Euskal diaspora | 2021eko Irailaren 23a

Montpellierko Euskal Besta, Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxea eta AEMI

Joseba Etxarri

IPARRALDEKO EUSKAL ETXEA. Argazkian, Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxearen sargia. Badakigu Argentina une gaiztoak bizitzen ari dela pandemiaegoera eta egoera ekonomiko arras txarra baturik. Lerro hauetarik, Norma Rios eta Iparraldeko Euskal Etxeko laguneri sostengu besarkada handia, egoera zailak gainditu baitira lehenago ere. Gure atxikimendu eta laguntasun gotorra eta agiantza onenak! Aitzina eta goiti!
IPARRALDEKO%20EUSKAL%20ETXEA.%20Argazkian_%20Buenos%20Airesko%20Iparraldeko%20Euskal%20Etxearen%20sargia.%20Badakigu%20Argentina%20une%20gaiztoak%20bizitzen%20ari%20dela%20pandemiaegoera%20eta%20egoera%20ekonomiko%20arras%20txarra%20baturik.%20Lerro%20hauetarik_%20Norma%20Rios%20eta%20Iparraldeko%20Euskal%20Etxeko%20laguneri%20sostengu%20besarkada%20handia_%20egoera%20zailak%20gainditu%20baitira%20lehenago%20ere.%20Gure%20atxikimendu%20eta%20laguntasun%20gotorra%20eta%20agiantza%20onenak!%20Aitzina%20eta%20goiti!

MONTPELLIER, FRANTZIA.

Heldudenigandean urteroko euskalbestak eginen dituzte MontpellierkoEskualdunak Euskal Etxekoek.Egitaraua, ohikoa: eguna hastekohala nahi duenak meza Mounhoapezak emana, ondotik aperitifa,kantu eta dantza, bazkaria, kantueta dantza gehiago... Euskal Herritik,Hendaiako ‘Kantu’ Gizon-Koralajoanen da (kontzertua emanendute) eta musikariak Jean-LouisBergara eta Beñat Chaubadindeguyizanen dira.

Goizeko 10etarikgoiti Clapiers-eko Dezeuze aretoan,Jean Penso espazioan. Elkartearenemaila, 34eskualdunak@gmail.com. Euskal Etxeak, bestalde, mendiibilbide bat prestatu du ondokoigandean, urriaren 3an. Informazioa,email berean edo webgunean.

BUENOS AIRES, ARGENTINA.

Pandemiak ez ditu mementugoxoak ekarri munduko hainbateuskal etxerendako. Batzuk onlinelan egiten hasteko baliatu dute,baina beste batzuendako, aktibitatepresentzialik gabe, ez da batereaise izan. Buenos Airesko IparraldekoEuskal Etxean gogor biziukan dute denbora guzi hau, batereaktibitate kulturalik gabe, jendeaetxean. Ekonomiaren egoera txarrakere ez du lagundu. Baina eginberria dute Urteko Biltzar Nagusia,eta Zuzendaritza Berria hautatu.

Eta hortik etortzen ahal da aitzinaegin eta indar berriz lan egitenhasteko emeia. Roberto M. PloruttiEtchegoyen da lehendakari berria,Federico S. Baldou lehendakariordea,Norma Beatriz Ríos idazkaria,Ignacio Montiel idazkariordea,Oscar Pandelo diruzaina eta NéstorPandelo diruzainordea. Batzordekideenartean ikusten ditugu CarlosBordagaray, Juan Carlos Ibarrola,Jorge Beramendi... Baita Mikel Ezkerroere. Animo taldeari eta animoNorma Rios-i, badakite eta bizikieskertzen dugun lan estimagarriaegiten dutela!

DONOSTIA, GIPUZKOA.

Irailaren30ean eta urriaren 1ean, DonostiakoMiramar Jauregia izanen da AEMI(Association of European MigrationInstitutes, Europako Migrazio ErakundeenElkartea) erakundearen2021eko Biltzarraren eta Konferentziarenegoitza, Eusko JaurlaritzakoKanpoan den Euskal KomunitatearentzakoZuzendaritza antolatzaile.Ber denboran AEMIk bere urterokobiltzarra eginen du eta, besteakbeste, bere zuzendaritza berrituko.Konferentziaren izenburua,"Harremanak diasporen eta eurensorterrien artean: migrazio berriak,itzulera mugimenduak eta testuinguruhistorikoak".

Munduko hainbatherrialderen eta euskal diasporarenesperientziak aurkeztu eta azaldukodira. Ingelesa izanen da bertako hizkuntzanagusia. Posible da entzulegisa joatea, aitzinetik izena emanik.



Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3609. zbk

Gure Hitza | 2021/09/23

Udazkena hor dugu

Janbattitt Dirassar

Eta bai, ez da haratik ez hunatik, udazkena, tokifrangotan larrazkena deitzen dutena, hor dugu,aste huntan hasia. Hortakoak direnek badakitexuxen xuxena noiz hasia zaukun. Asteazkenean,irailak 22, arratseko 7ak eta 21etan. Anitz jendekkasu egiten ote dute sasoinez aldatzea ekartzenduen egunari? Arras gutik orobat eta orainoaise gutiagok aldaketa horren tenoreari! Denaden, asteazkenean beraz oraino uda zelarikbazkalduak gira eta udazkena has-eta afalduak.Guhaur ohartu gabean berdin.

Egun hauetan hain xuxen, zerbait berri arrarojakin ote da? Holako galde bati ihardestekobehar ginuke lehenik untsa finkatu berri batnoiz zaukun zinez arraroa. Hauxe beharbada?Jakintsun talde batek plazaratu duen txostena,segurtatzen duena -jadanik aldi bat baino gehiagoerrana bazen ere- iguzkia, argitzen, berotzen etanolazpait biziarazten gituen iguzkia, hilen delahemendik zazpi miliar urteren buruko! Ordukotzhaatik, itxura guzien arabera, gure lurra...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016