Abisuak | 2021eko Irailaren 23a

Epelondo: AIMAR BETIKO

Azken egunetako berria da. Eta ez dauka deus ikustekorikhain gaizki utzi gaituen fama txarreko koronabirusarekin.Ez du Macronekin loturarik, alor honetan frantses presidenteahalguztidunak ez duelako botere izpirik.

Bat batean, gure buruetanaitzin eta gero bat markatzen du eta hemendik aurrera,gure larunbat-igande arratsaldeak ez dira berdinak izanen: AimarOlaizola handiak, berak erabaki egunean, indarraren floriandelarik oraino, erretiroa hartuko du, kantxetatik urrunduko da,familiaz axolatzeko.Heldu den arazoaren 13an eskainiko du agurreko partida,erakustaldia, artistaren hondar pista itzulia, Goizueta beresorterriko frontoian, justu 42 urte konplituko dituen egunean.

Jende asko hurbilduko da menturaz ezinbesteko hitzordu horretara:jarraitzaileak, ezagunak eta anonimoak, bere pilotari lagunak,eta horietan lehen lerroan, Juan Martinez de Irujo iberoarra,honek, bihotz arazoengatik pilota 2016an utzi zuela. Lehen lerroanhalaber, Retegi II txapeldunetan txapeldunena. Hamarkadahauetan joko ederrak haztatu ditugu, ezker paretetan pilotaklaska ozenak entzun eta lagun batekin Irungo Uranzu frontoianbezala, jokalarien kopetako izerdiak usnatu ere.

Eta bai, pantailatik kanpo, zuzenenean behin bederen,miretsi ahal izan genuen Olaizola pilotariaren frontisaren maldakokoreografia zehatza, Albisurekin ari zela, Elezkano eta Zabaletarenkontra. Galdu zuen, baina handik atera ginen zoriontsu,Errandonearekin eta Zigako Martin pilotazale amorratuarekinlehia sutsuki komentatuz, zinezko espezialistak bagina bezala.Egia da nehor ez dela betiko, baina Aimarren itzalak,trebetasun eta umiltasun artean, betiko iraunen du guregogoetan.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3609. zbk

Azalekoa | 2021/09/21

AEK : euskara ikasiz, bidelagunak topatzen!

M.O.

AEK%20:%20euskara%20ikasiz_%20bidelagunak%20topatzen!

Astekari huntan, herrietako berri emaileek beren eskualdeetako Gau Eskolek izen emaiteak hasi dituztela, berria zabaldu dute. Herriak euskarari buruz atxikimendu azkarra ukanez, lehen orria eskaintzen diogu.

Gau Eskolen arrakasta

Ipar Euskal Herrian, 1.500 baino gehiagodira urtero euskara ikastea deliberatzen dutenpertsonak. Eguneko ala arratseko kurtsoetan,beste batzuk aste bateko edo(ta)hilabeteko ikastaroak segitzen dituzte.AEKko koordinatzaileek adierazten dute,ikasten dutenek, beren iniziatiba pertsonalazala lanbide formakuntzaren bitartez,ikastaldiarekin batera bidaia intimoa burutzendutela, zeinetan ahaleginak egitearekinbatera, poza eta bizipen aberatsak ezagutzendituzten.

Ikasi euskara, bidelagunonenarekin

AEKk ikasturtea abiatzeko hartu duen lema,“Ikasi euskara, bidelagun onenarekin”.Erakutsi nahi du, euskara ikastera heldu denjendeak, erakasleak hurbil ukanen dituela.Erakasleak, ikasleekin batera, Gau Eskolenaltxorrik garrantzitsuenak direlako. AEKrentzat,jendeak nahi duen euskara mailarainoheltzeko, erakasleak bidelagun onenakdira. Erakasleak gai dire...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016