Mundu zabalean | 2021eko Irailaren 09a

Uste baino fiteago klima aldatzen

JB

Idorteak, eurite basak, ohiz kanpoko fenomenoak gero eta gehiago agertzen dira.

Klima aldatzen ari da

Berotze efektuaren eragina gure begienbistan da, egunero ikusten ditugun gertakariekin.Gune batzuetan sute ikaragarriaksortzen dituzten idorte bortitzak,Mediterraneoaren inguruko herrietanbezala: Grezian, Italian ala Turkian joanden uztailean gertatua, bai eta joan denhilabetean Frantziako Var eskualdean.Marokon, uda huntan, 49 graduko tenperaturakneurtuak izan dira, su frangorenabiatzeak errextuz eta Aljerian gutienez65 presuna hil dira, hamar milakahektarea oihan suntsituak izan direlarik.Europatik harat ere, Errusian ala Kalifornian,sekulan ez bezalako suteak izandira. Azken Estatu horretan su erraldoiaezin itzaliz ari izan dira, hilabete batez,5.000 suhiltzaile, 800 bizizale zituenherri oso bat suntsitua izan delarik.Berotze ikaragarriak alde batetik, eurierauntsi beldurgarriak bestaldetik.

Denek gogoan ditugu Belgikan etaAlemanian gertatu uhar eta uholdeak,ahantzi gabe New Yorketik pasatu denIDA deitu haize zirimola edo zikloia beredesmasia izigarriekin.Ez da gehiago dudarik, gertakari guzihoriek edo gehienak berotze klimatikoakdituela akuilatzen. Ondorioak anitzakdira ekosistema desberdinentzat,izan dadin lur gainean edo itsasoan.Tenperatura aldaketa edo itsasoenazidotasunaren aldaketa sobera fitedoatzi eta ondorioz abere eta landaremota frango desagertzen hasiak diraeta beste ainitz desagertzeko arriskuandaude.

Alerta gorrian sartuak

Bizidun guzientzat egoera latza bilakatzenari da eta GIEC, klimaren aldaketaaztertzen duen 195 estatuetakoikerlari taldeak alerta gorria piztu du.Ez da lehenaldia ohar arranguragarriakplazaratzen dituela, baina aldi huntakotxostenean, oraingo egoera zehazkiezagutzeko neurketak egin ditu eta aitzinekohamarkadan egiten ziren prebisioilunenak baino ilunagoa da errealitatea.

Bataz besteko tenperaturarenemendaketa jadanik 1,1 gradukoa daeta 1,5 graduko muga gaindituko da2030ean, erran nahi baitu bihar berean.Duela 6 urte Parisen iragan zen COP21konferentziak finkatu zituen helburuakzangoz gora botatzeko bidean dira.Beroketa klimatikoa akuilatzen duenatmosferako dioxido karbonoa azkenbi miloi urte hauetako hein gorenean da eta berotze efektua anitzez handiagoaduen metanoaren heina ere azken milaurteetako puntu gorenean da. Azkenelementu hunen jatorria, lurpeko gasarenxurgatzetatik eskapatzerat utziadela, meategietatik, hondarkinen tratamendutikedo hazkuntzatik datorrelarik.Itsasoen heina ere 20 zentimetrozgoratu da, ehun urtez, arranguragarriadena, azken 10 urteetan 3 aldiz biderkatuda gorakadaren erritmoa.

Holasegituz mende hau bukatu gabe metroerdi batez bederen goratuko da, kostaldeanurpetze fenomeno gaitzak sortuz.Baztertu gabe “haustura puntu” batzukizan daitezkeela, heien ondorio katastrofikoarekin:hala nola, ongi aitzinatuden poloetako horma geruzen desagertzea,gorago aipatu dugun beroketaefektu handiena sortzen duen metanogordeleku erraldoia den permafrostarengesaltzea edo Amazoniako oihanarendesagerpena.

Jendeek sortu desorekajendeek zuzendu lezakete

Nazioarteko ikerlari taldearen araberaoraingo bidetik segituz agertzen denkatastrofea ez da ezin saihestua. Diotenaz,jendeek sortu duten desorekamingarria, jendeek berek zuzentzekogaitasuna lukete, baina ekintzak ez diraerdibidekoak izaiten ahalko.

1,5 graduko atariaren azpirat itzultzekodioxido karbonoaren emisioak gelditubehar dira, gure jendartearen ekonomiarenoinarrian erabiltzen ditugun petrolioa,ikatza eta gasa lur azpian atxikiz,airean dagoen gehiegizko dioxidokarbonoaren xurgatzea azkartuz, energiaberriztagarriak hein zinez azkarragoanmartxan ezarriz, garraio politikakkanbiatuz.

Baina ororen buru, jendartearen ereduaaldatu beharko da, urritasuna bultzatuz,ibiltzeko moldeak eta kontsumo usaiakaldatuz, ekonomia lokala eta zirkuitulaburrak baliatuz eta gure planetak ezinjasana duen garapenaren kontzeptuazalantzan ezarriz.



Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3607. zbk

Gure Hitza | 2021/09/09

Lainopean ere zoriona

Peio Jorajuria

Uda erditsutan gutitan ikusten dugun aspaldikoadiskide bat etorri zaigu etxera. Armagnacekolurretan sortua, lanak haatik armorikarlurretara eramana. Erretretara heldurik,gutiziatu zaio Konpostelako bideanibiltzea, oinez, camino frances-ean barna,Bidarraitik abiaturik. Eta lehen etapa, hainzuzen, elkarrekin egin dugu, Baigorri, Irulegi,Anhauze eta Azkarateko lurretanbarna,Donibane Garaziraino, 25 bat km, trinketekojatetxean bururatzen ginuela alegerakigure ibilaldia. Eta geroztik, urratsezurrats,bide guzia bete du, 29 egunez heldurikSantiagora.

Adiskide horri esker, guk ere hein bateanberriz bizi izan dugu duela bi urte xendraberdinetatik egin ginuen bidaia, artetik helaraztenzizkigun berriek oroitzapenak piztuz.Hainbeste oroitzapenen artean, Foncebadónherrixkakoak bereziki gogoan dituguhunkituki. Astorga eta Ponferrada arteankokatzen da Foncebadón, Irago mendian,1.432 metrotan, Leongo lurretan. Historiabereziko lurra...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016