Hegoaldean | 2021eko Irailaren 09a

Urte politiko berria

Euskal AutonomiaErkidegoan

Eusko Jaurlaritzak urte politikoberriko lehen Gobernu Kontseiluaegin du agorrilaren 31n,Donostiako Miramar Jauregian.Sailburu desberdinek Euskadikbizi duen egoera sozial etaekonomikoari buruzko ikusmoldeakpartekatu dituzte, etabilkuratik landa, Iñigo Urkullulehendakariak azpimarratu du,ekonomiari dagokionez, Euskadi“normaltasunera hurbiltzen”ari dela.Urkulluren arabera, %6,7kohazkundea ukanen du aurtenEAEk eta %5,7koa heldu denurtean. Horrela, 2022an pandemiangaldu zen BPG (barneproduktu gordin) guzia “behinbetiko” berreskuratuko dutelaerran du lehendakariak.

Nabarmendu dituen puntu baikorrakizan dira esportazioeneta BPGaren hazkundea, etakontsumitzaileen konfiantza.Haatik, kezkatua agertu dapandemiaren ondorio negatiboakpairatu dituzten enpresenegoera zailarengatik. Hauenartean, merkataritza, kultura etaostalaritza aipatu ditu bereziki.Etorkizunari begira, Euskadikbere ekonomia “transformatu”behar duela uste du Urkulluk.Horretarako, hiru eremu nabarmenduditu: teknologiko-digitala,energia-ingurumenekoa etaosasun-gizartekoa.Eskumenen transferentziari dagokionez,aurten bertze bederatzieskualdatzeko esperantzaagertu du lehendakariak.

Nafarroan

Agorrilaren 31n egin du ikasturtepolitiko berriaren estreinaNafarroako Gobernuak ere. MariaTxibite Gobernuko presidenteakparean dituen eginkizuneta xedeak azaldu ditu prentsarenaitzinean. Hasteko, iraganden urtea biziki zaila izan delaaitortu du, bereziki pandemiarengatik,baina baikor izatekoarrazoiak badirela ere baieztatudu.Izurriak kaltetu dituen sektoreenegoera hobetzea lehentasunetakobat dela adierazidu Txibitek. Bertzeak bertze,Gobernuak urratsak egin nahiditu osagarri saila sendotzeko,baina eremu ekonomiko eta sozialerakodituen asmoak ahantzigabe.

Adibidez, presidenteakazaldu du urte hondarrekoeginak izanen direla Nafarroakotrafiko eskuduntzen transferentziak.Gainera, heldu diren hilabeteetanplantan ezarriko duteherrialdeko errepideen kudeaketazarduratuko den Nafarbideenpresa publikoa. Bestalde,Txibitek jakinarazi du orain arteNafarroan sekula egin den LanEskaintza Publikorako deialdirikhandiena eginen dutela, berezikibehin-behinekotasunariburu egiteko.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2021/09/09

Klima aldaketari buruzko Foru Legea

Nafarroako Gobernuak KlimaAldaketari eta Trantsizio Energetikoariburuzko Foru Legeproiektua onartu du joan denastean. Itziar Gomez Landa Garapenerakoeta Ingurumenekokontseilariaren arabera, Gobernuhonen eta Legealdi honen“mugarri” izanen da lege-xedehau.Orain, testua Nafarroako Parlamenturaigorriko dute, eztabaidatuaeta, ahalaz, onartua izateko.

Itziar Gomezek baieztatudu hitzarmen hau Nafarroakegungo eta geroko desafio klimatikoeiburu egiteko tresnarikgarrantzitsuena izanen dela.Lege berriak administrazioak,enpresak eta pertsonak hunkitukodituzten neurri zehatzakfinkatzen ditu. Neurri hauenhelburua izanen da berotegiefektukogasak arintzea, ForuErkidegoan energia-eredu berriaegituratzea eta klima-aldaketaraegokitzeko bidean urratsakematea.


Irakurri segida

Hegoaldean | 2021/09/09

Zaldibarko hondamendia

Zaldibarko ezbeharrarenerantzukizuna Jose IgnacioBarinaga hondakindegiarenjabeari, Arrate Bilbao kudeatzailearieta Juan Etxeberria ingeniariarileporatu zitzaien. Hirupertsona hauek Fiskaltzarekineta akusazio partikularrarekinakordio bat sinatu dute, etahorren arabera, sei hilabetekopresondegi zigorra baizik ezzaie ezarriko akusatuei homizidiodelituengatik.Zuhurtziagabekeriazko gizahilketa eta langileen kontrakodelitua leporatzen zitzaien,eta horregatik, lau urte bainogehiago preso egotera kondenatuakizan zitezkeen. Finkatuduten hitzarmenarekin, ordea,akusatuek presondegia saihestukodute. Haatik, berenerantzukizuna onartu, familieikalte ordainak pagatu eta isunbat ere ordaindu beharko dute.Ondotik, ingurumenari eraginkalteak aztertzeko ikerketa bakarrikgeldituko da argitzeko.Jakin behar da, 2020ko otsailaren3an, ezbeharra gertatu bainohiru egun lehenago, JoaquinBeltranek jabeei ohartarazi zielaarraildurak bazirela hondakindegian.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2021/09/09

Ibilian ibilian, etxerako bidean

Irailaren 29tik urriaren 2ra Nafarroazeharkatuko duen martxaantolatu du Sarek. Gau etaegun ibiliko dira, Lesakatik Berriozarrera.Presoen etxeratzeagaldeginen dute. Orotara, 352kilometro eginen dituzte, 72errelebotan banatuak, eta 72oren iraunen du itzuliak.Ekimena aurkezteko agerraldian,Sarek adierazi du emekiemekipresoen egoera aldatzenari dela.

Haatik, ohartarazi dutehori erdietsi baldin bada, anitzjenderen indarrei esker gertatudela: “Euskal Herriko hiritar,alderdi politiko, sindikatu, hainbatherri eragile, instituzio, eta,noski, Euskal Preso PolitikoenKolektiboko kideei eta hainbatbiktimen esfortzuari esker”.Nafarroako herritarrak deitudituzte martxa horretan partehartzera.


Irakurri segida

Hegoaldean | 2021/09/09

Gazte Topagune Sozialista

Gazte Koordinadora Sozialistak(GKS) eta Ikasle Abertzaleek(IA) agerraldia egin dute Altsasun,heldu den urrian antolatukoduten Gazte TopaguneSozialista aurkezteko. Antolatzaileekazpimarratu dute iraganurtea biziki zaila izan dela, pandemiarengatikbertzeak bertze,baina zailtasun horien gainetik,hezkuntzan eta gazte saileanere “antolakuntza komunistarenaldeko indarrak batzekoborrokan” ari izan direla.Xehetasun gehiago emanenomen dute ondoko egunetan.


Irakurri segida

Hegoaldean | 2021/09/09

13/13 auzia

Egun hauetan iragaten ari da13/13 auzia Espainiako AuzitegiNazionalean. Uztailean abiatu zen epaiketa, geldialdibat izan zen agorrilean eta irailahastapenean berriz abiatu da.Hastapenean 8 euskal herritarziren epaituak, baina haietakobat, Joan Mari Jauregi, irailaren3an zendu da.Auzipetuetako bat da SaioaAgirre, Zornotzako emaztea.Arrastatzeko mementoan(2010ean) torturak eta erasosexualak jasan zituela salatuzuen Agirrek epaiketako bigarrenauzi saioan.Saiori elkartasuna erakusteko,iraganean torturak eta tratutxarrak pairatu zituzten zornotzarrekagerraldia egin duteirailaren 4an Zornotzan.

Partehartzaileek erran dute 1967 eta2010 artean ehun zornotzarbaino gehiago izan zirela torturatuak,eta beraz, torturapeanegin deklarazioetan oinarritzenden epaiketa politikorik ezegiteko galdegin dute; horienartean orain egiten ari den13/13 auzia.Irailaren 4ko agerraldia baliatudute ere hilabete honen 12anDonostian 13/13 auziarenkontra antol...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2021/09/09

Memoria historikoa

Bilbon memoria historikoariburuzko erakustokia sortzekoxedetan da Gogora Institutua.Beatriz Artolazabal Eusko JaurlaritzakoBerdintasun, Justiziaeta Gizarte Politiketako sailburuakaurkeztu du egitasmoajoan den larunbatean.Erakustokiak biktimei eskainikodie arreta, atal desberdinetan:1936ko gerlako bortizkeriarenbiktimak, ETArenak, ultraeskuindarrenbiktimak eta poliziarenbortizkeriarenak ere.


Irakurri segida

3607. zbk

Gure Hitza | 2021/09/09

Lainopean ere zoriona

Peio Jorajuria

Uda erditsutan gutitan ikusten dugun aspaldikoadiskide bat etorri zaigu etxera. Armagnacekolurretan sortua, lanak haatik armorikarlurretara eramana. Erretretara heldurik,gutiziatu zaio Konpostelako bideanibiltzea, oinez, camino frances-ean barna,Bidarraitik abiaturik. Eta lehen etapa, hainzuzen, elkarrekin egin dugu, Baigorri, Irulegi,Anhauze eta Azkarateko lurretanbarna,Donibane Garaziraino, 25 bat km, trinketekojatetxean bururatzen ginuela alegerakigure ibilaldia. Eta geroztik, urratsezurrats,bide guzia bete du, 29 egunez heldurikSantiagora.

Adiskide horri esker, guk ere hein bateanberriz bizi izan dugu duela bi urte xendraberdinetatik egin ginuen bidaia, artetik helaraztenzizkigun berriek oroitzapenak piztuz.Hainbeste oroitzapenen artean, Foncebadónherrixkakoak bereziki gogoan dituguhunkituki. Astorga eta Ponferrada arteankokatzen da Foncebadón, Irago mendian,1.432 metrotan, Leongo lurretan. Historiabereziko lurra...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016