Herriz Herri - Baiona (L) | 2021eko Irailaren 09a

Baiona

Katedralean jauntzi erakusketa
Katedralean%20jauntzi%20erakusketa

Maitaldia –

Agorrilaren 24tik irailaren14ra arte, “Dantzaz Ele” deitu erakusketaBaionako katedralean ikusgaida (9:00-12:30 eta 14:00-18:00),Ipar Euskal Herriko 100 bat dantzatradizioko jantziak aurkeztuak dira.Lau dantzari lerrok, Baionako katedralekokalostrapea betetzen dute,besta handien inguruan: Besta Berri,Baxe Nafarroako Kabalkada, LapurdikoInauteriak eta Zuberoko maskaradenjantziak ikusgai direlarik.

Txirrind’Ola elkartearen 10 urteurrenak–

Mugikortasunarenasteak, irailaren 13tik 19ra iraunendu, karia horretara elkartearen 10.urteurrena ospatuko da. Bizikletareninguruko ekitaldiak irailaren 18anegun osoan proposatzen ditu. Konferentzia(10:00), “bizikleta bidaiaren”inguruan: Laurent Belandor “Vélonomades” liburuaren idazlearekin.

Arratsaldez (14:00-17:30), Txirrindolaondoko aparkalekuan animaziodesberdinak iraganen dira. Ondotikbizikleta ibilbidea (17:30) eta ZizpaGaztetxean kontzertuak (19:30).

L’Hermione fragata Baionan lehorreratuko–

66 metroko gerraontzihorri esker, La Fayettek Estatu Batuetarakobigarren zeharkaldia eginzuen, 1780an. Baionako portuak.

L’Hermione itsasontzia hartuko dukaskoaren mantentze lanetarako.Belaontzia, Rochefort-etik irailaren8an abiatu da, aitzin nabigatzekobaimena emaiten duen erakundeziurtatzaileak baimena eman beharkodu. Baionako portuan irailaren20 inguruan sartu beharko luke.Baionako portua bakarra da kriterioguziak betetzen dituena, L’Hermionerenezaugarri berezieri egokitzekogai baita. Etorriko delarik, hain segurikusliar anitz ukanen ditu!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3607. zbk

Gure Hitza | 2021/09/09

Lainopean ere zoriona

Peio Jorajuria

Uda erditsutan gutitan ikusten dugun aspaldikoadiskide bat etorri zaigu etxera. Armagnacekolurretan sortua, lanak haatik armorikarlurretara eramana. Erretretara heldurik,gutiziatu zaio Konpostelako bideanibiltzea, oinez, camino frances-ean barna,Bidarraitik abiaturik. Eta lehen etapa, hainzuzen, elkarrekin egin dugu, Baigorri, Irulegi,Anhauze eta Azkarateko lurretanbarna,Donibane Garaziraino, 25 bat km, trinketekojatetxean bururatzen ginuela alegerakigure ibilaldia. Eta geroztik, urratsezurrats,bide guzia bete du, 29 egunez heldurikSantiagora.

Adiskide horri esker, guk ere hein bateanberriz bizi izan dugu duela bi urte xendraberdinetatik egin ginuen bidaia, artetik helaraztenzizkigun berriek oroitzapenak piztuz.Hainbeste oroitzapenen artean, Foncebadónherrixkakoak bereziki gogoan dituguhunkituki. Astorga eta Ponferrada arteankokatzen da Foncebadón, Irago mendian,1.432 metrotan, Leongo lurretan. Historiabereziko lurra...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016