Herriz Herri - Bokale (L) | 2021eko Irailaren 23a

Bokale

Herriko bozak

Joan den igandean Bokaleko hautesleak berrizbozkatzera gomitatuak ziren.2020ko herriko bozen ondotik, Francis Gonzalez-en parean zenzerrendak,salatu zuen gauza anitz ez zirela behar bezala iragan. Prefetakbaieztatu zuen pleinta hori, horren ondorioz berriz herriko bozak deituakziren. Bi hautagaitza aurkeztu dira, lehena oraingo Francis Gonzalezauzapezarena eta bigarrena Dominique Lavigne ezkertiarrarena. 2020kohauteskundeak tinki joan baziren, 55 bozen aitzinarekin, aldi huntan ereafera justu iragan da.Francis Gonzalez berriz hautatua izan da 21 bozeri esker. Bokalen5.790 hautesle dira, 2.953k bozkatu dute: baliogabe 25, xuri 33, FrancisGonzalez-en zerrendak 1.458 eta Dominique Lavignek 1.437.



Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3609. zbk

Gure Hitza | 2021/09/23

Udazkena hor dugu

Janbattitt Dirassar

Eta bai, ez da haratik ez hunatik, udazkena, tokifrangotan larrazkena deitzen dutena, hor dugu,aste huntan hasia. Hortakoak direnek badakitexuxen xuxena noiz hasia zaukun. Asteazkenean,irailak 22, arratseko 7ak eta 21etan. Anitz jendekkasu egiten ote dute sasoinez aldatzea ekartzenduen egunari? Arras gutik orobat eta orainoaise gutiagok aldaketa horren tenoreari! Denaden, asteazkenean beraz oraino uda zelarikbazkalduak gira eta udazkena has-eta afalduak.Guhaur ohartu gabean berdin.

Egun hauetan hain xuxen, zerbait berri arrarojakin ote da? Holako galde bati ihardestekobehar ginuke lehenik untsa finkatu berri batnoiz zaukun zinez arraroa. Hauxe beharbada?Jakintsun talde batek plazaratu duen txostena,segurtatzen duena -jadanik aldi bat baino gehiagoerrana bazen ere- iguzkia, argitzen, berotzen etanolazpait biziarazten gituen iguzkia, hilen delahemendik zazpi miliar urteren buruko! Ordukotzhaatik, itxura guzien arabera, gure lurra...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016