Ba ote dakixu? | 2021eko Irailaren 23a

1609 eta 1610eko sorgin ihiziak Euskal Herrian (3/4)

Gilen Bacho

Sorginkeriaz akusatuen destino dramatikoa (erdi aroko grabadura)
Sorginkeriaz%20akusatuen%20destino%20dramatikoa%20(erdi%20aroko%20grabadura)

Pierre de Lancreren eskuetanzirelarik, akusatuak defentsarikgabe, xantza guti zuten. Berenaitormenak torturagatik lortuakziren eta azkenean, kasu anitzetan,heriotzara kondenatuakziren. 80 emazte eta gizonekdestino dramatiko hori ezagutukozuten. Lehen biktimak neskagazteak izan ziren. Horra biktimabatzuen izenak: “Jehannede Hortilopits, 14 urte, Sarakobiztanlea”, “Marguerite de Sate,16 urte, Senpereko biztanlea”,“Catherine d’Arrejouaque,15urte,

Azkaineko biztanlea”,“Marie d’Aspilcuette, 19 urte,Hendaiako biztanlea”... Pierrede Lancreren obsesioak eta krudeltasunamugarik gabekoakziren. Zorionez, bere misioa ezzen luzatua izan eta azaroaren1ean bukatu zen. Gogoz kontra Pierre deLancrerentzat,haren ustez sorgin guziakez baitzituen atzemanak eta kondenatuak!Lapurdiko emazte batzuk, sorginkeriazakusatuak zirenak, Bordelera ekarri zituen,Hâko gotorlekuan preso egoiteko. 1613anoraino, batzuk beren auzia igurikatzen zuten!Pierre de Lancrek, bere aldetik, aitzinamendueder bat ukan zuen, bere “lana”sariztatzeko. 1612an, Erregearen kontseilariabilakatu zen eta Estatu kontseiluansartu. Bere misioaren denboran, Iparraldeasutan eta odoletan ezarri zuen, baina, bermementoan, Hegoaldean ber gertakariak,edo kasik, iragan ziren.

Ber mementoan,Zugarramurdin…

Senpereko ondoan, 15 kilometrotan, mugatikhurbil, Zugarramurdiko herrian, 1609urteko hastapenenean, sorgin ihizi bat hasizen ere. Neska gazte bat, Ximildegiko Maria,sorgin ihizi horren sorburua zen. 1607an,Hendaian bizi zelarik, bere burasoak eta berearreba sorginkeriaz akusatuak izan ziren etahorretako arrastatuak. Neskato gisa Zugarramurdiratberriz etorri eta, jende batzuksorginkeriaz akusatu zituen. Sabbat bateanpartu hartu zuen eta absoluzioa lortzeko,parte hartze guzien izenak eman zituen. Herritaranitz akusatu zituen. Heienartean, Jauretegiako Mariakbere hobengabetasuna anitzaldiz proklamatu zuen. Baina“presioen” aitzinean, bereazken indarrak galdu eta, bere“faltak aitortu” zituen. Orduan,barkamendua galdatu zuen,herritarren aitzinean, Zugarramurdikoelizan.

Gertakarihorrek herrian sorgin ihiziapiztuko zuen eta akusatuenzerrenda fite luzatu zen. Denekpublikoki barkamenduakgaldatu zituzten. Azkenean,izpirituak kalmatu ziren etabaketze akordio bat eginaizan zen. Dena hola ahal zenfinitu baina Urdazubiko abadeareninterbentzioak denakanbiatuko zuen. Urdazubikoabadearen (bere izenetik Léon de Aranibar)parrokiakUrdazubi eta Zugarramurdikoherriakbarne hartu zituen. Botereguziak bazituen Urdazubin (Urdazubikoherritarrak bere jopuak ziren). Botere azkarrakbazituen ere Zugarramurdin,bainaZugarramurdiko herritarrakofizialki laborarilibroak ziren (libertate mugatu bat halere).

Urdazubi eta Zugarramurdiko herriekautonomia gehiago galdegiten zuten etaabadearen boterea gero eta gehiago kritikatzen.Zugarramurdiko gertakariak jakinzituztelarik, abadeak aukera ona zela bereboterea azkartzeko pentsatuzuen. Sorginihizia metodo ona zen helburu hori lortzeko,ez baitziren behar akusazioak frogatu!Orduan, inkisizioari erreporta bat igorrizuen. Arrapostua fite ukan zuen. Juan deMonterola, inkisizioko komisario batek, Zugarramurdikobidea hartu zuen. Infernukomakina abiatu zen.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3609. zbk

Azalekoa | 2021/09/21

AEK : euskara ikasiz, bidelagunak topatzen!

M.O.

AEK%20:%20euskara%20ikasiz_%20bidelagunak%20topatzen!

Astekari huntan, herrietako berri emaileek beren eskualdeetako Gau Eskolek izen emaiteak hasi dituztela, berria zabaldu dute. Herriak euskarari buruz atxikimendu azkarra ukanez, lehen orria eskaintzen diogu.

Gau Eskolen arrakasta

Ipar Euskal Herrian, 1.500 baino gehiagodira urtero euskara ikastea deliberatzen dutenpertsonak. Eguneko ala arratseko kurtsoetan,beste batzuk aste bateko edo(ta)hilabeteko ikastaroak segitzen dituzte.AEKko koordinatzaileek adierazten dute,ikasten dutenek, beren iniziatiba pertsonalazala lanbide formakuntzaren bitartez,ikastaldiarekin batera bidaia intimoa burutzendutela, zeinetan ahaleginak egitearekinbatera, poza eta bizipen aberatsak ezagutzendituzten.

Ikasi euskara, bidelagunonenarekin

AEKk ikasturtea abiatzeko hartu duen lema,“Ikasi euskara, bidelagun onenarekin”.Erakutsi nahi du, euskara ikastera heldu denjendeak, erakasleak hurbil ukanen dituela.Erakasleak, ikasleekin batera, Gau Eskolenaltxorrik garrantzitsuenak direlako. AEKrentzat,jendeak nahi duen euskara mailarainoheltzeko, erakasleak bidelagun onenakdira. Erakasleak gai dire...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016