Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2021eko Irailaren 09a
Donibane Lohitzune
Axuant baten demisioa
Nicole Ithurria Herriko Etxekofinantza axuanta, bere hautetsikargualdiaren uztea behartuaizan da, Euskal Kostako Poliklinikanbidegabeko diru erabiltzeagatik.Joan den ekainean,denek uste ukan zuten erretretahartzen zuelakoz, zuelaartatxearen zuzendaritza utzi,baina orain jakin da kanporatuaizan zela. Horren ondoriozez du kargu politikorik, herrikokontseiluan aldaketak izan dira,Pello Etcheverry finantza axuantakkargua hartu du eta hunenordez Laurence Ledesmak kultursaila.Jean-François Irigoyen auzapezakHerriko Etxeko kontuetanfinantza-ikuskaritza egitea galdegindu, segur izaiteko ez deladiru baztertzerik izan.
"Eleketa" ahozko oroimena
Euskal Kultur Erakundeak antolatu“Eleketa” erakusketa DonibaneLohizunen ikusgai izanenda, irailaren 12tik urriaren 10era,Dukontenian. Gure ahozko oroimenarenaltxorrak agerian emannahi dituen multimedia erakusketaibiltaria da.Donibane Lohizunen, herrianberean, bai eta inguruko herrietanbildutako lekukotasunakentzungai dira, beste artxiboeta bideo-sorkuntzen laguntzaz.Lurraldeko 78 bat lekukok(Ahetze, Arbona, Azkaine, Biriatu,Donibane Lohizune, Getaria,Hendaia, Sara, Senpere,Urruña eta Ziburu) beren bizipenaketa oroimenak aipatzendizkigute, 200 ikus-entzunezkopasarteren bidez. Azpimarratzekoada bideo-pasarteakberen jatorrizko transkripzioarekineta itzulpenarekin (euskarazedo frantsesez) aurkeztuakdirela. Bestalde, horien denenosagarri, lurraldeko lekukoekutzitako zonbeit irudi eta objektuerakutsiak izanen dira.