Azalekoa | 2021eko Irailaren 09a
Hatsa hartuz kirola egin!
M.O.
Gaurko garaian jende anitz kirol geletan ibiltzen da, bere gorputzaren zaintzeko, Herria astekari huntan kuriosak izanez, joan gira Larresoron eta Ortzaizen plantatuak diren “Hatsa Sport”-eko Franck Hargous arduradunaren ikustera.
Barnealdean kirol gela batenbeharra
2017ko irailean Ortzaizen abiatu zen kirolgela, bi lagunen proiektu baten asmoa izanda. Franck Hargous eta Martin Prat, dozenabat urte zutelarik, Baionan errugbian ari izandira, geroztik lagun gelditu. Martin Prat-ekbere karrera kirol hortan segitu badu, berezikiPaueko taldean profesional bezala,lotailu haustura batengatik eta adina horzela, errugbia utzi behar ukan du. FranckHargous komertzial sailean ari zen eta nahizuen bere lanbide edo enpresa sortu. Bi lagunekelkarrekin zerbait eraiki nahian, ohartuziren barnealdean anitz pertsona kiroltaldeetan ari baldin baziren, ez zela gunerikkirola bakarka edo kolektibo kurtsoen bidezegiteko. Bakoitzaren ahalmenak uztartuz,kirola eta komertzial saila, merkatu ikerketaegin zuten eta hortarik, lehenik Ortzaizeko“Hatsa Sport” gunea sortu zuten eta berantagoLarresorokoa.
Kirol egiteko helburua
Franck Hargous-ek erraiten zaukun, barnealdeanplantatzeko xedea ukanez, printzipiobatzuk adostu zituzten, kirola egitekojendea lasai izan zedin. Umore ona berenADNren parte izanez, familia giroan lanegiten dute. “Gaztetan hezitzaileek, elkar tasuna eta errespetuaren balioak erakutsidizkigute, ildo beretik lan egin nahi dugu”gehitzen duela. Edozein izan bakoitzarengorputza eta kirol maila, lehentasuna loturasozialari emaiten dute.Lanetik landa heldu diren pertsoneri lagungarriden zerbitzu bat eskaini dute, egunekoestresa kanporatzeko, ongi izaiteko xedearekin.Beste publiko bat ere hunkitzen dute,adin batekoak erretretan sartuak, hauekgehienbat goizez heldu direla erraiten zaukun,beti xede berarekin, gorputzaren zaintzeaeta ongi sentitzea.
Bakoitzak bere kirola egitekomoldea
Kurtso desberdinak eskaintzen dituzte,“pilates” eta “yoga” bezalakoak lasaitzeko,baina ere biziagoak “fit danse”, “cross training”,“Body attack”... edo “fit danse”.Hasieran heldu den pertsonak, entrenatzailebatekin solastatzen da, jakiteko zergatiketorri nahi duen, bere helburua zein deneta horren arabera kirola egiteko tresna batproposatua zaio. Ondotik ere entrenatzaileakpresente izanez, pertsona hori lagunduaeta gidatua da, gorputza ez bortxatzekogisan. Gela horietan bakarka kirola egitenbada, taldean ere kurtsoak emaiten dira,beti entrenatzaile bat hor dela laguntzeko.Barnealdekokirol talde batzuk, horietanGarazi-Baigorriko US Nafarroa eta Irisarrikomutikoen esku-baloi taldeak ere segitzen dituzte,heien gelara zuzenean joanez. Taldehauekin prestaketa fisikoa da landua.
Eskaintza zabala
Gela horietan ibiltzeko, 16 urte beteakukan behar dira, ikasleentzat prezioa bereziabada, besteentzat 39,90€ hilabetero,Ortzaizekogelan 7 egunez joaiten ahal da(6:00-23:00), bakoitza ibiltzeko posibilitateaukaiteko sartzeko karta emana zaio. Besteeskaintza bada 70€tan, 2 geletan nahi delarikibili daiteke, bakarka edo(ta) taldean, bideobidez etxean ariketak egin daitezke, entrenatzailearekin60 proposamen eskainiak dira.Kirola osagarria“Ezinbestekoa da gogoratzea kirola ala aktibitatefisikoa modu zabalagoan ezinbestekoadela osasun ona atxikitzeko. Hori gogorarazteaeta motibatuta atxikitzen laguntzeada gure eginkizuna” zioen Franck arduradunak.