Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2021eko Irailaren 23a

Uztaritze

Uztaritze

Elektrika mozte

Obra batzuen egiteko ENEDISenpresak, ondoko egunetanelektrika mozte batzu eginen ditu.Guti gora behera huna zoin direnhunkitu sektoreak: irailaren 23an(9:00-15:00) Heraitze auzoa, irailaren29an (8:30-12:00) Astobizkaraldea eta (14:00-17:15) Eliza Hegieta San Mixel, irailaren 30ean(10:30-13:30) Senpereko bidea etaOihan aldea, (8:30-11:30) Baardiagunea eta Milafrangako bidea,(14:00-17:00) Oihan aldea. Kontutanhartzeko.

Tailer berezia

CPIE Pays Basque erakundeak etaARS lurraldeko osagarri agentziakpartaidetzan antolatzen dituztedepartamenduan tailer berri batzu,lema hunekin: ''Pozoinak etxean.Nola horietaz gerizatu''. Tailer horietarikbat irailaren 29an asteazkenezEskuz-Esku gelan (9:00-12:30) iraganenda. Urririk izanen da. Partehartzeko izenak eman daitezkelehenbailehen telefono huntara:05 59 37 47 20. Pase sanitarioa etamaskak derrigorrezkoak izanendira.

Arruntzako bestak

Behar bezalako bizimolde bati berrizlotu nahiz, Arruntza auzoak aurtenbestak antolatzen ditu, helduzaigun asteburu huntan, irailaren24/25/26an izanen dira. Huna egitaraua,ortziralea 24a: (18:30) LaurentCarrère trofeoaren lasterraldia(5 eta 10 km), aitzinetik eginen daparte hartzaileen izenen hartzea.Ondotik zikiro jatea, izenak aitzinetikemanez telefono huntara: 0640 24 71 69. “Ibiliz” musika taldeakalaituko du gaualdia.

Larunbat25a: (9:00-12:00) emazteen pilotalehiaketaren finalak. Bazkaria LekuEder jatetxean. Elektro TxarangaMatrakak alaituko duelarik. KontzertuaFétiche taldearekin (21:30)eta gauean dantzaldia Arpègetaldearekin.

Igande 26a: mezanagusia (10:30), zintzur bustitzea(12:30) auzoko batzordeak eskainirik,Beer Pong (15:00). Ekitaldiguzietara sartzeko pase sanitarioaderrigorrezkoa izanen da.Aro ederra lagun iragan ditela,anaitasunean eta elgarren errespetuan.

Lapurtarren Biltzarra

Iragan urtean pandemiarengatik ezeginik, aurten Lapurtarren Biltzarraberriz eginen da, urriaren 3an. Aurtengolema: ''Jeiki Lapurtarrak''. Egitarauahau izanen da: karro desfilea(11:00), gaitero, zigante etabertsulariekin, mutxikoak (12:30)Erdizka taldeak animaturik, Xalbadorkolegioaren aldeko kuskusbazkaria (13:00), Kuxkuxtu animatzaile.Aitzinetik izenak eman: 07 8631 71 71 zenbakira, 17:00etan herrimusikak (17:00), Andoni Ollokiegi(18:00) eta Astobaba (20:00). Ongietorri deneri!

Laguntza galde

Bouhamed Uztaritzeko elkarteada, berezitua etorkinen laguntzen.Baionako ''Etorkinekin'' elkartearenbabesean lan egiten du. Hiru urtehuntan Uztaritzeko familia batekAfrikatik etorri gizon gazte batlaguntzen du. Gazte hori eskolatuada ofizio bat ikasten ari. Osoinplikatzen ari da herriko bizian etahumanitario ekintzetan. Erran gabedoa familiarentzat gero eta zailagodela diru mailan laguntza segurtatzea.Horren sustengatzeko, helduden igande huntan, 26an, Uztaritzeneta Larresoron mezetarik ateratzean,Bouhamed elkarteak bixkotxasaltze bat antolatzen du. Jendearenoparotasunean kontatzendu. Emaitzak ere onartzen ditu.



Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3609. zbk

Gure Hitza | 2021/09/23

Udazkena hor dugu

Janbattitt Dirassar

Eta bai, ez da haratik ez hunatik, udazkena, tokifrangotan larrazkena deitzen dutena, hor dugu,aste huntan hasia. Hortakoak direnek badakitexuxen xuxena noiz hasia zaukun. Asteazkenean,irailak 22, arratseko 7ak eta 21etan. Anitz jendekkasu egiten ote dute sasoinez aldatzea ekartzenduen egunari? Arras gutik orobat eta orainoaise gutiagok aldaketa horren tenoreari! Denaden, asteazkenean beraz oraino uda zelarikbazkalduak gira eta udazkena has-eta afalduak.Guhaur ohartu gabean berdin.

Egun hauetan hain xuxen, zerbait berri arrarojakin ote da? Holako galde bati ihardestekobehar ginuke lehenik untsa finkatu berri batnoiz zaukun zinez arraroa. Hauxe beharbada?Jakintsun talde batek plazaratu duen txostena,segurtatzen duena -jadanik aldi bat baino gehiagoerrana bazen ere- iguzkia, argitzen, berotzen etanolazpait biziarazten gituen iguzkia, hilen delahemendik zazpi miliar urteren buruko! Ordukotzhaatik, itxura guzien arabera, gure lurra...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016