Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2021eko Irailaren 23a

Baigorri

Roger Jauretxe txapela eta kopa eskuan
Roger%20Jauretxe%20txapela%20eta%20kopa%20eskuan

Hitzordu

“Brik a brak” merkatu edo salerospentrukaketa Plaza Xokonaste ondar huntan iraganen da,buruilaren 25 eta 26an, ibiakoitzeta igandez. Ahalmen urrikohaurrez arduratzen den SeaskakoIntegrazio Batzordearen aldeegiten da.

Abisu

Mendiari su emaiteko xedeaduteneri, oroitarazia zaioteurriaren7a dutela Herriko Etxeandeklaratzeko azken epea.

Toki aldaketa

Irulegiko arno sindikatuarenbulegoa tokiz aldatzen da. DonazaharrekoLutxiborda utzi eta,gure Herriko Etxe ondoan plantatukoda, “Zaharrer Segi” pilotaelkartearen lehengo barneetan.

Bestak

Germieta eta Okozeko bestakbiziki goxoki joan dira,ibiakoitzean.Bazen jende etagiro. Bainan euria ere gomitatubaita, ez dira zoritxarrez pilotalehiaketako bi finalak jokatu ahalizan.

Roger Jauretxe txapeldun

Berzetxeko Roger Jauretxe EuskalHerriko Artzain Xakur Txapelketannagusitu da, joan den astehondarrean, Bizkaiko Garain.Goresmenak Roger-i eta nolaez, “Ximist” xakurrari. Helduden igandean, Oñatin buruilaren26an, Nazio Arteko Txapelketanparte hartuko dute.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3609. zbk

Gure Hitza | 2021/09/23

Udazkena hor dugu

Janbattitt Dirassar

Eta bai, ez da haratik ez hunatik, udazkena, tokifrangotan larrazkena deitzen dutena, hor dugu,aste huntan hasia. Hortakoak direnek badakitexuxen xuxena noiz hasia zaukun. Asteazkenean,irailak 22, arratseko 7ak eta 21etan. Anitz jendekkasu egiten ote dute sasoinez aldatzea ekartzenduen egunari? Arras gutik orobat eta orainoaise gutiagok aldaketa horren tenoreari! Denaden, asteazkenean beraz oraino uda zelarikbazkalduak gira eta udazkena has-eta afalduak.Guhaur ohartu gabean berdin.

Egun hauetan hain xuxen, zerbait berri arrarojakin ote da? Holako galde bati ihardestekobehar ginuke lehenik untsa finkatu berri batnoiz zaukun zinez arraroa. Hauxe beharbada?Jakintsun talde batek plazaratu duen txostena,segurtatzen duena -jadanik aldi bat baino gehiagoerrana bazen ere- iguzkia, argitzen, berotzen etanolazpait biziarazten gituen iguzkia, hilen delahemendik zazpi miliar urteren buruko! Ordukotzhaatik, itxura guzien arabera, gure lurra...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016