Euskal diaspora | 2021eko Irailaren 23a

Montpellierko Euskal Besta, Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxea eta AEMI

Joseba Etxarri

IPARRALDEKO EUSKAL ETXEA. Argazkian, Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxearen sargia. Badakigu Argentina une gaiztoak bizitzen ari dela pandemiaegoera eta egoera ekonomiko arras txarra baturik. Lerro hauetarik, Norma Rios eta Iparraldeko Euskal Etxeko laguneri sostengu besarkada handia, egoera zailak gainditu baitira lehenago ere. Gure atxikimendu eta laguntasun gotorra eta agiantza onenak! Aitzina eta goiti!
IPARRALDEKO%20EUSKAL%20ETXEA.%20Argazkian_%20Buenos%20Airesko%20Iparraldeko%20Euskal%20Etxearen%20sargia.%20Badakigu%20Argentina%20une%20gaiztoak%20bizitzen%20ari%20dela%20pandemiaegoera%20eta%20egoera%20ekonomiko%20arras%20txarra%20baturik.%20Lerro%20hauetarik_%20Norma%20Rios%20eta%20Iparraldeko%20Euskal%20Etxeko%20laguneri%20sostengu%20besarkada%20handia_%20egoera%20zailak%20gainditu%20baitira%20lehenago%20ere.%20Gure%20atxikimendu%20eta%20laguntasun%20gotorra%20eta%20agiantza%20onenak!%20Aitzina%20eta%20goiti!

MONTPELLIER, FRANTZIA.

Heldudenigandean urteroko euskalbestak eginen dituzte MontpellierkoEskualdunak Euskal Etxekoek.Egitaraua, ohikoa: eguna hastekohala nahi duenak meza Mounhoapezak emana, ondotik aperitifa,kantu eta dantza, bazkaria, kantueta dantza gehiago... Euskal Herritik,Hendaiako ā€˜Kantuā€™ Gizon-Koralajoanen da (kontzertua emanendute) eta musikariak Jean-LouisBergara eta BeƱat Chaubadindeguyizanen dira.

Goizeko 10etarikgoiti Clapiers-eko Dezeuze aretoan,Jean Penso espazioan. Elkartearenemaila, 34eskualdunak@gmail.com. Euskal Etxeak, bestalde, mendiibilbide bat prestatu du ondokoigandean, urriaren 3an. Informazioa,email berean edo webgunean.

BUENOS AIRES, ARGENTINA.

Pandemiak ez ditu mementugoxoak ekarri munduko hainbateuskal etxerendako. Batzuk onlinelan egiten hasteko baliatu dute,baina beste batzuendako, aktibitatepresentzialik gabe, ez da batereaise izan. Buenos Airesko IparraldekoEuskal Etxean gogor biziukan dute denbora guzi hau, batereaktibitate kulturalik gabe, jendeaetxean. Ekonomiaren egoera txarrakere ez du lagundu. Baina eginberria dute Urteko Biltzar Nagusia,eta Zuzendaritza Berria hautatu.

Eta hortik etortzen ahal da aitzinaegin eta indar berriz lan egitenhasteko emeia. Roberto M. PloruttiEtchegoyen da lehendakari berria,Federico S. Baldou lehendakariordea,Norma Beatriz RĆ­os idazkaria,Ignacio Montiel idazkariordea,Oscar Pandelo diruzaina eta NĆ©storPandelo diruzainordea. Batzordekideenartean ikusten ditugu CarlosBordagaray, Juan Carlos Ibarrola,Jorge Beramendi... Baita Mikel Ezkerroere. Animo taldeari eta animoNorma Rios-i, badakite eta bizikieskertzen dugun lan estimagarriaegiten dutela!

DONOSTIA, GIPUZKOA.

Irailaren30ean eta urriaren 1ean, DonostiakoMiramar Jauregia izanen da AEMI(Association of European MigrationInstitutes, Europako Migrazio ErakundeenElkartea) erakundearen2021eko Biltzarraren eta Konferentziarenegoitza, Eusko JaurlaritzakoKanpoan den Euskal KomunitatearentzakoZuzendaritza antolatzaile.Ber denboran AEMIk bere urterokobiltzarra eginen du eta, besteakbeste, bere zuzendaritza berrituko.Konferentziaren izenburua,"Harremanak diasporen eta eurensorterrien artean: migrazio berriak,itzulera mugimenduak eta testuinguruhistorikoak".

Munduko hainbatherrialderen eta euskal diasporarenesperientziak aurkeztu eta azaldukodira. Ingelesa izanen da bertako hizkuntzanagusia. Posible da entzulegisa joatea, aitzinetik izena emanik.



Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3609. zbk

Azalekoa | 2021/09/21

AEK : euskara ikasiz, bidelagunak topatzen!

M.O.

AEK%20:%20euskara%20ikasiz_%20bidelagunak%20topatzen!

Astekari huntan, herrietako berri emaileek beren eskualdeetako Gau Eskolek izen emaiteak hasi dituztela, berria zabaldu dute. Herriak euskarari buruz atxikimendu azkarra ukanez, lehen orria eskaintzen diogu.

Gau Eskolen arrakasta

Ipar Euskal Herrian, 1.500 baino gehiagodira urtero euskara ikastea deliberatzen dutenpertsonak. Eguneko ala arratseko kurtsoetan,beste batzuk aste bateko edo(ta)hilabeteko ikastaroak segitzen dituzte.AEKko koordinatzaileek adierazten dute,ikasten dutenek, beren iniziatiba pertsonalazala lanbide formakuntzaren bitartez,ikastaldiarekin batera bidaia intimoa burutzendutela, zeinetan ahaleginak egitearekinbatera, poza eta bizipen aberatsak ezagutzendituzten.

Ikasi euskara, bidelagunonenarekin

AEKk ikasturtea abiatzeko hartu duen lema,ā€œIkasi euskara, bidelagun onenarekinā€.Erakutsi nahi du, euskara ikastera heldu denjendeak, erakasleak hurbil ukanen dituela.Erakasleak, ikasleekin batera, Gau Eskolenaltxorrik garrantzitsuenak direlako. AEKrentzat,jendeak nahi duen euskara mailarainoheltzeko, erakasleak bidelagun onenakdira. Erakasleak gai dire...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016