Herriz Herri - Biarritz (L) | 2021eko Irailaren 09a

Miarritze

Joan den astean, astelehengoizez, egin zaio azken agurhunkigarria Jakes Casaubonzenari, Angeluko Santa Mariaelizan. Adiskide frango bazenbildua Anne-Marie alaba, Jean-Louis semea eta familia guziareninguruan. Meza emaile, PeioBordagaray apeza. Kurutzeketari,Pello Fagoaga senpertarra. Sinbolohandia. Alabainan, Jakesekatxikimendu handia zaukanSenpererentzat. Urtetan lan eginzuen han oihanzain gisa eta esposlaguna ere senpertarra zuen,Joséphine Albandos andere maitagarria.

Ehorzte elizkizuna bururatzean,lekukotasun suharrak entzundira, Antton Goikoetxea oihanzainarenaeta Luzien Etxezaharretairratilariarena, biak Jakesengoresle. Jean-Louis Lakak berealdetik bertsu suharrak dizkioeskaini, beherago aurkituko dituzuenak.Eta elizatik aterata, jendeguziak hilkutxaren inguruan Imanolen“Mendian gora haritza”kantua eman du artoski, PantxoaEtchegoinek kudeaturik, ondotikeskuzartak ere altxatzen zirela.Bai, zinez, omenaldi kartsua etaerrotik merezitua ukan du JakesCasaubon adiskideak.

Jakes Casaubon-en ehorzketetan,

Jean-Louis Lakak bertsu batzuk kantatu ditu.

Doinua: Amurizaren “Aita izena…”


Lurreko aldia amaitu zauzu ondikotz Jakes maitea.

Maite zinuen gure Herria bizi dela ikustea,

huni zuhaurek sail askotako zerbitzuen emaitea.

Nornahirentzat zer plazera zen zu elaire ukaitea,

oroz gainetik giro onean zurekin lan egitea!


Zuhaitzen eta herri kondairen ikertzean murgildua;

paregabeko jakitatea, Jakes zinuen bildua;

gero liburu, elkarrizketa frangotan borobildua;

ikusi dugu jende gaztea zureganat hurbildua;

bai zure bihotz onari esker bada altxor bat zaindua.


“Gure bazterrak” Luzienekin beti kartsutasunean;

pilota eta euskal kultura euskara garbienean;

emankizunak entzungai daude nornahiren helmenean,

denak maisuki esplikatuak, oro argitasunean,

konduan hartuz Euskal Herria bere osotasunean.


Bizi luzea emankortzeko lan jori bezain umila,

ikasi eta erakasteko nolako gizon abila!

Hedatu euskal izpiritua iraunkor izan dadila!

Biziki gora heldua baitzen zure jendetasun maila,

zeruratzeko Jainkoa jin da zure arimaren bila.


Maitaldia festibala

Festibala irailaren 10etik 19rairaganen da. Jazko urtea bereziaizan bada, itxaropenaren koloreagogora ekarriz, 31. edizioak“Suez” taldearen laguntzarekin,aipatutako igelak, barometrogisa dituen funtzioez harro, festibalakengaiamendu arduratsuberria erakutsiko du. Programaguziz aberatsa proposatua daletempsdaimer.com sarean aurkitukodena.Dantza festibala Biarritzetik haratagoibiliko da, Baiona, Angelu,Maule, Donapaleu eta Senperenere ikuskizunak antolatuak baitira.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3607. zbk

Gure Hitza | 2021/09/09

Lainopean ere zoriona

Peio Jorajuria

Uda erditsutan gutitan ikusten dugun aspaldikoadiskide bat etorri zaigu etxera. Armagnacekolurretan sortua, lanak haatik armorikarlurretara eramana. Erretretara heldurik,gutiziatu zaio Konpostelako bideanibiltzea, oinez, camino frances-ean barna,Bidarraitik abiaturik. Eta lehen etapa, hainzuzen, elkarrekin egin dugu, Baigorri, Irulegi,Anhauze eta Azkarateko lurretanbarna,Donibane Garaziraino, 25 bat km, trinketekojatetxean bururatzen ginuela alegerakigure ibilaldia. Eta geroztik, urratsezurrats,bide guzia bete du, 29 egunez heldurikSantiagora.

Adiskide horri esker, guk ere hein bateanberriz bizi izan dugu duela bi urte xendraberdinetatik egin ginuen bidaia, artetik helaraztenzizkigun berriek oroitzapenak piztuz.Hainbeste oroitzapenen artean, Foncebadónherrixkakoak bereziki gogoan dituguhunkituki. Astorga eta Ponferrada arteankokatzen da Foncebadón, Irago mendian,1.432 metrotan, Leongo lurretan. Historiabereziko lurra...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016