Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2021eko Irailaren 09a

Baigorri

Basir Ahmedirekin
Basir%20Ahmedirekin

Sortze eta ezkontza

Joan den agorrileko bi berri on,Mattin ttipiari ongi etorria egin dioteSoizik Humayou eta GermietaAintzinekoetxeko Txomin Arregik.Goresmenak gurasoeri. Bestalde,Urdozeko Miren Tristant, BankaBetrizineko Xabi Gascuerekinezkondu da. Zorionak!

Baigorri Tafalla, herri senidetuak

Oroit gira gure herria eta NafarroakoTafalla 70 hamarkada hondarreanparekatu zirela, Jean Haritschelharzena auzapez zelarik. Birazkatzexede hori ondotik luzaz lo egonzen, huna orain berpiztu nahi dela,sekulan baino gehiago. Elkartzeegunak heldu diren urriaren 16 eta17an ospatuko dira eta ekitaldienprestatzeko bilkurak abiatuakdira. Joan den asteartean, aitzinproiektu bat proposatua izan zaielekuko kirol eta kultur elkarteeri.Antolatzailek nahi lukete denakedo bederen gehien gehienakbirazkatze hortan engaia daitezen.

Afganistandarrak Baigorrin

Afganistanen gertatzen denahainbeste aipatua den egunhauetan, guk badugu zuzenezkolekukotasun baten ukaitekomanera, Basir Ahmedirekin. Bereherrian mehatxatua, handik ihesegin zuen, Baigorrira heltzeko duela5 urte, ibilbide luze eta peningarribaten ondotik. Orain lan egitendu zerbitzari gisa Manexeneajatetxean eta erran dauku zoriontsudela gure herrian, lekuko jendeakerakusten dazkon sustengueta adiskidetasunak bizikiestimatzen dituela, beti gogoanditu Afganistan-en utzi senideak,gurasoak eta 11 anai-arreba. Hanbeldurrarekin bizi dira, jakin gabebiharamunean zer gertatukozaioten eta nahi lituzke hunaratjinarazi. Hortarako desmartxakabiatuak ditu, Herriko Etxearenlaguntzarekin, kanpoko aferenministerioari buruz, bainan ez duorainokoan deus arraposturik.Zoritxarrez, Bretainian errefuxiatuazen Basir-en anaietarik bat, Kaboulhiri nagusirat berriki itzuli da, berehaurrideak ikusi nahian, hainzuzen Taliban-ek boterea hartudutelarik eta geroztik han kokaturikdago.Jakin beste Afganistaneko familiabat Baigorrin plantatua dela, joanden ekainetik eta gure eginbideeta ohorea da jende deserrotuhorieri elkartasuna ekartzea.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3607. zbk

Gure Hitza | 2021/09/09

Lainopean ere zoriona

Peio Jorajuria

Uda erditsutan gutitan ikusten dugun aspaldikoadiskide bat etorri zaigu etxera. Armagnacekolurretan sortua, lanak haatik armorikarlurretara eramana. Erretretara heldurik,gutiziatu zaio Konpostelako bideanibiltzea, oinez, camino frances-ean barna,Bidarraitik abiaturik. Eta lehen etapa, hainzuzen, elkarrekin egin dugu, Baigorri, Irulegi,Anhauze eta Azkarateko lurretanbarna,Donibane Garaziraino, 25 bat km, trinketekojatetxean bururatzen ginuela alegerakigure ibilaldia. Eta geroztik, urratsezurrats,bide guzia bete du, 29 egunez heldurikSantiagora.

Adiskide horri esker, guk ere hein bateanberriz bizi izan dugu duela bi urte xendraberdinetatik egin ginuen bidaia, artetik helaraztenzizkigun berriek oroitzapenak piztuz.Hainbeste oroitzapenen artean, Foncebadónherrixkakoak bereziki gogoan dituguhunkituki. Astorga eta Ponferrada arteankokatzen da Foncebadón, Irago mendian,1.432 metrotan, Leongo lurretan. Historiabereziko lurra...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016