Herriz Herri - Hazparne (L) | 2021eko Irailaren 09a

Hazparne

Hazparne

Parrokiako mugimenduak

Agorrilaren 29an igande goizez,meza berezia iragan da Hazparnen.Alabainan jadanik aipatubezala, Blaise Martin Makiza jaunapeza, Congo Brazavilletik etorria,hiru urtez egon da FrançoisDardan parrokian. Berriki Biarnoratizendatua izan da eta hemengaindi oroitzapen ona utziko du.Azken agurra hunkigarria izan daeliza nagusian. Ondoko egunetanTtotte Saldubehere etorrikoda Dominique Errecart eta XipriAlberbideren lagun. Makeakoapezetxean egonen da. Urrianeginen zaio ongi etorria.

Gaztexean

Okupazioak segitzendu: gazteak beti Davideniandira eta diote ez direla hortik joanenaterabide bat aurkitu arte.Iragan astean izan da mugimendu:kanporatze agiria ukandute astearteko. Prentsaurrekobatean gazteek erran dute helegiteapausatua zutela. Asteartearratsaldekosustengu elgarretaratzebat apailatu dute eta larunbateanmanifestaldi bat egin da.Egoera laster alda daiteke etaerne daude.

Hondarkinak

Hiri erdian hondarkinenbiltzeko moldea aldatukoda, 15etik goiti. Bilkura publikobat izan da joan den astean EuskalElkargoko ordezkariekin antolaketaberri hortaz hitz egiteko.Harat joan ahal ez direnentzatpermanentziak badira Xoribit gelan:atzo eta gaur (16:30 - 19:00).Bakoitzak hobeki ulertzen ahalkodu ibilmolde berria. Ez diragehiago hondarkinak etxez etxebilduko bainan lurpeko eta airekoeduki-ontziak ezarri beharko dira.

AEK-ren sartzea

Eskolen sartzeaegina da eta usaian bezalapixka bat berantago Gau Eskolekhaiena eginen dute. Euskara ikasiedo hobetu nahi duenarentzatorain da izen emaiteko mementoa.Gauzak plantan apailatzekogisan izenak aitzinetik eman behardira. Hortarako permanentziabatzu izanen dira, Eihartzean irailaren13tik 26raino (9:00-12:00).Hara joan daiteke edo telefonatzenahal da (05 47 02 48 74) edohazparne@aek.eus helbideraidatzi.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3607. zbk

Gure Hitza | 2021/09/09

Lainopean ere zoriona

Peio Jorajuria

Uda erditsutan gutitan ikusten dugun aspaldikoadiskide bat etorri zaigu etxera. Armagnacekolurretan sortua, lanak haatik armorikarlurretara eramana. Erretretara heldurik,gutiziatu zaio Konpostelako bideanibiltzea, oinez, camino frances-ean barna,Bidarraitik abiaturik. Eta lehen etapa, hainzuzen, elkarrekin egin dugu, Baigorri, Irulegi,Anhauze eta Azkarateko lurretanbarna,Donibane Garaziraino, 25 bat km, trinketekojatetxean bururatzen ginuela alegerakigure ibilaldia. Eta geroztik, urratsezurrats,bide guzia bete du, 29 egunez heldurikSantiagora.

Adiskide horri esker, guk ere hein bateanberriz bizi izan dugu duela bi urte xendraberdinetatik egin ginuen bidaia, artetik helaraztenzizkigun berriek oroitzapenak piztuz.Hainbeste oroitzapenen artean, Foncebadónherrixkakoak bereziki gogoan dituguhunkituki. Astorga eta Ponferrada arteankokatzen da Foncebadón, Irago mendian,1.432 metrotan, Leongo lurretan. Historiabereziko lurra...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016