Han eta Hemen | 2021eko Irailaren 09a

Irulegiko mahastiek ateak idekitzen!

Irulegiko%20mahastiek%20ateak%20idekitzen!

Irulegiko mahastien besta irailaren11n iraganen da. Ateidekien lehen edizioa 2018anegin zen, arrakasta ukan zuen.2020an, Irulegiko Arnoen Sindikatuak50 urte bete ditu, jazospatu beharra zen, osasuntestuinguruak ekitaldi anitzezeztatu baitzituen, urteurrenabarne.

Irulegiko arnoa

Irulegiko mahastiak,Jatorrizko IzendapenKontrolatua (AOC)1970ean lortu zueneta Jatorrizko IzendapenBabestua (AOP)2013an, arnoen izena,jatorria, ekoizpena etakalitatea babesten dituena.Jatorrizko IzendapenKontrolatuak (AOC)Frantziako estatuanbabesten du eta JatorrizkoIzendapen Babestuak(AOP) Europaosoan.Irulegiko Arnoen Sindikatua1945ean, Irulegi mahastieneta apelazioen babestekosortu zen. Sindikatuak, gauregun 60 kide baino gehiagoditu, 14 mahastizain independenteeta Irulegiko Sotoakooperatiba ere barne da.

Aurtengo ekitaldia

Jaz ezeztatu behar izan zirenekitaldiak, aurtengo edizioakospatzeko ahalmena emanendu.Irulegiko mahastiak garatzen aridira, ekoizle berriak, ideia berriaketa geroari begira proiektuakere baditu.Irailaren 11n antolatu egunak,garatzen ari diren mahasti horienezagutzeko parada onaemana da, publiko zabal bateklaborantzakosail horren lanazer den jakiteko gisan.Egun hortan 7 mahastien eta IrulegikoSotoaren bisitak eta arnodastatzeak eginen dira (10:00-18:00): Bordaxurian, Gutizian,Espilan, Bordatton, Etxondan,Ameztian, Xubialdean eta BaigorrikoSotoan.Horrez gain mahastizain batzukanimazioak bereziak proposatzendituzte:

Irulegiko Sotoak: bisitaz gain,haurrentzat zentzumena animatzekotailer bat eginen du etakonferentzia Sotoaren historiazeta izendapenaz.

Xubialdea etxaldean, mahastibisita eta dastatzea eginen da,kopurua mugatua izanez, izenaeman behar da 06-30-77-96-54 deituz.

Bordaxurian egun osoan arnodastatzeaz gain, eguerditanbazkaria proposatua da etaarratsezkontzertua iraganenda.Horra Garazi-Baigorrin gaindiibiltzeko egun goxo baten egitaraua,kasu eginez arno xortaedanez, kasu eginez!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2021/09/09

Murgiltze sistema: 3 eskolentzat onartua

Larrainen udaberrian egin zen okupazioa, burasoak eta Jean-Do Iriart auzapezarekin
Larrainen%20udaberrian%20egin%20zen%20okupazioa_%20burasoak%20eta%20Jean-Do%20Iriart%20auzapezarekin

Denak oroit gira primaderahuntan izan diren mobilizaziodesberdinak, eskola okupatzeeta Baionako manifestazioa,milaka jende bildu zituena,Aiherrako, Arrosa-Ortzaizeko,Larraineko eta Idauze-Mendikoeskoletan murgiltze sistemaplantan jarria izan zedin.Joan den astean berria etorrida, errektoretzak 3 klase idekiakizan daitezen onartzen dituela,horiek dira: Aiherra, Arrosa-Ortzaizeeta Idauze-Mendikoak.Larraineko eskolarentzat, nunmobilizazioak ere iragan ziren,ageri baten bidez argibidegehiago behar dituela, Bordelekoerretoreak agerrarazten du.Herri huntan klase bakarra da,ama eskolatik CM2 arte. Halere,joan den ostegunean Larrainekoeskola publikoko haurrak,murgiltze sisteman hasi dira,nahiz eta, ez duten ikuskaritzaakademikoaren baimenik ukangela idekitzeko.

Berria jakin orduko, Aiherra,Arrosa, Idauze-Mendi, Larraineeta Ortzaizeko auzapezek agerraldiaegin dute. Ministeriotikberri ofizialik ez dute ukan,zehaztapenak eta garantiakeska...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2021/09/09

ILUMA taldearen disko berria

ILUMA%20taldearen%20disko%20berria

Iluma taldea 2017ko urtean sortuzen, helburu batekin, euskalpop-rock kantu sorkuntza. Orain5 musikarik taldea osatzen dute,denak lapurtarrak.Miren Eyherabide (ahotsa, gitarra),Johanna Hirigoyen (ahotsaeta pianoa), Arnaud Gachen(perkusioak), Peio Dufau (gitarra)eta Joakin Ara (gitarra apala).Taldearen inspirazioa musika estiloaskotarikotik etortzen bada,jakin hitzak eta musikak lagunhorien artean sortuak direla.Iluma diskoa hamar kantuz osatuada, gaiak (lurra, askatasuna,maitasuna, bakea, lotura….)musika aberats eta goxoekapaintzen dituelarik.

Beren webguneankantuen zatiak entzungaidira.Uda huntan beren lehen diskoaLapurdin gaindi aurkeztudute, eta iduriz heldu den larrazkeneaneta neguan izanen dakontzertu!Diskoa salgai: iluma.eus webgunean10€tan…. eta berdin gaztehorieri galda dezakezue.Iluma izena: hitz joko batekinasmatua izan da, iluna etaluma hitzak elkartuz. Izen horrek"gaueko luma" gogora ekartzendu. Hemendik aitzina, nahiduzuen interpretazioa emaitenahal duzue hi...

Irakurri segida

3607. zbk

Gure Hitza | 2021/09/09

Lainopean ere zoriona

Peio Jorajuria

Uda erditsutan gutitan ikusten dugun aspaldikoadiskide bat etorri zaigu etxera. Armagnacekolurretan sortua, lanak haatik armorikarlurretara eramana. Erretretara heldurik,gutiziatu zaio Konpostelako bideanibiltzea, oinez, camino frances-ean barna,Bidarraitik abiaturik. Eta lehen etapa, hainzuzen, elkarrekin egin dugu, Baigorri, Irulegi,Anhauze eta Azkarateko lurretanbarna,Donibane Garaziraino, 25 bat km, trinketekojatetxean bururatzen ginuela alegerakigure ibilaldia. Eta geroztik, urratsezurrats,bide guzia bete du, 29 egunez heldurikSantiagora.

Adiskide horri esker, guk ere hein bateanberriz bizi izan dugu duela bi urte xendraberdinetatik egin ginuen bidaia, artetik helaraztenzizkigun berriek oroitzapenak piztuz.Hainbeste oroitzapenen artean, Foncebadónherrixkakoak bereziki gogoan dituguhunkituki. Astorga eta Ponferrada arteankokatzen da Foncebadón, Irago mendian,1.432 metrotan, Leongo lurretan. Historiabereziko lurra...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016