Herriz Herri - Iholdi (NB) | 2021eko Irailaren 23a

Iholdi

JPC

Ongi etorri Aita Germainapezari

Tote Saldubehere erretore ohiarenjoaiteak eta Aita GermainMakoniza erretore izendatu berriarentokiratzerat epea laburrazela, bi igande doi-doia, zointanAita Delgue apezak hutsa beteduen, eskertzen duguna.San Bladi Baiguralde parrokiakoapez berria, trenpukoa eta azkarra,Kongo Brazaville herrialdetikheldu da. Ttotte Ardoain Donapaleukoerretoreak jarralkiratualbiratu duena, denbora bereanoraingo elkarretaratzeekin buruzagiukanen du, San Bladihemendik aitzina Donapaleurijuntatua izanen baita, Oztibarrebezala.Meza eder bat emana izan da,Ttotte Ardoain buru, inguruanerretoreberria bere lagun batekin,Iholdiko klika, bost herrietakoauzapez edo ordeak, parrokiakojendalde ederra. Mezahastean, Beñat Cachenaut-ek,5 auzapezen izenean ongietorriaegin dio: “kontent gira erretoreberri baten errezebitzeaz,agian luzarako, izan dezagunelkar ezagutzeko eta lan egitekoparada”. Bi hitzez erakutsidio parrokiaren nortasuna etahedadura.

Mezak segitzenahalzuen, Hiriburuko parrokiatikjinikzagon delegazioa barne, etorriaksustenguz eta atxikimenduz,han iragan dituen 3 urteren eskertzeko.Meza bururatzean, denen eskertzekoAita Germain mintzatuda: “Horiek oro egin dituzue enetako,soinu, kantu eder horiek,zueri guzieri eskerrak. Eginahalguziak eginen ditut euskararenikasteko, utzidazue 3 hilabeteeta hitzemaiten dauzuet Eguberrikomeza dena euskaraz emanendugula. Oraino milesker!”.Anjelusa kantatu eta, oro gomitatuakziren zintzur bustitzera.Luzaz gutarteko izanen zirelakoesperantzan!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3609. zbk

Gure Hitza | 2021/09/23

Udazkena hor dugu

Janbattitt Dirassar

Eta bai, ez da haratik ez hunatik, udazkena, tokifrangotan larrazkena deitzen dutena, hor dugu,aste huntan hasia. Hortakoak direnek badakitexuxen xuxena noiz hasia zaukun. Asteazkenean,irailak 22, arratseko 7ak eta 21etan. Anitz jendekkasu egiten ote dute sasoinez aldatzea ekartzenduen egunari? Arras gutik orobat eta orainoaise gutiagok aldaketa horren tenoreari! Denaden, asteazkenean beraz oraino uda zelarikbazkalduak gira eta udazkena has-eta afalduak.Guhaur ohartu gabean berdin.

Egun hauetan hain xuxen, zerbait berri arrarojakin ote da? Holako galde bati ihardestekobehar ginuke lehenik untsa finkatu berri batnoiz zaukun zinez arraroa. Hauxe beharbada?Jakintsun talde batek plazaratu duen txostena,segurtatzen duena -jadanik aldi bat baino gehiagoerrana bazen ere- iguzkia, argitzen, berotzen etanolazpait biziarazten gituen iguzkia, hilen delahemendik zazpi miliar urteren buruko! Ordukotzhaatik, itxura guzien arabera, gure lurra...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016