Jainkoa bizia jendea | 2021eko Irailaren 02a

Eltzarruze begiz-begi

Régis Pochelu zizelkariak,joan den maiatzean, Donamartirikoikastolako haurreri etaDonoztiriko eskola publikokoeriproposatu zien, ibilaldi bat Eltzarruzemendian daukaten ondareadeskubri dezaten.

Mendez mende, mendiaez da herritarrentzat eremuespaziohutsa izan. Noiz nola,zeharkatu, maitatu, hastiatu,funditu, erre, baliatu, landu,zaindu, errespetatu, defendatu,kantatu eta amestu izan dute.Hor du, gaur egun, Arberoakojendeak, Eltzarruze betiko ezaugarri.Hor, osoan libre, bereneskura. Mendi txipi, naski, bainanmendi! Herritarrek begietanbezainbat buru-muinetan izanikanere, nonbait arrotz bilakatzenari zaie.Denetan bezala, gurebizi “postmodernoaren” eraginez,lekuan lekukoak, ez giraohartzen gure auzo-auzoandaukagun altxorrari. Hemen,hurbileko jendea ez da gehiagogai ehun urratsetan daukaniturriaren izena emaiteko.

Uraxurrutara bera heldu zaiolarik– Eltzarruzeko ura jakina – zerinporta zaizkio ur-begi zaharsasituak? Anartean, eskuradaukan iturriko ura kasik dohainik,nasaiki, heldu zaio, garden,fresko eta gozo. Iturri zaharretikdoala beti berri den ura!Halere, gaurko gaztetxoa,mundu artifizial bateansortua, mendi ingurunetikurrunduz biziz doa.

Ura supermerkatukoplastikazko botilakoahobetsiko du. Bere mendiaez zaio ez eskolako liburuetan,ez eskuko pantailetan agertzen,euskara ere hain guti! Etxekoekinez bazaio bazterrak kurritzekoparada ematen, mendiaatzerri bilakatuko zaio.Horrela, eskolakohaurren begien bitartez, udaberriiguzkitsu hartan, guk ere,atsegin handiz, egin dugu Eltzarruzemendiaren ezagutza.

Lehenik, gain hartarik, miru-begiz,haur bakoitzak, bere etxebazter zoragarrian kokatzenzuela. Mendi aldean aldiz, gisuharrizkolarre latzak. Jendearenlanaren aztarnak non nahi: harrobi,bide-bidexka, hesi, iratzeleku, otadi, gisu-labe, bordak...Landaretza primaderako loratzebetean eta zuhain-zuhaitzak indarrean.Nola ez aipa bizpahirumende dauzkaten haritz lepatueta gaztainatze ikaragarriak,zoritxarrez eihartzera doazenak,bospasei haur eskuz-eskulotuak behar dituztenak inguruaegiteko. Hor sortu zuhaitzak,urtez-urte, uzta oparoak emanik,maiestatezko monumentubilakatuak, barnea errerik ihartua,baina nolazpait, erroetatikazalean gora kimu begietarainotematsuki bizi. Haur gaztetxomultzo baten aho-mihietan ereeuskara oraindik loratzen etazein gozo ingurumen honetan.“Hizkuntza bakoitzak bere begipropioak ditu”.

Gure hitzekinhobeki baizik ez dugu mendiarenmisterioa ulertzen.Mendi azala ikusgai,irakurgai, ikasgai, bai! Bainalurpeak zer derasa? Zorionezeuskarak baditu ipuinak lurpekosekretu ilunak argitara ateratzeko.Hain zuzen, Marie LucGarat-en tokiko “Ama laminahaur-minetan” istorioak emandauku lurpe-harpeetan sartzekogakoa. Lurra laminen etxe, laminensehaska. Lamina: sortzearen,ugalketaren, emankortasunarenfigura, bizi-bozkarioarenpertsonifikazioa, iturri-biziarenadierazlea. (Bizi-iturriarena!).

Ama lurra.Haurrak, mendiko iturriguzi horietarik edanik, joan dira.Gero, eskoletan, behar zituztenhitz batez edo marrazkiz berengogoetak adierazi. Ondorioz,Regis Pocheluk, denak bateraturik,begi bat zizelkatu du harrobizaharreko harri mazelan, urarenjarioarekin eta laminen oin-hatzekin.

Begiz-begi... Amalurraguri so, gu amalurrari.Begirunez (Errespetuz!)

... Ohorez... Esker onez...Gaztetxo! Begira ezak hire mendiasendo, mendiak sendo begiratukohau!

Johanes Bordazahar(Konplimenduak berriki eskolaikastoletansartu diren haurtxoeri,irakasleeri eta hemen eragileizan direneri.)


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3606. zbk

Gure Hitza | 2021/09/02

Bere xilkotik haratago

Menane Oxandabaratz

Sartzea hor dugu, langile anitzek bai etaikasleek laneko bidea hartua dute. Zuenastekariak ere opor batzuk hartu ondoanindarturik berriz heldu gira, urte hau onaizan dadila esperantzarekin. Giro berezibatean gaude, beti izurrite puñeta hori burugainean dugula, ez jakin noiz aterako gireneta ondoko asteak nolakoak izanen diren.Egoera horrek sortzen ditu eztabaida anitz,lagun artean, auzoekin bai eta familiakoekin.Zenbaitzuk ageri delako horren ukaiteabehartzeak, beraz txertatua izan beharrak,kezkak sortzen, aldekoen eta aurkakoenarteko zatiketak eragiten dituela. Nork erranenzuen jendartea horretaratuko zela izurritebatengatik, protesta bezala manifestazioekere eskuin ezker segitzen dutela. Segurdena, edozein izan bakoitzaren iritzia,gure hurbilekoekin ez samurtzeko hobeda debate inutil horiek saihestea, ez baituguegoera eta neurri horien alde edo(ta)kontra deus aldatuko.

Iduritzen zait badela maluruski mundu huntangauza larria...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016