Herriz Herri - Baiona (L) | 2021eko Irailaren 23a

Baiona

Xingar feria

Lehen aldikoz 2020an xingarferia ezeztatua izan zen, aurtenere ohidura den bezala Pazkozegin beharra zen, baina izurritearengatikantolatzaileekerabaki zuten ez antolatzea.Joan den astean jakin da urrian15etik 17ra iraganen dela. HerrikoEtxeak eragile guziekin hitzeginik, egokitze batzuk plantanjarri ditu, osasun arauekin bateragarritasunabermatzeko.Xingar feria 3 egunez iraganenda, usaian 4 direlarik, urriaren15ean ostiralez hasiko da, igandearekinbururatzeko. Gunebakar batean, Roland-Bartheszelaigunean, xerri saltzaile,ostatu, bai eta urdaiazpiko etaarroltze-moleta lehiaketa, denakgune hortan iraganen dira.Perimetroa hetsia izanen da,sarbidea kontrolatzeko gisan,osasun txartela aurkeztubeharko baita. Ostatueta jatetxeak gauerditanhetsiak izan beharkodira, peñek bakarrik berenkideak sartzera utzibeharko dituzte.

Baionan Kantuz: berrizhaste

Berriz haste, kasik urtebat et’erdiko geldialdiarenondotik, izurriteaketxean egoiterat behartudu, berez karrika betea beharduen Baionan Kantuz.Tuntuna ez da geldirik egon etaerrepikak ahal bezala egin diraprest izaiteko gisan. Horri esker,kantu berri baten entzutekomentura emaiten dauku, “Arratsaldehonetan”, Sorotan Beletaldearena. Euskal Museoarenaitzinean, larunbat huntan(11:00) bilduko da. BaionaKantuz-ekin batera kantatzekogomita zabaldua da.

Odol emaitea

Irailaren 29an (15:00-19:00) eta30ean (15:00-19:00) iraganenda, Elizbarrutiko etxean, Darrigrandetorbidean, 10a. Hitzorduamon-rdv-dondesang.efs.sante.fr helbidearen bidez hartubehar da.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3609. zbk

Gure Hitza | 2021/09/23

Udazkena hor dugu

Janbattitt Dirassar

Eta bai, ez da haratik ez hunatik, udazkena, tokifrangotan larrazkena deitzen dutena, hor dugu,aste huntan hasia. Hortakoak direnek badakitexuxen xuxena noiz hasia zaukun. Asteazkenean,irailak 22, arratseko 7ak eta 21etan. Anitz jendekkasu egiten ote dute sasoinez aldatzea ekartzenduen egunari? Arras gutik orobat eta orainoaise gutiagok aldaketa horren tenoreari! Denaden, asteazkenean beraz oraino uda zelarikbazkalduak gira eta udazkena has-eta afalduak.Guhaur ohartu gabean berdin.

Egun hauetan hain xuxen, zerbait berri arrarojakin ote da? Holako galde bati ihardestekobehar ginuke lehenik untsa finkatu berri batnoiz zaukun zinez arraroa. Hauxe beharbada?Jakintsun talde batek plazaratu duen txostena,segurtatzen duena -jadanik aldi bat baino gehiagoerrana bazen ere- iguzkia, argitzen, berotzen etanolazpait biziarazten gituen iguzkia, hilen delahemendik zazpi miliar urteren buruko! Ordukotzhaatik, itxura guzien arabera, gure lurra...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016