Herriz Herri - Sara (L) | 2021eko Irailaren 09a

Sara

Ganex

Sara

Kontrabandisten lasterketa

Iragan da abuztuaren 29an igandez,1961ean egin zen lehen aldikoz.Geroztik beti berdin segitzendu, 9 herri Iparraldetik eta bertze 9Hegoaldetik, denetara 36. Lasterketahori berezia da, lasterkariakatorra xuria, galtza luzeekin diraeta 8 kg pisuko zakua bizkarrean,8,400 km egin behar dituzte, Aurtenere gan den urtean bezalaJoseba Larralde Berakoak irabazidu 39 mn 28s, 2. Gachen MathieuSarakoa 42 mn 27 s, 3. BeroaJean-Marc Ezpeletakoa 42 mn 48s, 4. Saint Martin Pantxo Sarakoa44 mn 24s, 5. Nesprias David Sarakoa44 mn 38 s, lehen emaztea16. Combarrieu Maud. Eguna izigarriongi pasatu da, bazen merkatuaekoizle eta lantegien presentziarekinOlhain ikastolak eginazuen ostatua taloekin. Goizeanizan da sorginen lasterketaemazteentzateta helduenaitzinean haurrak arizandira, irabazleek trofe ederrakukan dituzte.

Antolatzaileakkontent ziren egunaongi pasatu baita, denakeskertzendituzte, lasterkari,borondateko jendeguzia, Herriko Etxea etadiru laguntza ekarri dutenguziak Heldu den urte arte.

Indar joko - Uztailean etaabuztuan astearte arratsetan,Jean Fagoaga errebotean,dantza, pilota etaerrugbiko hiru elkartekantolatua zuten, jendeasko ukan dute, partikularkiabuztuko hilabetean, taloakegin dituzte. Elkarte horiek,egina izan den lanarentzat,denak eskertzen dituzte.

Abisu - Herriko Etxeakjakinarazten du, txertoetansegitzen dutela, 65 urte goitikoentzathirugarren txertoahartzen ahalko da. Hortakobigarrenak behar dubederen 6 hilabete eginaukan. Buruilaren 16an etaurriaren 7an iraganen da,hortako zuen izenak eman HerrikoEtxean 05 59 54 20 28 edo idatzizsara.komunikazioa@gmail.com.

Sarako bestak - Aurten bestakukanen ditugu usaian bezalatsu,buruilaren 11tik 15a arte, txertoarenageria beharko da. Egitaraua:larunbatean Plaxiden Bordan(9:00) mendiko bizikleta itzulia,beti Plaxiden Bordan (9:00-17:00)ball-trap ehiztariek antolatua, kontzertua(19:00): Rakatapunk, LaTopadora eta DJ Tirri And Tery.Igandean (10:00) meza nagusiaUrruñako klikarekin, (10:30) erreboteanluzeko partida Hardoytarrenkontra, (16:30) desfilea ziganteaketa joaldunekin, ahate jokoaeta herri kirolak, (19:00) aperitifaJoseba Tapiarekin, (22:30) dantzaldiaDJ Jotatxorekin. Astelehena(10:30) luzeko partida Kapito HarriZaharrer Segiren kontra, (13:30)paella Olhain ikastolak antolatua,lehengo Keinu aparkalekuan,erreserbatzeko deitu: 06 50 76 7516 edo 06 60 91 68 63. Errebotean(16:30) Gazteriaren Jokoak,(18:30) Euskal Dantzak ZazpiakBat taldearekin, (17:00) Trinketeantorneoa Esku Pilota txapelketa bi finalerdiak,(19:00) aperitifa Elektrotxarangarekin. Asteartean (9:00)Trinketean (10:30) Luzeko partidaSpuc Noizbait-en kontra, (19h:00)mutxikoak Kuxkuxtu taldearekin,(20:00) Gaztetxean D Gaua,(22:00) dantzaldia Triki Blindersekin.Asteazkena (9:00) Sarakoazienda primak trinketeko zelaian,(11:00- 12:30) makillatze haurrentzat,(11:00-16:00) puzgarriak etazaldi ibilaldia, (17:00) erreboteanesku-huska partida Indarra Denis/Laduche, Jon Dufaud bi anaienkontra, (18:00) trinketean EskuPilota txapelketaren finala, (19:00)zozketa, (20:00) aperitifa BerçaitsAnaiek alaiturik, (21:30) BurumbaElektro txaranga, (23:00) suziriaketa ondotik bestak ongi bukatzekodantzaldia Joselu Anaiekin.Egun guziz (18:00) taloak izanendira lehengo Keinu gibelean, ezahantzi zuen txertoaren ageriarekinetortzea. Deneri besta onakdesiratzen ditugu, anaitasuneaneta ongi alaitua!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3607. zbk

Gure Hitza | 2021/09/09

Lainopean ere zoriona

Peio Jorajuria

Uda erditsutan gutitan ikusten dugun aspaldikoadiskide bat etorri zaigu etxera. Armagnacekolurretan sortua, lanak haatik armorikarlurretara eramana. Erretretara heldurik,gutiziatu zaio Konpostelako bideanibiltzea, oinez, camino frances-ean barna,Bidarraitik abiaturik. Eta lehen etapa, hainzuzen, elkarrekin egin dugu, Baigorri, Irulegi,Anhauze eta Azkarateko lurretanbarna,Donibane Garaziraino, 25 bat km, trinketekojatetxean bururatzen ginuela alegerakigure ibilaldia. Eta geroztik, urratsezurrats,bide guzia bete du, 29 egunez heldurikSantiagora.

Adiskide horri esker, guk ere hein bateanberriz bizi izan dugu duela bi urte xendraberdinetatik egin ginuen bidaia, artetik helaraztenzizkigun berriek oroitzapenak piztuz.Hainbeste oroitzapenen artean, Foncebadónherrixkakoak bereziki gogoan dituguhunkituki. Astorga eta Ponferrada arteankokatzen da Foncebadón, Irago mendian,1.432 metrotan, Leongo lurretan. Historiabereziko lurra...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016