Gure Hitza | 2021eko Irailaren 09a

Lainopean ere zoriona

Peio Jorajuria

Uda erditsutan gutitan ikusten dugun aspaldikoadiskide bat etorri zaigu etxera. Armagnacekolurretan sortua, lanak haatik armorikarlurretara eramana. Erretretara heldurik,gutiziatu zaio Konpostelako bideanibiltzea, oinez, camino frances-ean barna,Bidarraitik abiaturik. Eta lehen etapa, hainzuzen, elkarrekin egin dugu, Baigorri, Irulegi,Anhauze eta Azkarateko lurretanbarna,Donibane Garaziraino, 25 bat km, trinketekojatetxean bururatzen ginuela alegerakigure ibilaldia. Eta geroztik, urratsezurrats,bide guzia bete du, 29 egunez heldurikSantiagora.

Adiskide horri esker, guk ere hein bateanberriz bizi izan dugu duela bi urte xendraberdinetatik egin ginuen bidaia, artetik helaraztenzizkigun berriek oroitzapenak piztuz.Hainbeste oroitzapenen artean, Foncebadónherrixkakoak bereziki gogoan dituguhunkituki. Astorga eta Ponferrada arteankokatzen da Foncebadón, Irago mendian,1.432 metrotan, Leongo lurretan. Historiabereziko lurraldea da Leongo hori, bereerroeri azkarki atxikia, leones hizkuntzaribatetik, 25.000 hiztunek nunbaitan mintzodutena, lurrari berari bestetik, askok autonomianahi luketela, Gaztela eta Leon erkidegotikapartekoa, autodeterminazio eskubideaere aldarrikatuz.

Foncebadónera heldu ginenean, herrixkaosoa lainopean zegoen. Eta, hau sorpresa,etxe kasik guziak lurrean. Harri hondakinakbaizik ez, errateko maneran. Orduanikasi ginuen duela berrogeita hamar baturte osoki hustu zela herri hori, ezinbiziakhiri handietara eramanik jendea. 1810ekourteetan jadanik odolustu zen Foncebadón,orduan Napoleonen armadak bazter guziaksuntsiturik. Badakigu holakoren berri EuskalHerri huntan ere. Baina berriz xutitu zen.Eta orain ere, hogei bat urte hauetan, Foncebadónari da berpizten, Jakobe bideariesker. Elizaren hondakinetan, aterpetxebat dute ideki, gau batentzat teilatu eskainidaukuna. Eta badira ere bertze aterpetxepare bat, ostatu-jatetxe bat, saltegi ttipi bateta laborantza etxalde bat ere, behi tropaeta zaldi batzurekin. Zortzi biztanle dituFoncebadónek.Aitortuko dauzuegu herri hortan askozhobeki ginela aurkitu, Burgos edo Leon bezalakohiri handietan baino. Ilunabarrean,lainoak hartutako lurretan ibiliz, laparrezestalitako hondakinen artean, bihotzean ximikoarekinginauden, denboran hor gaindizagon biziari pentsatuz. Baina, aldi berean,ikusiz herria berpizten ari dela, bihotzakantuz hasi zitzaigun. Den suntsipen handienetikere bizia berriz lora baidaiteke.Aterpetxean, Giacomo italiar ospitaleroakongi-etorri beroena egin zaigun dozenabat ibiltariri. Eta han partekatu genituen,greziar, holandes, alemaniar eta hungariarbatzuren konpainian, janaria eta adisadiskidetasuna, xumeki baina bihotza bero.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3607. zbk

Azalekoa | 2021/09/09

Hatsa hartuz kirola egin!

M.O.

Hatsa%20hartuz%20kirola%20egin!

Gaurko garaian jende anitz kirol geletan ibiltzen da, bere gorputzaren zaintzeko, Herria astekari huntan kuriosak izanez, joan gira Larresoron eta Ortzaizen plantatuak diren “Hatsa Sport”-eko Franck Hargous arduradunaren ikustera.

Barnealdean kirol gela batenbeharra

2017ko irailean Ortzaizen abiatu zen kirolgela, bi lagunen proiektu baten asmoa izanda. Franck Hargous eta Martin Prat, dozenabat urte zutelarik, Baionan errugbian ari izandira, geroztik lagun gelditu. Martin Prat-ekbere karrera kirol hortan segitu badu, berezikiPaueko taldean profesional bezala,lotailu haustura batengatik eta adina horzela, errugbia utzi behar ukan du. FranckHargous komertzial sailean ari zen eta nahizuen bere lanbide edo enpresa sortu. Bi lagunekelkarrekin zerbait eraiki nahian, ohartuziren barnealdean anitz pertsona kiroltaldeetan ari baldin baziren, ez zela gunerikkirola bakarka edo kolektibo kurtsoen bidezegiteko. Bakoitzaren ahalmenak uztartuz,kirola eta komertzial saila, merkatu ikerketaegin zuten eta hortarik, lehenik Ortzaizeko“Hatsa Sport” gunea sortu zuten eta berantagoLarresorokoa.

Kirol egiteko helburua

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016