Herriz Herri - Senpere (L) | 2021eko Irailaren 23a

Senpere

Berrikitan herrian iragan den foruen eguneko argazkia
Berrikitan%20herrian%20iragan%20den%20foruen%20eguneko%20argazkia

Elea berriz abian

Elea, Herriko Etxeak kudeatzenduen egitura berriz idekia da,buruilaren 16tik goiti. SenperenOihartzuna etxean kokatua da,pilota plazaren gibelean, idekiaizanen da ostegunetan (9:00-11:30). Sei urtepeko haurren,baita hauen burasoen topagunebezala presentatzen da, aktibitateasko eskainiak dira, elgarrenartean giro goxo baten partekatzeko.Helburuetako bat, jendeaberen etxeetarik ateratzeaetabertzeekin harremanak sortzea.Izenik eman gabe joaiten ahalda eta bistan dena zerbitzu horiurririk dago, xehetasun guziakdeituz: 05 59 54 58 21.

Buhaminak korua Larrekon

Larunbatean, buruilaren 25ean(21:00), aurkeztuko da, duela 18urte sortu zen emazte talde berezia,5 zuberotar kantariri esker.16 urtez Sophie Larrandaburukkudeatu taldea, orain MaialenErrotabeherekzuzentzendu, IparEuskal Herri guzitik kideak elkartuz.Euskal kantuetatik haratago,herri ezberdinetako kantuak ereplazaratzen dituzte. Umore ona,kantu eta giro koloretsuak nagusiizanen dira. Erreserbak turismobulegoetan, prezioak 12€, 8€14 urtepetik, Senpereko “LionsClub” elkartea eta Herriko Etxekokultur sailarekin antolatua da.

“La chute” antzerkia Larrekon

Albert Camus idazle ospetsuarenobra antzeztua izanen da, irailaren28an (21:00). Stanislas dela Touchek ahoskatuko du testuliluragarri hori, Gerard Benech-ekeszenaratua, Kultur eta Ondareelkartearen ekimenez, HerrikoEtxeko laguntzarekin. Erreserbakturismo bulegoetan, prezioak20€, murriztuak 5€.

Ortzadarraren erakusketa

Oraino hiru egunez ikustenahalko duzue margolan etaeskultura erakusketa Larrekokulturgunean, urririk, Ortzadarraelkarteak antolaturik. Osteguneta ostiralean (16:00-19:00) etalarunbatean (10:00-12:30 eta16:00-19:00) ikusgai da.

Ibarrungo bestak

Urte bat hutsegin ondoan, zorionezaurten gure besta goseaasetzeko aukera izanen dugu.Egoera sanitarioak neurri batzuagintzen ditu, halere ez daukuhalako trabarik emanen. Irailaren25ean, beraz larunbat guziaInharria baserrian iraganen da,salbu 10:00ak eta eguerdi arteanpalantxako finalak, pilota plazaniraganen baitira. Etxe barneanohiko zerri-kume jatea (13:00),osasun baimena sarrerakonahitaezkoa da, Foisis Jaunak(20:30), Matraka Elektrotxaranga(22:00), gauerdi eta DJ Cared(24:00-02:00).

Igande goizean,San Mikeleko meza Inharrian(10:30), zintzur bustitzea (11:30),handik landa bestek segitukodute HB kafen (Bonnet pisinarensaihetsean,) Bostaxola kantaldia(17:00), Honky Tonky Trio(19:00), Bizounours (20:30) etaDJ Nico (00:30).Nola igande osoan eszena idekiaizanen den, nork daki eakantari edo musikari berri batzuausartuko diren publikoaren aitzinean?Besta garaian ostatuakzabalik daude, astelehenean berezikiohidura onak ez galtzeko,talde informala batzu muntatzendira bazkari on baten menturarekin,besteeri noizbait emanbehar baita bukaera.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3609. zbk

Gure Hitza | 2021/09/23

Udazkena hor dugu

Janbattitt Dirassar

Eta bai, ez da haratik ez hunatik, udazkena, tokifrangotan larrazkena deitzen dutena, hor dugu,aste huntan hasia. Hortakoak direnek badakitexuxen xuxena noiz hasia zaukun. Asteazkenean,irailak 22, arratseko 7ak eta 21etan. Anitz jendekkasu egiten ote dute sasoinez aldatzea ekartzenduen egunari? Arras gutik orobat eta orainoaise gutiagok aldaketa horren tenoreari! Denaden, asteazkenean beraz oraino uda zelarikbazkalduak gira eta udazkena has-eta afalduak.Guhaur ohartu gabean berdin.

Egun hauetan hain xuxen, zerbait berri arrarojakin ote da? Holako galde bati ihardestekobehar ginuke lehenik untsa finkatu berri batnoiz zaukun zinez arraroa. Hauxe beharbada?Jakintsun talde batek plazaratu duen txostena,segurtatzen duena -jadanik aldi bat baino gehiagoerrana bazen ere- iguzkia, argitzen, berotzen etanolazpait biziarazten gituen iguzkia, hilen delahemendik zazpi miliar urteren buruko! Ordukotzhaatik, itxura guzien arabera, gure lurra...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016