Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2021eko Irailaren 09a

Donpaule

Donpaule

Amikuzeko ikastolak 50 urte

Amikuzeko ikastola 1971n Garruzensortu zen eta sei urteberantago Donapaleurat jautsizen, orain den lekurat. Emekiemeki buraso, laguntzaile, lekukoeragile eta Seaskaren sustenguarekin,bere lekua hartudu. 2021eko irailean, 98 haursartuko dira eta lekua ttipiegibilakatuz, ikastolak aurten kanpainabat antolatzen du, bere 50urteak ospatzeko eta karia hortanegoitza handitzeko beharden dirua eskuratzeko.Ospakizunak ekainean hasibadira, besta nagusia irailaren18an, larunbatez iraganenda. Besta hunek helburutzatdu ikasle zahar, langile etaerakasleen biltzea 50 urteenospatzeko. Huna egitaraua:Korrika Garruzetik –

Donapaleurat(10:00).Hitz hartzea DonapaleukoHerriko Etxean (11:00).Zintzur bustitzea eta bazkarialaitua Aiziritzeko gelan (12:00);menua: txipiroiak saltsan, idikilaukia lur sagarrekin, gasna etatxokolatezko bixkotxa, 25 eurotan.Tokiak mugatuak izanez,deitu behar da 06-35-36 -00-04.Kontzertua (21:00) Xiberoots etaHolako Deluxe taldeekin.Osagarri ziurtagiria galdeginada.Beste ospakizunak antolatuakizanen dira urriaren 24an (lagunenkantaldia), azaroaren20an (pilota desafioak), azaroaren27an (kabareta gaua)eta abenduaren 18an (bertsuafaria). Xehetasunak ondoko asteetanemanen ditugu.

Kukuletan Kalakan Gamuekogazteluan

Bigarren aldiz, irailaren 11n(9:30), Kukuletan Kalakan elkarteaklaborantzaren gaiari buruzgogoeta antolatzen du, Gamuekogazteluan. Aurten bi erronkalanduak izanen dira: NekazalPolitiko Bateratua eta Etxaldebaten transmisioa / instalazioa,lekuko berezitasunak, Amikuzekoakhots, argitan ezarriz.Izan ere, Amikuzen berriki arte,laborariak gehiengo zabal batean,etxetiarrak (maizterrak) ziren,lur-jabeen menpeko. Bigarrenmundu gerra ondoko loraldiak,oihartzun berezia ukan du, gureeskualdean ere. Horiek orokesplika dezakete gaur egunlaborantza egiteko den maneranagusia.

Kukuletan Kalakanek dion bezala“gure ekosistema, elikaduraeta nola ez, osagarria, laborantzaeta bere praktikez xuxenkilotuak direla badakigu eta bestalde,laborantza hau ezin duguaztertu gaur egungo sistemaproduktibistatik aparte. Horiekhola, gogoeta zonbait piztu zaizkigu:Zein da gure lekuko laborantzarenegoera? Zertako hautuhauek eginak izan ziren? Sistemahonek nolako ondorioak ditulaborarien bizimoldean? Nola


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3607. zbk

Gure Hitza | 2021/09/09

Lainopean ere zoriona

Peio Jorajuria

Uda erditsutan gutitan ikusten dugun aspaldikoadiskide bat etorri zaigu etxera. Armagnacekolurretan sortua, lanak haatik armorikarlurretara eramana. Erretretara heldurik,gutiziatu zaio Konpostelako bideanibiltzea, oinez, camino frances-ean barna,Bidarraitik abiaturik. Eta lehen etapa, hainzuzen, elkarrekin egin dugu, Baigorri, Irulegi,Anhauze eta Azkarateko lurretanbarna,Donibane Garaziraino, 25 bat km, trinketekojatetxean bururatzen ginuela alegerakigure ibilaldia. Eta geroztik, urratsezurrats,bide guzia bete du, 29 egunez heldurikSantiagora.

Adiskide horri esker, guk ere hein bateanberriz bizi izan dugu duela bi urte xendraberdinetatik egin ginuen bidaia, artetik helaraztenzizkigun berriek oroitzapenak piztuz.Hainbeste oroitzapenen artean, Foncebadónherrixkakoak bereziki gogoan dituguhunkituki. Astorga eta Ponferrada arteankokatzen da Foncebadón, Irago mendian,1.432 metrotan, Leongo lurretan. Historiabereziko lurra...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016