Ba ote dakixu? | 2021eko Irailaren 09a

1609 eta 1610eko sorgin ihiziak Euskal Herrian (1/4)

Gilen Bacho

1609%20eta%201610eko%20sorgin%20ihiziak%20Euskal%20Herrian%20(1/4)

Agorrila bukaeran, Ipar Euskal Herrikozinema geletan “Akelarre” filma presentatuaizan da, Pablo Aguero, argentinarerrealizadorearen presentzian. Segurbalio duela ezagutzea emazte erresistentehorien historia, “historia ahantzia”,Pablo Agueroren hitzak berrizhartzeko. Historia dramatiko hori 1609aniragan zen. Gure historiaren oren beltzhoriek, bere iturriak Euskal Herriko familiahandien arteko gatazketan aurkitzendira. Gero eta gehiago, lur nobleziarenboterea ahultzen zen, Donibane Lohizuneeta Ziburuko burgesiaren faboretan,ontzijabe eta merkatari familiekaberastasunari botere politikoa gehitunahi zioten. Tristan Urtubikoa lur noblezia(zahar) horren inkarnazioa zen.

DonibaneLohizune eta Ziburuko burgesiarenkontra bere boterea begiratzeko borrokagogorra eramaten zuen, ahuldu zenajada Ziburu eta Biriatuk beren autonomialortu zutelarik. Orduko jendartean, zeineanerlisioneak leku zentrala baitzueneta zeinean gertakari txar guzietan deabruareneta sorginen eskua ikustenbaitzen, sorginkeri akusazioa, akusaziohandiena zen. Orduan, Tristan Urtubikoakkarta hori bere kontrakoen aurkaerabiliko zuen, Donibane Lohizune etaZiburuko burgesiaren familia handienkontra, partikularki Goyetche familiarenaurka. Hori ikusiz, 1605ean Bordelekoparlamentuari inkestak galdegin zituen,baina ez zuen ezer lortu. Orduan, berejendeek armak hartu zituzten DonibaneLohizuneko bailearen eta bere aldekoenkontra. Eraso horren kontra, DonibaneLohizuneko magistratuek Bordeleko parlamentuareninterbentzioa eskatu zuten.Komisario bat Euskal Herrira etorri zen,baina alde batentzat edo bestearentzatez zuen erabakirik hartu, aldiz sorginkeriakusazioak dudan ezarri zituen.

Erregearen komisioa

Baina Tristan Urtubikoak ez zuen bere azken hitzaerran. Laguntza izugarri inportantea lortuko zuen,Jean-Paul de Caupennen laguntza. Caupenne,Senpereko jauna zen (Senpereko biztanleekinharreman txarrak bazituen) eta sustut Frantziakoerregearena, hots, Henrike IV.aren hurbileko bat.Erregeak Lapurdiko baile eta Guyennekoamiralorde izendatu zuen. Gainera,euskal marinelak, Ipar Ameriketanzirenak urtean sei hilabetez (martxotikirail arte), erregearen beste hurbilekobatekin gatazkan ibiltzen ziren, Guade Monts. Azken honek larru komertzioarenmonopolioa lortu nahi zuen,euskal marinelen kaltetan. Testuinguruhorretan, Henrike IV.ak Urtubikoareneta De Caupennen eskabidea onartuzuen. Ofizialki, Biltzarrak zuen eskabideatransmititu baina obligazio juridikobat zen instituzioarentzat.

Egiazki,bi nobleek Biltzarrarekin harremanizugarri txarrak bazituzten (nobleeketa elizgizonek zergak ez zituztelakopagatzen). 1609ko urtarrilaren 17an,Henrike IV.ak errege komisio bat sortuzuen, sorginkeri akusazioeri buruz, bikomisarioekin: Jean d’Espaignet, BordelekoParlamentuaren bigarren presidenteaeta Pierre de Lancre, BordelekoParlamentuaren kontseilaria. Pierre deLancren izena da historian egonen,baina ez zen komisioaren buruzagia.Egiazki, Pierre de Rosteguy de Lancredeitzen zen (euskal erroak zituen, aitarenaldetik), baina Rosteguy izena utzizuen. Noble berri bat zen (bere aitakLancreko jabetza erosi zuen), anbiziohandi batekin. Komisarioa lau hilabeteentzatizendatua izan zen, uztailetikazaro arte. Komisarioek botere guziakbazituzten auzia ikertzeko eta jujatzeko,“heriotza kondena” barne. Boterehori mugarik gabe erabiliko zuten.Oren beltzak hasi ziren Euskal Herriarentzat.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3607. zbk

Gure Hitza | 2021/09/09

Lainopean ere zoriona

Peio Jorajuria

Uda erditsutan gutitan ikusten dugun aspaldikoadiskide bat etorri zaigu etxera. Armagnacekolurretan sortua, lanak haatik armorikarlurretara eramana. Erretretara heldurik,gutiziatu zaio Konpostelako bideanibiltzea, oinez, camino frances-ean barna,Bidarraitik abiaturik. Eta lehen etapa, hainzuzen, elkarrekin egin dugu, Baigorri, Irulegi,Anhauze eta Azkarateko lurretanbarna,Donibane Garaziraino, 25 bat km, trinketekojatetxean bururatzen ginuela alegerakigure ibilaldia. Eta geroztik, urratsezurrats,bide guzia bete du, 29 egunez heldurikSantiagora.

Adiskide horri esker, guk ere hein bateanberriz bizi izan dugu duela bi urte xendraberdinetatik egin ginuen bidaia, artetik helaraztenzizkigun berriek oroitzapenak piztuz.Hainbeste oroitzapenen artean, Foncebadónherrixkakoak bereziki gogoan dituguhunkituki. Astorga eta Ponferrada arteankokatzen da Foncebadón, Irago mendian,1.432 metrotan, Leongo lurretan. Historiabereziko lurra...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016