Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2021eko Irailaren 23a
Izturitze
Kantu bazkaria Artetxean –
Joanden urtean ezeztatua izan bazen,gisa hortako gertakari guziak bezala,oroitzen gira aitzineko hiruzpalauurteetan nolako arrakastaukan zuen eta zer giro goxoaniragan zen.
Artetxekoek aurten berriz antolatzendute, urriaren 3an, igandearekinherriko besten karietara.Eguerditik goiti jan aitzinekoakhartuko dira, txaranga baten musikaeztia lagun. Ondotik bazkaria,Urruñako Berttoli elkarteak prestatumarmitako famatua, sartze batlehenik eta ondotik gasna, bixkotxeta gaineratiko.
Artetik eta bazkal ondoan kantuanasaiki Watsonekin, kantariakdireno.Izena emaiteko irailaren 30a aitzin,deituz 06 84 53 14 44. Herritar alakanpoko, gazte edo adineko, euskalgiroa maite dutenak, oro gomitdira lekua deno.
Artetxea kantuz –
Errepikak berrizhasten dira, ostiral huntan, 24an(20:00). Usaiako lagunak igurikatuakdira, bainan kide berriakere atseginekin hartuko dituzte,edozein adinetakoak eta herrizkanpokoak ere. Watson irakaslebikaina beti bezala hor izanen da.Gehiago jakiteko deitu Maialen:05 59 29 41 68.