Mundu zabalean | 2021eko Irailaren 02a

Afganistan: mundu guzia inarrosten duen gatazka

M.O.

Afganistanen, Gobernuz Kanpoko Erakunde bat misio batean
Afganistanen_%20Gobernuz%20Kanpoko%20Erakunde%20bat%20misio%20batean

Denek Afganistanen ikusi ditugu irudiak, nun talibanek boterea hartu duten populazioa egoera ezin jasan batean utziz.

Estatuen ihardukitzea

2020ko otsailean, Estatu Batuetako DonaldTrump presidente ohiak talibanekinnegoziatu zuen, orduko agintari politikoenpresentziarik gabe, amerikar armadatropak Afganistanetik aterako zirela.Ordainez, talibanek agindu zuten erretiratzekoindarrak ez zituztela erasoko. Finkatuaizan zen eguna 2021eko agorrilaren31. Joe Biden-ek boterea hartu zuenean,deklaratu zuen akordioa gauzatuko zuela,beste aterabiderik ez zela adieraziz. Bainainork ez zuen pentsatzen, garai hartan,epe hori baino lehen Kabul talibanen eskuetaraeroriko zenik.Ikusiz egoera, Joe Biden amerikar presidenteaketa Boris Johnson ErresumaBatuko lehen ministroak, deitu dute G7ez ohiko bilkura egina izan dadin, estatuenartean behar diren ardurak hartzeko.Boris Johnson, gaur egun "G7ko taldearen" presidentea da (Alemania, Kanada,Estatu Batuak, Frantzia, Italia, Japonia etaErresuma Batua), nazioarteko herrialdeakmomentuz ordena barreiatuan erreakzionatzendutelakoz, elkarrekin nola antolaadosteko. “Erabaki azkarra behar dugutalibaneri jendea aireportura heltzen uztekoeta ebakuazioak aitzina eramaiteko,identifikatuak diren pertsona guziak ateradaitezen. Nazioarteko komunitatearenmarra gorria da, ez dugu horrekin amoreeman behar” adierazten zuela.

Amnesty International etaGobernuz Kanpoko Erakundeak

Agnès Callamard, Amnesty Internationalekoidazkari nagusiak dei egin die estatubatuarrerieta haien aliatueri talibanekagorrilaren 31rako ezarri ultimatuma ezonartzea, Kabul-eko aireportua ebakuatzekogisan. “Amerikarrek eta haien aliatuek,milaka pertsona Kabuletik baldintzakaotikoetan ebakuatzen dituztenak, ezdiete amore eman behar, agorrilaren31n operazioen bururatzea eskatu zutentalibaneri” argudiatuz. Erakundeak NazioBatuen Erakundeari dei egiten du ere,bai eta Joe Biden eta Boris Johnson, biburuzagiek deitu duten G7 bilkuran behardiren ardurak hartzeko.Amnesty International erakundeak baikorizan nahi du: “Ez gaude indargabe talibanekin:nazioarteko aitorpena behar dute.Nazio Batuen Erakundeak talde terroristagisa oraindik sailkatuak ditu, 2011koSegurtasun Kontseiluaren delibero batenondorioz. Horrek erran nahi du aktiboakizoztuak daudela, ezin dute diru laguntzariklortu”.

Amnesty International-ekzailtasunak ditu informazioen eskuratzeko,elkarteko laguntzaileak eskapatzerabehartuak izan dira.Han diren Gobernuz Kanpoko Erakundeekez dakite misioak segitzen ahalkodituzten, zenbait elkarte talibanekin harremanetandira, beren lana segitzeko gisan.

Migrazio handia bidean

Agorrilaren 15ean, talibanek agintea hartudutenetik dozena milaka Afganistanetikihes egin dute, migrazio jendek krisiarenbeldurra agertu da. Gaur egun borondateona bada, hiri anitzek pertsona horienerrezibitzekoasiloa emaiteko prest baitira.Horrekin batean errefuxiatuak laguntzekoerakundeek eskainitako laguntzalogistikoa eta humanitarioa, plantan jarriakedo(ta) jartzen ari dira.Ebakuatu horien artean, aireko garraioakezarri dituzten herrialdeek ordezkaritzadiplomatikoetako kideak, Gobernuz KanpokoErakundeetako langile batzuk etakazetariak etxeratu dituzte.

Gisa berean herrialdeak ere ez dira geldirikegon. Erresuma Batuak, 8.458 pertsonaebakuatu ditu "PITTING" izenekooperazioaren barnean. Alemaniak ere airezubi zabala plantan ezarri du, alemaniararmadak dozenaka hegaldi antolatu ditu.Italiak baliabide garrantzitsuak erabili dituaireko garraioa ahalbidetzeko, 8 hegazkineketa 1.500 soldaduk parte hartudute "Aquila Omnia" izeneko operazioan.Frantziak, 2.000 pertsona baino gehiagoatera ditu, agintariek erran dutenaz, horietan1.500 afganiar. Holandako armadak12 hegaldi egin ditu garraio militarra erabiliz,1.000ko bat pertsona, holandarrak,afganiarrak eta beste herrialde batzuetakoak.Espainiak ere jendea ebakuatu du,Andaluziako Rota eta Moron-eko guneetan,Estatu Batuetako laguntzaileen ebakuazioetarakoherrialde igarobide gisabalio dute, 4.000 afganiar errezibitu ditu,15 eguneko epean egonen direnak.

Mementoan Estatu Batuek dute jendegehien kanporarazi, 10.000 eta 15.000pertsonaartean, eta gauza bera egin ahalizaitea espero dute, 50.000 eta 65.000pertsona.Herrialde bakoitzak beren herritarrakAfganistanetik ateratzeko operazioakplantan jarri baditu, Europar Batasuneko27 herriak irail erditsuan bilduko diragogoetatzeko nola errefuxiatuak berenlurraldean errezibitu jakiteko. Epe horiemana izan zaie, bakoitzak aurkeztu beharkodu zer heinetara engaiatzen ahalden, horrek agindu beharko lituzke Afganistanekoerrefuxiatuak hartzeko kuotenpromesa zehatzak.

Bestalde, EuropakoBatzordeak iragan astean jakinarazi du200 milioi euroko laguntza humanitarioekarriko duela.Nazio Batuen Erakundearen (ONU) araberamilioi erdi errefuxiatu afganiar izanenda, Kelly Clements Errefuxiatuen Agentziako(HCR) goi komisariordearen arabera.



Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3606. zbk

Gure Hitza | 2021/09/02

Bere xilkotik haratago

Menane Oxandabaratz

Sartzea hor dugu, langile anitzek bai etaikasleek laneko bidea hartua dute. Zuenastekariak ere opor batzuk hartu ondoanindarturik berriz heldu gira, urte hau onaizan dadila esperantzarekin. Giro berezibatean gaude, beti izurrite puñeta hori burugainean dugula, ez jakin noiz aterako gireneta ondoko asteak nolakoak izanen diren.Egoera horrek sortzen ditu eztabaida anitz,lagun artean, auzoekin bai eta familiakoekin.Zenbaitzuk ageri delako horren ukaiteabehartzeak, beraz txertatua izan beharrak,kezkak sortzen, aldekoen eta aurkakoenarteko zatiketak eragiten dituela. Nork erranenzuen jendartea horretaratuko zela izurritebatengatik, protesta bezala manifestazioekere eskuin ezker segitzen dutela. Segurdena, edozein izan bakoitzaren iritzia,gure hurbilekoekin ez samurtzeko hobeda debate inutil horiek saihestea, ez baituguegoera eta neurri horien alde edo(ta)kontra deus aldatuko.

Iduritzen zait badela maluruski mundu huntangauza larria...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016