Azalekoa | 2021eko Irailaren 21a

AEK : euskara ikasiz, bidelagunak topatzen!

M.O.

AEK%20:%20euskara%20ikasiz_%20bidelagunak%20topatzen!

Astekari huntan, herrietako berri emaileek beren eskualdeetako Gau Eskolek izen emaiteak hasi dituztela, berria zabaldu dute. Herriak euskarari buruz atxikimendu azkarra ukanez, lehen orria eskaintzen diogu.

Gau Eskolen arrakasta

Ipar Euskal Herrian, 1.500 baino gehiagodira urtero euskara ikastea deliberatzen dutenpertsonak. Eguneko ala arratseko kurtsoetan,beste batzuk aste bateko edo(ta)hilabeteko ikastaroak segitzen dituzte.AEKko koordinatzaileek adierazten dute,ikasten dutenek, beren iniziatiba pertsonalazala lanbide formakuntzaren bitartez,ikastaldiarekin batera bidaia intimoa burutzendutela, zeinetan ahaleginak egitearekinbatera, poza eta bizipen aberatsak ezagutzendituzten.

Ikasi euskara, bidelagunonenarekin

AEKk ikasturtea abiatzeko hartu duen lema,“Ikasi euskara, bidelagun onenarekin”.Erakutsi nahi du, euskara ikastera heldu denjendeak, erakasleak hurbil ukanen dituela.Erakasleak, ikasleekin batera, Gau Eskolenaltxorrik garrantzitsuenak direlako. AEKrentzat,jendeak nahi duen euskara mailarainoheltzeko, erakasleak bidelagun onenakdira. Erakasleak gai direlako ikasleak ikasprozesuanaitzina egin dezan, euskaraz bizidenaren pasioz, euskaltegian izena emanduen pertsonak, nahikariarekin ikas dezan.Euskara ikasteko garaia berriz hemen da,euskara maila hobetzeko edo(ta) euskaraerabiltzen jarraitzeko, kemenez beterik hasikodira.

Eskaintza desberdinak

Osasun-neurrietara egokitua da, aitzinekoikasturtea arrakasta handiz bururatu da etaurrian hasiko den kurtso berrian berdin segitzeaespero du.Euskara ikasteko metodoan, egin moldedinamikoa izan nahi du, parte hartzailea.Horrez gain, ikas prozesu egokitua da, erregularkiebaluatua dena, ikaslearekin segipenhurbila du. Talde bakoitzaren arabera,Gau Eskolak maila bereko jendeen arteantaldeak osatzen ditu, bakoitzaren ordutegiakontutan hartzen duela.Laneko ordutegietan ere euskararen ikaste-ko posibilitatea emana da, enpresetakobarneko plana antolatuz, bai eta NorberarenFormakuntza Kontua dispositibo indibidualenbidez (CPF). Diru-laguntzen gainekoinformazioa cpf-info@aek.eus helbideraidatziz edo 05 59 25 76 09 zenbakira deituzeskuragarri da.Eskaintza desberdin horieri esker, etxekoeta lagun arteko harremanak euskaraz bizitzeko,lan-egoera hobetzeko eta euskaramaila ona bilatzen ari direnak, ezagutzekoposibilitatea emaiten dio.

Ikasturte berria

Urriaren 4an hasiko den ikasturtean, ohikoikastaroekin jarraituko du, betiere mementoanmementoko osasun neurrietara egokitutaeta prebentzio neurri guziak harturik.AEKn euskara ikasteko aukerak hauek izanendira:- Euskaltegietan, aurrez aurreko taldeak:ohiko euskalduntzea eta mailak egiaztatzekoikastaroak.- Eredu konbinatua, aurrez aurreko eskolaketa autoikaskuntza uztartuta (goi mailak etaEGA prestaketa ahalbidetzen duena).- Ikastaldi eta barnetegiak ikasturtean zehar.Gainera aurten erakaslea eta ikasleekin baterairudian agertzen den bizikleta karroa,“bizidekarra” deitua, Ipar Euskal Herriangaindi ibiliko da.

Izen emaiteak

Ipar Euskal Herriko Gau Eskola guzietanizena emateko permanentziak irailaren 13tikgoiti hasiak dira. 15 Gau Eskolak klaseakantolatzen ari dira, 21 herri ezberdinetan,hasierako mailatik C1 mailaraino, EGA etaB1en prestaketa ahantzi gabe. Interesatuaden pertsona orok, Gau Eskola bakoitzekoinformazioa eskuratzen ahalko du www.aek.eus webgunean sartuz. Aukera anitz atzemanendira, hilabete osoan izena emaitekogaraia da, deialdi hau AEKk lau haizetarazabaldu nahi du.

22. Korrika

Osasun egoerak ez zuen 22. Korrika 2021urtean antolatzeko aukera eman. 2022koudaberrian agertuko zaigu berriz Korrika!Azaroan ekimen handi hunen berri ukanendugu, aurkezpen nagusian xehetasun guziakzabalduak izanen baitira.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3609. zbk

Gure Hitza | 2021/09/23

Udazkena hor dugu

Janbattitt Dirassar

Eta bai, ez da haratik ez hunatik, udazkena, tokifrangotan larrazkena deitzen dutena, hor dugu,aste huntan hasia. Hortakoak direnek badakitexuxen xuxena noiz hasia zaukun. Asteazkenean,irailak 22, arratseko 7ak eta 21etan. Anitz jendekkasu egiten ote dute sasoinez aldatzea ekartzenduen egunari? Arras gutik orobat eta orainoaise gutiagok aldaketa horren tenoreari! Denaden, asteazkenean beraz oraino uda zelarikbazkalduak gira eta udazkena has-eta afalduak.Guhaur ohartu gabean berdin.

Egun hauetan hain xuxen, zerbait berri arrarojakin ote da? Holako galde bati ihardestekobehar ginuke lehenik untsa finkatu berri batnoiz zaukun zinez arraroa. Hauxe beharbada?Jakintsun talde batek plazaratu duen txostena,segurtatzen duena -jadanik aldi bat baino gehiagoerrana bazen ere- iguzkia, argitzen, berotzen etanolazpait biziarazten gituen iguzkia, hilen delahemendik zazpi miliar urteren buruko! Ordukotzhaatik, itxura guzien arabera, gure lurra...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016