Gure Hitza | 2021eko Irailaren 23a

Udazkena hor dugu

Janbattitt Dirassar

Eta bai, ez da haratik ez hunatik, udazkena, tokifrangotan larrazkena deitzen dutena, hor dugu,aste huntan hasia. Hortakoak direnek badakitexuxen xuxena noiz hasia zaukun. Asteazkenean,irailak 22, arratseko 7ak eta 21etan. Anitz jendekkasu egiten ote dute sasoinez aldatzea ekartzenduen egunari? Arras gutik orobat eta orainoaise gutiagok aldaketa horren tenoreari! Denaden, asteazkenean beraz oraino uda zelarikbazkalduak gira eta udazkena has-eta afalduak.Guhaur ohartu gabean berdin.

Egun hauetan hain xuxen, zerbait berri arrarojakin ote da? Holako galde bati ihardestekobehar ginuke lehenik untsa finkatu berri batnoiz zaukun zinez arraroa. Hauxe beharbada?Jakintsun talde batek plazaratu duen txostena,segurtatzen duena -jadanik aldi bat baino gehiagoerrana bazen ere- iguzkia, argitzen, berotzen etanolazpait biziarazten gituen iguzkia, hilen delahemendik zazpi miliar urteren buruko! Ordukotzhaatik, itxura guzien arabera, gure lurra aspaldianeta aspaldian kixkildua izanen da, jenderik etaabererik ezin gehiago bizi hemen gaindi! Jenderiknihun ez, nun ez duten gure ondokoek jokozerbait kausitzen beste mundu hobe batetaratheltzeko eta han kokatzeko.

Egun hautan zabaldu beste berri bat ere ezda batere alegera bainan guziz kezkagarria.Aspaldian entzuten den berria hau ere bainangero eta jende eskolatu gehiagok errepikatzendutena: ura eskastuko zaukula eta eskastehorrengatik debruak -edo deabruak gero etagehiago erraiten den bezala- behar ditugulaoraino ikusi! Nunbaiteko bitxikeria, berri horijoan den egunean irakurtu dut egunkari, irrati etahedabide guziek kondatzen zutelarik bezperanikaragarriko euritea izana zela Frantzia beherehortan bai eta Alemanian gaindi! Nun nahi urak baateratuak, makur handiak eginez, eta bizkitarteanzernahi dei zabalduak urari beharko dugula bizikikasu egin, guk gure xokoan segur bainan denekere eta mundu guzian!Berri hoberik ez ote da? Izurrite nardagarri horigibelerat ari naski bainan ez halere espantuegitekorik. Eta anitzen beldurra gisa hortakogaitzak ez direnez gero eta usuago agertuko!Bainan holako beldur baten haztea ez dea eregure kaltetan denen buru?Oro har gure eskualde huntan segurik, giroa ezdugu halere hain txarra. Udazkena sasoin ederraizaiten dela, bazterrak biziki kolore ederrezjauntziak daudela-eta, hori bera ez dugu gutietsibehar. Usaiako hitzorduak ere hor, mahatsbiltze eta gaineratiko, besta eta ikusgarri frangobestalde. Ondarearen egunek, iragan asteburuhortan, arrakasta ederra ukan dute, ibilaldi,hitzaldi, erakusketa, ikusgarri, denetarik izanbaita, guzientzat bihotz altxagarri.

Eta jakin daerrekontruz kanpo Baionako xingar-feria urrianegiten ahalko dela, usaian Pazko irian izaitenzena.Entzun dugu ere ihizi sasoina hein bat pollikihasia dela. Ez dela lehen bezenbat ihiztari etaihizia bera arras bakandua bainan iduriz baditakeberpizte baten iduriko zerbait lekuka segurik.Lehen, bainan aspaldi, biziki aspaldi, gizon guziakedo kasik denak, ihiztariak ziren, bestenaz jendeagoseak hilen baitzuen! Mendeak jin eta mendeakjoan gauzak arrunt aldatu dira segur bainanlehengo ohidurak beti bizi. Badira alde direnaketa badira kontra direnak bainan ez ote da, denakarrazoinki ariz, aterabide laño bat kausitzenahal? Dena den, hauxe ere jakin dugu joan denegunean, lekuka badela orain, ihiztarien artean,Bordeleko alde hortan bereziki diotenaz, gero etaemazte gehiago! Ez hain aspaldi, zonbait bakareta orain ehunetarik hamar nunbait han!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3609. zbk

Azalekoa | 2021/09/21

AEK : euskara ikasiz, bidelagunak topatzen!

M.O.

AEK%20:%20euskara%20ikasiz_%20bidelagunak%20topatzen!

Astekari huntan, herrietako berri emaileek beren eskualdeetako Gau Eskolek izen emaiteak hasi dituztela, berria zabaldu dute. Herriak euskarari buruz atxikimendu azkarra ukanez, lehen orria eskaintzen diogu.

Gau Eskolen arrakasta

Ipar Euskal Herrian, 1.500 baino gehiagodira urtero euskara ikastea deliberatzen dutenpertsonak. Eguneko ala arratseko kurtsoetan,beste batzuk aste bateko edo(ta)hilabeteko ikastaroak segitzen dituzte.AEKko koordinatzaileek adierazten dute,ikasten dutenek, beren iniziatiba pertsonalazala lanbide formakuntzaren bitartez,ikastaldiarekin batera bidaia intimoa burutzendutela, zeinetan ahaleginak egitearekinbatera, poza eta bizipen aberatsak ezagutzendituzten.

Ikasi euskara, bidelagunonenarekin

AEKk ikasturtea abiatzeko hartu duen lema,“Ikasi euskara, bidelagun onenarekin”.Erakutsi nahi du, euskara ikastera heldu denjendeak, erakasleak hurbil ukanen dituela.Erakasleak, ikasleekin batera, Gau Eskolenaltxorrik garrantzitsuenak direlako. AEKrentzat,jendeak nahi duen euskara mailarainoheltzeko, erakasleak bidelagun onenakdira. Erakasleak gai dire...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016