorra argikilaburtzen zuen: “Inprimategiak etaliburu saltegiak libre dira”. 1789kogiza eskubideen adierazpenaren 11.artikuluko izpiritua atzemaiten zen:“Pentsamendu eta ikusmoldeen komunikaziolibrea pertsonaren baliohandiko eskubideetan da: edozeinherritarrek libroki mintzatu, idatzi edoinprimatu ahal du”.

Legeiraultzailea

881eko legeak dena kanbiatzenzuen. Aitzineko baimena kenduazen, zerga tinbrea eta berme sistemaere. Orduarte, egunkari batsortu nahi zuenak, Estatuari bermebat ordaindu behar zuen. Trabaguziak kenduak ziren. Lege berriarekin,kazeta baten agertzeasinple bilakatzen zen. Behar zirenbakarrik kazetaren titulua, kudeatzaileaeta inprimatzailearen izenakministerio publikoari deklaratu. Izandaitezkeen delituak guti ziren etaxeheki mugatuak: hiltzeari probokazioa,militar baten desobedientziariprobokazioa, Errepublikako presitentzioadenteari ofentsa eta kanpoko estatuburueri,berri faltsuen hedatzea(nahizkoa bazen) eta difamazioa.Debeku tradizional anitz kenduakziren: kultu libertatearen kontrakokritikak, jabetasuna eta familiakoeskubideen printzipioak, probokazioalegeen desobedientziari,gobernuaren herra eta mespretxuaprobokatzea.

Clémenceauk, diputatubiltzarrean, gobernua gogorkikritikatzeko libertatea azkarki defendatuzuen, hitz horiekin: “Errepublikalibertatez bizitzen da. Errepresioazhil ahalko luke, aitzinekogobernu guziek bezala (…). Egiazkosegurtasun bakarra, libertateanatzemaiten da. Utzi dena atakatzen,denen defendatzeko dretxoa baldinbadugu, gehiago errango nuke, utzidena atakatzen, dena defendatzekoposibilitatea ukaiteko”. Diputatuekbeste printzipio izugarri inportanteabozkatu zuten. Desberdintzea intentzioaeta ekintza. Delitu probokatzaileaez gaztigatzea erabaki zuten,delitua ez bazen egina. Charles Floquet-ek (berantago gobernuko presidenteizan zena, Donibane Garazinsortua, Thomas Etcheverry Baigorrikoauzapez eta diputatuaren semetxoa)printzipio hori hitz hauekindefendatu zuen: “Probokatzea, ikusmoldebaten espresioa da.

Ez gaztigatzeaikusmolde delituak erabakitzenbaduzue, ez duzue probokazioagaztigatzen ahal, giza izpirituarenoperazio bat baita”. Badakigu, XX.eta XXI. mendeetan, ikusmolde horidudan ezarria izanen zela (adibidezlegeak, egun, arrazakeriazko herraraprobokazioa gaztigatzen du). Azkenmendeko tragediek hori esplikatzendute, baina XIX. mendeko azkenurteetan, errepublikanoek giza izpirituaeta aitzinamenduari buruz fedehandia bazuten (itsua ahal ginukeerran, baina esperantza eta indarraemaiten zuena). III. Errepublikakooinarrizko legeetan, ongiena bozkatuaizan zen, 444 bozekin, 4renkontra bakarrik. Monarkikoek etabonapartistek legearentzat bozkatuzuten, libertate osoa Errepublikarenkontrako oposizioa eramateko emaitenbaitzuen. Urte batzuk berantago,sozialistek, Jaures-en gisa, prentsarenlibertateak “kapitalismo erregimenarendesegitean” bere eginkizunaukanen zuela pentsatzen zuten.Jaures-ek L’Humanité kazeta sortukozuen, baina prentsaren askatasunakez zuen diruaren boterea deseginen,justu alderantziz ahal ginuke erran,ikusiz gaur egun prentsaren tituluanitz noren eskuetan diren. Prentsarenlibertatea eguneroko borrokabat da!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3606. zbk

Gure Hitza | 2021/09/02

Bere xilkotik haratago

Menane Oxandabaratz

Sartzea hor dugu, langile anitzek bai etaikasleek laneko bidea hartua dute. Zuenastekariak ere opor batzuk hartu ondoanindarturik berriz heldu gira, urte hau onaizan dadila esperantzarekin. Giro berezibatean gaude, beti izurrite puñeta hori burugainean dugula, ez jakin noiz aterako gireneta ondoko asteak nolakoak izanen diren.Egoera horrek sortzen ditu eztabaida anitz,lagun artean, auzoekin bai eta familiakoekin.Zenbaitzuk ageri delako horren ukaiteabehartzeak, beraz txertatua izan beharrak,kezkak sortzen, aldekoen eta aurkakoenarteko zatiketak eragiten dituela. Nork erranenzuen jendartea horretaratuko zela izurritebatengatik, protesta bezala manifestazioekere eskuin ezker segitzen dutela. Segurdena, edozein izan bakoitzaren iritzia,gure hurbilekoekin ez samurtzeko hobeda debate inutil horiek saihestea, ez baituguegoera eta neurri horien alde edo(ta)kontra deus aldatuko.

Iduritzen zait badela maluruski mundu huntangauza larria...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016