Jainkoa bizia jendea | 2021eko Irailaren 09a
Berez doana zertan behartu?
Mandio
Aldi bat baino gehiagotan entzunadukezu, irakurle, Lurdes Iriondoeta Xabier Leteren kantu hunkigarrihau "Errota zahar maitea" Ez dakitkonturatua zaren bururapenak duenerakaspen sakonaz: "Bizitzaren legeanahi dut onartu, horrela beharrakuraiaz hartu. Berez doana zertanbehartu?" Hitzak: Juan Mari Lekuona,apez eta olerkari euskaltzainarenakdira.
Erranaldi horren haritik badagogoeta egiteko manera. Bakotxakberea. Norberaren ibilbideari egokitua.Saiatu naiz gaia barnatzen. Huna nerepartetik zer apuntatu dudan.
Haurtzaroan: berez doana zertanbehartu haurraren funtsezko izatearenarloan (hain aipu den generoariburuz adibidez), lehenago egiten zenbezala ezkerra zena eskuinez idazterabortxatuz... Nortasunaren araberakoautoestimua ez garatuzNerabezaroan: gaztetxoahomosexual sentitzen delarik... Zailahaatik argi ikustea zer den berezdoana, gaztea bere nortasun sakonarenmoldatzen ari delarik, helduarisistematikoki ezetz diola...
Heldutasunean argi ikusten ote daberez doan hori? Hormonen eraginariobedituz amodioaren alkimiak 3 urteirauten omen du. Zer egin orduan,berexi ala amodioa hazi bakotxakberetik emanez? Adin batean heldu daere ofizioz aldatzeko gutizia: intuizioasegi? Ba eta ez. Heldutasuna bide luzebat baita ez da errex berez doan horrenargiki identifikatzea.Irudikatzen ahal liteke iturrikouraren gisan. Iturburua eta ibilbideagarbi baldin baditu duen hoberenaemanen du, bere bidetik. Bainanzikinek itotzen ahal dute, mementobatez bederen, traba edo oztopoekdesbideratzen ahal, idorteek agortzen.Euskara eta Euskal Herriaiturri adibide hartuz, ikusten dazenbat kalte egiten duen berezdoana bortxatzeak, heriotza eraginarteraino: berrikitan Juan MariJauregi militante independentistarena.
Sortu alderdiak jakinarazi duenez:"Torturak osasunari kalte egin zion,eta sumarioa hamarkada batezluzatzeak oinazea areagotu baino ezzion egin". 13/13 auziko gainerakoauzipetuek "Elkartasun, konpromisoeta duintasun eredu" gisa oroitudute. Denek gogoan dugu ere JuanMari Torrealdai euskaltzaina etaEgunkariaren zuzendaria, nolatorturatua izan zen eta tratu txareneragin psikologikoez eritu etaazkenean hil....Haurrean jasan desbideratze batzukgurekin darabilkigu; hezkuntza, erlijioedo autoestimu eskasaren eraginezgertatu zirenak. Bizi osoan landu beharden gauza daiteke clairvoyance edoburuargitasuna, intuizioari konfiantzakendu gabe.
Berez doanari trabak kentzeazaila egiten ahal da; adibide sinplebat mendi ateraldi bikain batenondotik erabakitzen da, arrats batez,biharamunean argitu gabe jeikitzea,kasko eder batetara hupatzekoasmoarekin. Tirrintak jotzean entzutenbaldin badugu gure gogoa, lo gehiagoegiteko tiriari amore emanen diogu.Berez doan hori plazerari lotua da bai,bainan kasu! indar egin eta lortzendenari. Kirolari anitzek gaur egunplazera aipatzen dute: ahanzten duteerratea zenbat lan eta errepikaldirenondotik erdiesten duten “ongi izate”eta garaipenen ondotik heldu denhartaz ari direla, bere hartan ongisentitzearen plazeraz.
Xapeldunensemeak xapeldun bilakatzen diraberen eta beren burasoen lanari esker.Gan den igandean apeza ari zenebanjelioa komentatzen: Jesusek nolaaparte hartu zuen gaizki mintzatzenzena. “Zer da ongi mintzatzea?Ebanjelioaren mintzairan aritzea”zion apezak kartsuki. Norbaitek baote daki mintzaira hori? Jatorrizkoiturrian idatzirik omen dago. Bainanirakurtzean, bakotxak bere baitakooztopoetarik pasarazten ote duenurbide hori: Aita Sainduak “Xertatzeaamodiozko jestu bat da”.
Gureapezpikua ez da ildo beretik aridakizuen bezala. Iturri beretik edatendute ba.Izadian ere, berez doanari oztopoegiteak zer kalte egin dezaken ikastenari gare. Ikus erleek zenbat traba ezingaindituak aurkitzen dituzten hainbaitezpadakoa den polinizazioan.
Gurea ere arriskuan ematen duelaberen desagertzeak. Baten batek zion(maluruski ez dakit nork) “Ingurumen”hitza ordezkatu behar genuke“gizartearen biziraupena” hitzez. Berezdoanak segur indar gehiago hartukolukeela.Segi gogoetak zure alde, irakurle,Orixe olerkariaren otoitz batekin uztenzaituztet: berez doan bizi poza zaindunahiz poema hau idatzi zuen
"Jondoni Mikel,
aiza ezazu illuna,
Jainko-begiak
ekar zaigun eguna;
arekin aituna,
arekin amuna,
pozez jauzi bitez
diteño osasuna.
Neska, mutil, ume,
senar emazte,
alor, mendi, zelai,
beor, arkazte,
pozaren zirrara
barnean bezate;
naigabe, nekeak,
zokora zaitezte".