Herriz Herri - Hazparne (L) | 2021eko Irailaren 23a

Hazparne

Jendarmeak oilategia husten ari
Jendarmeak%20oilategia%20husten%20ari

Gaztetxea hustu behar

Aipatzen ginuen bezala BetiErne gazte elkarteak, agorrilaren21ean 10 bat urte hauetan hetsiazen Davidenia etxea okupatzenhasi ziren. Jabearen tutoreakpleinta pausatu zuen, gazteekerrekurtso bat egin zuten. BetiErneko gazteek, etxe hortanobra batzuk egin zituzten, bai etabaratzea garbitu, oiloak ezarri...hots bizitzeko gunea plantan jarriz.Irailaren 13an, goizeko 7:00etanjendarmeak sartu dira, gazteakgune hortarik kanporatu dituzteeta etxea hustu dute. Bi gaztejendarmeriara konbokatuak izandira. Arratsean berean gertakarihorren salatzeko manifestaziodeialdia egina izan zen.

“Zure saskibaloi zapata ekarzkiozu”operazioa

HBC Zarean Hazparneko saskibaloiakmezua zabaltzen du:“Sartzea da eta beraz, trebaketakEgokin berriz hasten dira! Paradabaliatu, gehiago baliatzen ez dituzunsaskibaloi zapata zaharrakEgokiko sartzean den ontzianuzteko”. HBC Zarean, AHSMBénin elkartearekin kolaboratuz,Egintza Humanitarioa BurukoOsasunean elkartearekin uztartuda, bilduko diren zapatak haieriemanez. AHSM elkarteak, Beningoherrian, zapatak banatuko ditu.AHSM, ekitaldi desberdin batzuenbidez, buruko osasunaren aldeobratzen da. Nola kirola onuragarriaden buruko osasunaren alde,Hazparneko saskibaloi taldea naturalkihaieri buruz hurbildu da.AHSM tokiko elkarte bat da Kanbonplantatua. Ahal duen aldi oro,elkarteak harrera emaiten du ikastuneri,humanitario esperientziabizi dezaten.



Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3609. zbk

Gure Hitza | 2021/09/23

Udazkena hor dugu

Janbattitt Dirassar

Eta bai, ez da haratik ez hunatik, udazkena, tokifrangotan larrazkena deitzen dutena, hor dugu,aste huntan hasia. Hortakoak direnek badakitexuxen xuxena noiz hasia zaukun. Asteazkenean,irailak 22, arratseko 7ak eta 21etan. Anitz jendekkasu egiten ote dute sasoinez aldatzea ekartzenduen egunari? Arras gutik orobat eta orainoaise gutiagok aldaketa horren tenoreari! Denaden, asteazkenean beraz oraino uda zelarikbazkalduak gira eta udazkena has-eta afalduak.Guhaur ohartu gabean berdin.

Egun hauetan hain xuxen, zerbait berri arrarojakin ote da? Holako galde bati ihardestekobehar ginuke lehenik untsa finkatu berri batnoiz zaukun zinez arraroa. Hauxe beharbada?Jakintsun talde batek plazaratu duen txostena,segurtatzen duena -jadanik aldi bat baino gehiagoerrana bazen ere- iguzkia, argitzen, berotzen etanolazpait biziarazten gituen iguzkia, hilen delahemendik zazpi miliar urteren buruko! Ordukotzhaatik, itxura guzien arabera, gure lurra...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016