Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2021eko Irailaren 09a

Uztaritze

Txertaketa zentrotik

Covid-19aren kontrako txertaketa haitadan,Uztaritzeko herriak etaCCAS ekintza sozialen zentroaktxertaketa zentro bat ideki zuten,iragan maiatzaren 4an, suprefeturarenbaimenarekin, Lapurdizentroan. Hirugarren txertaketabat hartzea posible baita, 65urtez goitikoentzat. Interesatuakdirenek oraindanik hitzordu bathartzen ahal dute: astearte, ortzeguneta ortziraletan (9:00- 11:30eta 13:30- 17:00). Hitzordua hartzekoeta gehiago argitasunentzattelefono zenbakia hauxe da:06 22 66 11 48. Herriko langileaketa hautetsiak prest daude sendagileedo artatzaileekin baterajendea errezibitzeko eta beharrezlaguntzeko.

''Proxibus'' hara-honakaautobusa

Uztaritze herri barneanerrexkiago ibiltzeko ''Proxibus61 lerroa'' deitu hara-honakaautobusak bere zerbitzua joanden larunbatean hasi du, bestehelburu batekin ere, herri barneanautoen kopurua mugatzea.Autobus horrek hunkituko dituentokiak hauek izanen dira: treinarengeltokia, Etxeparia, Astoloberriageltokia, ikastetxe guziak,saltegiak, zerbitzu bulegoak etalantegi zonbait. Elbarritu eta ibileramugatua duten jenderi ereidekia da. Astelehenetik larunbatera,egunero 11 itzuli eginenditu. Prezioak: bidaia bat eurobatean, egunarentzat 2 euro, 10bidaiarentzat 6 euro. Harpidetzakere izanen dira, hilabetekoa 30euro eta 6-25 urteko gazteentzat20 euro. Harpidetzak hiru hilabeterentzat:50 euro eta 6-25 urtekogaztentzat 40 euro. Gehiagoargitasun nahiko duenak, aurkiditzake lotura huntan: www.txikitxoak.fr. Agian arrakasta ona lortukodu ibilmolde horrek.

Udako unibertsitateak

EHBaialderdiak bere udako unibertsitateakUztaritzen antolatzen ditu,irailaren 17-18 eta 19an. Ekitaldieta mintzaldi gela desberdinetaniraganen dira. Oso betea denegitaraua hauxe da: Ortziralea17a (18:00) harrera Latsa gelan,(18:30-20:30) tailerra gai huneninguruan ''EHBai alderdi feministabat zertarako''. Larunbata18a: (9:00) Latsa gelan harrera,(9:30-12-30) tailerra: Eztabaidaestrategikoa: “Zer? Nola? Norekin?”hurrengo urteetako ardatzakmarraztu, (14:30-16:30)mintzaldi eztabaida gai huntaz:''zoin da etxebizitzaren problematikaIparraldean?'', mintzalari izanenda Peio Etcheverry-Aintchartlurra eta etxebizitzaren saileanaditua dena, (17:00-19:00) tailerrak:lehena Latsa gelan ''azaroaren20ko manifestazioa: aktoreizan gaitezen'', bigarrena Mailiarenagelan ''EHBai fronte zabalbaten iniziatiban'', (19:30-21:00)konferentzia Lapurdi gelan bestebi mintzatzaile gehiagorekin:Nil Caouisssin bretainiarra etaFabiana Giovannini korsikarrarekin:''Etxe bizitza problematikakonpontzeko bidean bizitzaileestatusaren gisako neurrienbeharra?''.

Igandea 19a: (9:00)Latsan harrera, (9:30-12:00)urtetako bilana eta datozen urterakoerronkak, (12:30) EHBildurenhitzartzea.Unibertsitatehorien denboran haurtzaindegiasegurtatua izanen da. Bazkarienprezioak: larunbatean 10 euro,igandean 12 euro, bi egunenakhartuz 20 euro. Gehiago argitasunentzateta izenak emaitekolotura hau balia: www.ehbai.eus.Ongi etorri deneri.

Elkarten eguna - Aro ederralagun, larunbatean Bilgune inguruaniragan da, erakusketamahai guziak kanpoan emanakzirela izurriteak eskatzen dituenneurrien errespetatzeko. Funtseannehor ez zitaken sar pasesanitarioa gabe. Hogei eta bostelkarte bildu dira. Uztaritzekoelkarteen kopurua ikusiz ez zenanitz, halere iragan urtean bainogehiago bazen. Gehienek elkarrizketanaitortzen zuten, ekintzaedo jarduerak segitzeko aurtenoraino kausitzen dituzten nekeziak.Ez kulturan, ez eta kirolean,ez da erakuspen berezirik izan.Ikusliarrak ibili dira halere frangopolliki. Azkenean hautetsiek ereberen poza erakutsi dute egunhortaz.

Sokorri popularraren braderia

Larunbat huntan irailaren 11n,Sokorri popularrak bere braderiaeginen du, trein geltokiarenaldean (10:00-17:00). Bisitaribakotxari zaku bat emana izanenda, hura nahi duenarekin betedezan. Zaku bakotxa ordaindukoda 5 euro. Ongi etorri hoberenasegurtatua da deneri.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3607. zbk

Gure Hitza | 2021/09/09

Lainopean ere zoriona

Peio Jorajuria

Uda erditsutan gutitan ikusten dugun aspaldikoadiskide bat etorri zaigu etxera. Armagnacekolurretan sortua, lanak haatik armorikarlurretara eramana. Erretretara heldurik,gutiziatu zaio Konpostelako bideanibiltzea, oinez, camino frances-ean barna,Bidarraitik abiaturik. Eta lehen etapa, hainzuzen, elkarrekin egin dugu, Baigorri, Irulegi,Anhauze eta Azkarateko lurretanbarna,Donibane Garaziraino, 25 bat km, trinketekojatetxean bururatzen ginuela alegerakigure ibilaldia. Eta geroztik, urratsezurrats,bide guzia bete du, 29 egunez heldurikSantiagora.

Adiskide horri esker, guk ere hein bateanberriz bizi izan dugu duela bi urte xendraberdinetatik egin ginuen bidaia, artetik helaraztenzizkigun berriek oroitzapenak piztuz.Hainbeste oroitzapenen artean, Foncebadónherrixkakoak bereziki gogoan dituguhunkituki. Astorga eta Ponferrada arteankokatzen da Foncebadón, Irago mendian,1.432 metrotan, Leongo lurretan. Historiabereziko lurra...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016