Abisuak | 2021eko Irailaren 23a

Epelondo: AIMAR BETIKO

Azken egunetako berria da. Eta ez dauka deus ikustekorikhain gaizki utzi gaituen fama txarreko koronabirusarekin.Ez du Macronekin loturarik, alor honetan frantses presidenteahalguztidunak ez duelako botere izpirik.

Bat batean, gure buruetanaitzin eta gero bat markatzen du eta hemendik aurrera,gure larunbat-igande arratsaldeak ez dira berdinak izanen: AimarOlaizola handiak, berak erabaki egunean, indarraren floriandelarik oraino, erretiroa hartuko du, kantxetatik urrunduko da,familiaz axolatzeko.Heldu den arazoaren 13an eskainiko du agurreko partida,erakustaldia, artistaren hondar pista itzulia, Goizueta beresorterriko frontoian, justu 42 urte konplituko dituen egunean.

Jende asko hurbilduko da menturaz ezinbesteko hitzordu horretara:jarraitzaileak, ezagunak eta anonimoak, bere pilotari lagunak,eta horietan lehen lerroan, Juan Martinez de Irujo iberoarra,honek, bihotz arazoengatik pilota 2016an utzi zuela. Lehen lerroanhalaber, Retegi II txapeldunetan txapeldunena. Hamarkadahauetan joko ederrak haztatu ditugu, ezker paretetan pilotaklaska ozenak entzun eta lagun batekin Irungo Uranzu frontoianbezala, jokalarien kopetako izerdiak usnatu ere.

Eta bai, pantailatik kanpo, zuzenenean behin bederen,miretsi ahal izan genuen Olaizola pilotariaren frontisaren maldakokoreografia zehatza, Albisurekin ari zela, Elezkano eta Zabaletarenkontra. Galdu zuen, baina handik atera ginen zoriontsu,Errandonearekin eta Zigako Martin pilotazale amorratuarekinlehia sutsuki komentatuz, zinezko espezialistak bagina bezala.Egia da nehor ez dela betiko, baina Aimarren itzalak,trebetasun eta umiltasun artean, betiko iraunen du guregogoetan.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3609. zbk

Gure Hitza | 2021/09/23

Udazkena hor dugu

Janbattitt Dirassar

Eta bai, ez da haratik ez hunatik, udazkena, tokifrangotan larrazkena deitzen dutena, hor dugu,aste huntan hasia. Hortakoak direnek badakitexuxen xuxena noiz hasia zaukun. Asteazkenean,irailak 22, arratseko 7ak eta 21etan. Anitz jendekkasu egiten ote dute sasoinez aldatzea ekartzenduen egunari? Arras gutik orobat eta orainoaise gutiagok aldaketa horren tenoreari! Denaden, asteazkenean beraz oraino uda zelarikbazkalduak gira eta udazkena has-eta afalduak.Guhaur ohartu gabean berdin.

Egun hauetan hain xuxen, zerbait berri arrarojakin ote da? Holako galde bati ihardestekobehar ginuke lehenik untsa finkatu berri batnoiz zaukun zinez arraroa. Hauxe beharbada?Jakintsun talde batek plazaratu duen txostena,segurtatzen duena -jadanik aldi bat baino gehiagoerrana bazen ere- iguzkia, argitzen, berotzen etanolazpait biziarazten gituen iguzkia, hilen delahemendik zazpi miliar urteren buruko! Ordukotzhaatik, itxura guzien arabera, gure lurra...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016