Herriz Herri - Sara (L) | 2021eko Irailaren 23a
Sara
Ganex
Besten segidaAzken egunetako animazioak
Astelehenean Olhain ikastolak antolatupaella bazkarian 200 jendepasaturik izan dira. Arratsaldekogazteen jokoeak ongi iragan dira,jendeek irri zafla ederrak egin dituzte,ondotik Zazpiak Bat taldeakdantza ederrak eman ditu. Asteartearratsaldean, Kuxkuxtu txarangarekinmutxikoak dantzatzekoparada bazen. Asteazkenean trinketeanazienden prima, laborariekbazituzten azienda andana ederrakekarriak. Plazako puzgarriekukan dute arrakasta, haur multzoabazen jostetan. Dantzaldietanjende gutti ibili da, salbu asteazkenekoan,hor baziren jende adinekoakere. Suziriak ederrak ziren.
Pilota –
Luzeko partidak errebotean:astelehenean Kapito Harrikirabazi du 10-04 Sarako Izarrarenkontra. Asteartean Hazparnek irabazidu 10-03 Senpereren kontra.Asteazkeneko esku-huska partidan,errebotean, Dufour Nicolasarbonarrak eta Bereterbide Xabisenpertarrak irabazi dute 35-25Mendi Andoni senpertar eta LaducheJon azkaindarraren kontra.Trinketeko finala, Inchauspe-Ducassouk irabazi dute 40-34 Dar-mendrail-Guichandut-en kontra.Horra, bestak bukatu dira, biurtez ez gintuela ukanak, ezagunzuen eskasia zela, zeren ikusibehar zen zer jendeketa ibili denarratsaldetan partikularki, beharbadaadineko gehiago, gazteriabaino.Heldu den urte arte!
Erretretatuen ateraldia
Gan den urtean ez zen egin, bainanaurten egiten dute, soberaurrun gan gabe. Urriaren 13an,asteazkenez, goizeko 9:00etanSan Inazioko tren ttikiaren geltokianhitzordua eman da. Inkasbehar baduzue, norbait bila etortzenahalko da, izena emateanabisatu. Larrun gainerat hupatutrenez (9:30), gainean bistaederragozatuz gosaria UdakoEtxea bentan eginen da, gibeleraeguerdi aldean ailegatzeko trenttiki geltokirat, ondotik bazkariaTrois Fontaines jatetxean proposatuada. Urriaren leheneko HerrikoEtxean behar dituzue izenakeman, izena ematean 30€koparte hartzea ordaindu beharkoda, bikotearentzat 45€. Aitzinetikeskerrak deneri eta ahal duzuenguziak etorri, denek elgarrekinmemento goxo baten pasatzera!