Hegoaldean | 2021eko Irailaren 02a

Euskal presoak

Agustin Almaraz Larrañaga Bilbokopresoa libratua izan da 25urteko zigorra bete ondoan.1995eko abenduan sartu zutenespetxean, eta 30 urte presoegotera kondenatu zuten. Berekondena gehiena Puerto deSantamarian bete du, EuskalHerritik 1 020 kilometrotara etaaurtengo ekainean lekualdatuzuten Basauriko kartzelara,zenbait hilabetez Zueran atxikiondoan.Presondegitik atera den egunean,ongietorria egin dioteSantutxun, baina ekitaldi horigogorki salatu dute biktimenelkarteek. Jaurlaritzaren izenean,berriz, Beatriz Artolazabalsailburuak ere ongietorria kritikatudu, erranez horrelako jarrerakbiktimen birbiktimizazioadakarrela.Berriki askatua izan da ereJoseba Fernandez Aspurtz.Espetxealdia Frantzian beteondoan, Espainieratua izan daeta handik libro atera da agorrilaren19an.Iñaki Bilbao “Txikito”, aldiz,gose greban sartu zen agorrilaren6an. Joan den asteanerietxera eraman dute eta hanindarrez elikatzen omen dute.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2021/09/02

Esnearen martxa

EHNE eta ENBA sindikatuak esne prezioaren salatzeko bilduak
EHNE%20eta%20ENBA%20sindikatuak%20esne%20prezioaren%20salatzeko%20bilduak

Traktore eta bertze ibilgailuzenbaitek “Esnearen martxa”izeneko manifestaldia egindute agorrilaren 25ean, EHNEeta ENBA sindikatuek deiturik,esne sektoreak bizi duen egoeralarria salatzeko. MobilizazioaUsurbilgo Hurbil merkataritzaguneanhasi da eta Hernanizeharkatu du Galarreta pilotalekuraino.Garikoitz Nazabal EHNEkolehendakariak eta Iñaki GoenagaENBAkoak azaldu dutebazken eta bertze hornigai zenbaitenprezioen emendatzeakkinka larrian ezartzen dituelaesne ekoizleak. Arazo horri aterabideaaurkitu nahiz, bi sindikatuaksaltegi handien arduradunekinbildu dira azken asteetan.Urrats batzuk eman badiraere, ez direla nahikoak adierazidute.

Nazabal eta Goenagaren arabera,Espainiako Estatuan merkaturatzenden esnearen %92banaketa-kate antolatuen saltegieta zentroetan saltzen da.Esne kopuru horren %45 ministerio-behatokiak gomendatuabaino 8 eta 10 zentimo gutiagotansaltzen da, erran nahi baita0,60 euro baino merkeago,eta banaketa-mark...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2021/09/02

Donostiako Zinemaldia

Donostiako zinemaldiaren 69.edizioa irailaren 17tik 25era iraganenda. Festibal hau osatzenduten atal, obra eta pertsonaguziak aipatzea luzeegi bailitzateke,soilik euskal zinemak (edobederen Euskal Herrian ekoitzitakoak)ukanen duen lekuanfinkatuko dugu begirada.Hamahiru film luzek, film laburbatek, telesail batek, orainoekoizte bidean den batek etaproiektu batek segurtatukodute euskal zinemaren presentzia2021eko edizioan.

Bereziki euskal zinemari eskainiaden Zinemira sailean fikziozkoeta ez-fikziozko hamabi lanaurkeztuko dituzte, eta horietarikzazpirentzat estreinaldia izanenda. Horregatik, euskal zinemarenIrizar saria eskuratzekolehiatuko dira, Zinemaldiarenbertze sail batzuetan parte hartukoduten bertze bi filmekinbatean. Beraz, bederatzi ekoizpensartuko dira 20.000 eurokosaria irabazteko lehian.

Halaber, Zinemaldiaren antolatzaileekjakinarazi dute Kimuakprogramari emanen diotelaaurtengo Zinemira...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2021/09/02

Errefuxiatu afganiarrak

Talibanak Afganistanen aginteanjarri ondoan, handik bizihobe baten bila ihes egin duten149 errefuxiatu etorri dira HegoEuskal Herrira. Zehazki, Euskadin85 pertsona daude etaNafarroan 64.Euskadin errezibituak izan direnetarik,39 Bizkaian daude, 33Araban eta 13 Gipuzkoan.

Kabulgo aireportutik ebakuatuakizan diren pertsona horiek,Espainiako Gobernuak finantzatzendituen bortz elkarte etagobernuz kanpoko erakundeenartean banatu dituzte: Errefuxiatueilaguntzeko EspainiakoBatzordea, Espainiako GurutzeGorria, ACCEM, Diakonia etaBakearen, Armagabetzeareneta Askatasunaren Aldeko Mugimendua.Bestalde, Eduardo Santos NafarroakoGobernuko MigrazioPolitika eta Justizia kontseilariakerran du Nafarroara etorridiren 64 lagun horiek Afganistandikihes egin duten eta ihesegin nahi luketen jende guzien“lagin txiki bat” baizik ez direla.

Horregatik, Nafarroako Gobernua“korridore humanitario seguruaketa herrialdetik...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2021/09/02

Zaldibarko hondakindegia

Zaldibarko hondakindegiaegonkortzeko eta egokitzekolanak agorrilaren 31n bukatudituela jakinarazi du EuskoJaurlaritzak. Oroitaraz dezagun2020ko otsailaren 6an zabortegiangertatu zen lur-litatze batekJoakin Beltran eta Alberto Sololuzelangileak azpian harrapatuzituela eta AP-8 autobideaere moztu zuela.Garapen Ekonomiko, Ingurumeneta Iraunkortasun Sailakazpimarratu du jaurlaritzak molde subsidiarioan “etengabeeta etenik gabe” egin dituelalan horiek azken 18 hilabeteetan.Ezbeharra gertatu zenetik,sortu diren beharren araberaegokitu dituzte hastapenekobaitezpadako neurriak, desagertuziren bi langileak aurkitzealehentasuna izanik. AlbertoSololuzeren gorputza 2020koagorrilean aurkitu zuten bainaJoakin Beltran ezin atzemanezetsitu eta bilaketak gelditzeaerabaki zuten, joan den maiatzaren14an.

Behin erabaki hori hartu eta,egonkortze-lanak egiten segitudute, eta obrak egin dituztehondakindegiaren azpiko aldean,han baitako bildutakoh...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2021/09/02

Enpresaburu bat atxilotua

Polizia Nazionalak enpresaburubat arrastatu du Zamudiokolantegi batean bere langileakesplotatzen omen zituelako.Nagusiak “maratoi” bat deitzenzuen lan-moldea manatzenzien noizbehinka: 26 orenez laneanaritzea gelditu gabe, hots,goizeko 07:00etarik biharamuneko09:00etara.Gobernuaren Ordezkaritzakjakinarazi duenaren arabera,agorrilaren 17an atxilotu zutennagusia. Operazioa aitzinekoegunetan hasia zen, zenbaitlangilek Bilboko Polizia Nazionalarenkomisarian salatu zutelariknola esplotatuak ziren.Langileek adierazi zuten nagusiakez ziela neholako kontraturikegin, egoitza-baimenikez zutelako, eta bortz eurokosoldata eskuratzen zutela oreneko.

Gainera, lanean ezbeharbat ukan eta medikuarenganajoan behar izaten bazuten,jabeak debekatzen omen zienenpresaren izena edo non minartuzuten erratea.Arrazoi guzi horiengatik ikuskatuaizan zen enpresa eta legezkontra ari ziren zortzi langileidentifikatuak izan ziren.Hala ere, enpresaburua libr...

Irakurri segida

3606. zbk

Gure Hitza | 2021/09/02

Bere xilkotik haratago

Menane Oxandabaratz

Sartzea hor dugu, langile anitzek bai etaikasleek laneko bidea hartua dute. Zuenastekariak ere opor batzuk hartu ondoanindarturik berriz heldu gira, urte hau onaizan dadila esperantzarekin. Giro berezibatean gaude, beti izurrite puñeta hori burugainean dugula, ez jakin noiz aterako gireneta ondoko asteak nolakoak izanen diren.Egoera horrek sortzen ditu eztabaida anitz,lagun artean, auzoekin bai eta familiakoekin.Zenbaitzuk ageri delako horren ukaiteabehartzeak, beraz txertatua izan beharrak,kezkak sortzen, aldekoen eta aurkakoenarteko zatiketak eragiten dituela. Nork erranenzuen jendartea horretaratuko zela izurritebatengatik, protesta bezala manifestazioekere eskuin ezker segitzen dutela. Segurdena, edozein izan bakoitzaren iritzia,gure hurbilekoekin ez samurtzeko hobeda debate inutil horiek saihestea, ez baituguegoera eta neurri horien alde edo(ta)kontra deus aldatuko.

Iduritzen zait badela maluruski mundu huntangauza larria...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016