Euskal diaspora | 2021eko Irailaren 09a

Irailaren 8a eta aste oso hau, Euskal Diasporaren Egunaren aldarria

Joseba Etxarri

ANTIOQUIA, KOLONBIA. Medellin eta Caldasko ‘Gure Mendietakoak’ Euskal Etxekoek joan den asteburuan ospatu zuten Euskal Diasporaren Eguna, euskara ikasleak eta EEko zuzendariak bildurik. Euskal etxe tipia da, baina gogoz eta munduko gainerako euskal etxeekin bat eginik ospatu nahi izan zuten. Batasuna balore! Biba Euskal Diaspora!
ANTIOQUIA_%20KOLONBIA.%20Medellin%20eta%20Caldasko%20a€˜Gure%20Mendietakoaka€™%20Euskal%20Etxekoek%20joan%20den%20asteburuan%20ospatu%20zuten%20Euskal%20Diasporaren%20Eguna_%20euskara%20ikasleak%20eta%20EEko%20zuzendariak%20bildurik.%20Euskal%20etxe%20tipia%20da_%20baina%20gogoz%20eta%20munduko%20gainerako%20euskal%20etxeekin%20bat%20eginik%20ospatu%20nahi%20izan%20zuten.%20Batasuna%20balore!%20Biba%20Euskal%20Diaspora!

BAIONA, LAPURDI.

Jakinadenez eta azken urteotan txokohuntan iragarri eta islatu bezala,Irailaren 8a Euskal DiasporarenEgun gisa ospatzen da --aurtenlaugarren edizioa-- mundu osoan.Aspaldiko galdea zen mundukoeuskaldunek eta Euskal Etxeekgaldatu eta aldarrikatzen zutena:Diasporako euskaldunek heienlekua ukaitea Euskal Herriko egutegian,heieri eskaini egun batekin,agerrarazteko eta ikusgarri egitekomunduan barreiaturiko EuskalHerri baten existentzia eta aldarrikatzekohistorian zehar kanpoanbizi eta sortu diren euskaldunekeuskaltasunari eta Euskal Herriariegin dioten ekarpen eta kontribuziobaliosa.

Erran bezala, aurtenlaugarren edizioa ukanen du, iazkoaeta aurtengoa ere koronabirusakbaldintzatuta egin badira ere.Norbaiti entzuten genion, arruntospakizun demokratikoa dela astehuntan mundu osoko hamaikalekutan eginen dena. Bakotxaknahi eta ahal duen gisan ospatukodu.

Gure diaspora anitza da, etaospatzeko manerak halakoxeakdira: bakotxak, bizi den herri edoherrialdean, nahi eta ahal duengisan ospatu du, edo ospatukodu, ekitaldiak aste osoan (eta lekubatzuetan haratago) ari baitiragauzatzen nazioartean barrena.Euskal Herrian, Eusko Jaurlaritzakekitaldi ofizial bat egin zuen atzo,8an berean, Gasteizen, komitatugutxi batzurekin, koronabirusarenneurrien karietara.

Baina ekitaldiofiziala bat gehiago baizik ez daizanen iraileko egun hauetanzehar hamaika herrialdetan bestehainbeste euskal etxe txiki etahandiek, eta euskal familia etalagunek, Euskal Diasporaren Egunarekinbat eginez eginen dituztenelgarretaratze, bilkura, besta, artikulu-argitaratze, sare sozialetanaldarrikatze eta familien baitakotopa-egiteen aldean.HERRIAn azken egunetan jasoditugun Diasporaren Egunekogomitapenen artean: LondreskoEuskal Etxekoek elgarretaratze bateginen dute hiriko Sagardi euskaljatetxean irailaren 18an; EstatuBatuetako New England-en, elgarretaratzeaheldu den ebiakoitzeanizanen da, Diasporaren Egunaeta Arrantzaleen Eguna ospagai,Bridgeport Connecticut-en; BuenosAiresko Eusko Kultur Etxeak,Zoom bidezko elgarretaratzea eginendu, 8an berean, euskal markakBuenos Aireseko karriketanmintzagai eta Kepa Etchandyren‘Gaucho Basko’ ikusgai; IdahokoBoisen, hiru orduko mintegi bateginen dute 8an, Zoomez hainbatkomitatu lagun, gure diasporarenegoeraz mintzatzeko; BruselakoEuskal Etxeak 11ean bilduko ditubere lagun eta familiak afari herrikoibatean... hauek azkenak dira,beste hainbat eta hainbat izanenbaitira hitzorduak, kasu batzuetanlagun arteko bilkurak, bestebatzuetan bilera akademikoak,guzia Euskal Diasporaren Egunakbere inguruan biltzea lortu duenbatasuna eta indarraren erakusle,hori baitu beste zernahiren gainetikbere balio behinena egun hauospatzeak.Eta zuk, irakurle, nola ospatu beharduzu aste huntan Euskal DiasporarenEguna?


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3607. zbk

Gure Hitza | 2021/09/09

Lainopean ere zoriona

Peio Jorajuria

Uda erditsutan gutitan ikusten dugun aspaldikoadiskide bat etorri zaigu etxera. Armagnacekolurretan sortua, lanak haatik armorikarlurretara eramana. Erretretara heldurik,gutiziatu zaio Konpostelako bideanibiltzea, oinez, camino frances-ean barna,Bidarraitik abiaturik. Eta lehen etapa, hainzuzen, elkarrekin egin dugu, Baigorri, Irulegi,Anhauze eta Azkarateko lurretanbarna,Donibane Garaziraino, 25 bat km, trinketekojatetxean bururatzen ginuela alegerakigure ibilaldia. Eta geroztik, urratsezurrats,bide guzia bete du, 29 egunez heldurikSantiagora.

Adiskide horri esker, guk ere hein bateanberriz bizi izan dugu duela bi urte xendraberdinetatik egin ginuen bidaia, artetik helaraztenzizkigun berriek oroitzapenak piztuz.Hainbeste oroitzapenen artean, Foncebadónherrixkakoak bereziki gogoan dituguhunkituki. Astorga eta Ponferrada arteankokatzen da Foncebadón, Irago mendian,1.432 metrotan, Leongo lurretan. Historiabereziko lurra...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016