Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2021eko Irailaren 09a

Ortzaize

Prentsaurrekoan hautetsiak

Ortzaize

Murgiltzea berriz aipagai –

Joanden asteartean, sartze huntan murgiltzesistema galdegiten duten laueskoletako herrien hautetsiek OrtzaizekoHerriko Etxean prentsaurrekobat egin dute. Hor ziren Jean-Marc Oçafrain Ortzaizeko auzapeza,Arño Gastambide Aiherrakoa,Renée Carrique Idauze-Mendikoa,Beñat Arrabit Arrosakoa, Jean-Dominique Iriart Larrainekoa baieta ere Antton Curutcharry EuskalErakunde Publikoko lehendakaria.Lehenik hautetsi guziek hezkuntzakoerrektorearen jokamoldeagaitzetsi dute: astelehen arratsaldeanprentsari igorri ageri batez,ama eskoletako ttipienen murgiltzesistema onartua zela lauetarikhiru eskoletan, Larraine bereixiz,hautetsiak eta buraso elkarteakofizialki abisatu gabe. Hautetsiguziek salatu dute Larraineko herriarenbereixtea eta murgiltzea lauama eskoletan osoki onartu izanarte gudukatuko direla.

Larrainekoauzapezak erran du onartua edoez, bere herrian murgiltzea eginenzuela, hortarako hautatua izan baitaeta erakasle eta eskolan ari direnlangileak denak euskaldunak direlako.Antton Curutcharry mintzatuda errektorearekin astelehen arratseanberant arte eta ukan dituenoharretan ez da bakarrik ttipienendakoonartua, baina ama eskolaguziarendako, Larraine beti bereixizanez. Orain sartzea xehetasungehiagokorik gabe egin da, asteleheneanPauen iragan behar denCDEN deitu bilkuran, azken erabakiakhartuak izanen dira. Anarteanbai Herriko Etxeak, bai buraso etaerakasleak halako duda bateandaude.

Heriotza –

Joan den astean, MendiburukoMarie Jeanne Oxoxteguyzendu da, 75 urtetan. EhorzketakIrisarriko elizan iragan dira, larunbatarratsaldean. Gure doluminakeskaintzen ditugu bere familiari.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3607. zbk

Gure Hitza | 2021/09/09

Lainopean ere zoriona

Peio Jorajuria

Uda erditsutan gutitan ikusten dugun aspaldikoadiskide bat etorri zaigu etxera. Armagnacekolurretan sortua, lanak haatik armorikarlurretara eramana. Erretretara heldurik,gutiziatu zaio Konpostelako bideanibiltzea, oinez, camino frances-ean barna,Bidarraitik abiaturik. Eta lehen etapa, hainzuzen, elkarrekin egin dugu, Baigorri, Irulegi,Anhauze eta Azkarateko lurretanbarna,Donibane Garaziraino, 25 bat km, trinketekojatetxean bururatzen ginuela alegerakigure ibilaldia. Eta geroztik, urratsezurrats,bide guzia bete du, 29 egunez heldurikSantiagora.

Adiskide horri esker, guk ere hein bateanberriz bizi izan dugu duela bi urte xendraberdinetatik egin ginuen bidaia, artetik helaraztenzizkigun berriek oroitzapenak piztuz.Hainbeste oroitzapenen artean, Foncebadónherrixkakoak bereziki gogoan dituguhunkituki. Astorga eta Ponferrada arteankokatzen da Foncebadón, Irago mendian,1.432 metrotan, Leongo lurretan. Historiabereziko lurra...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016