Jainkoa bizia jendea | 2021eko Irailaren 23a

ERAKASLE BERRIAK

Maite Irazoqui

Ainarak biltzen direlarik elektrikahari gainetan, mendiko iratzeakkoloreztatzen hasten direlarik,argi zirrinta doi bat gibelatzen delarik,gaztain eta onddoek keinuegiten dutelarik, eskolako sartzearenxilintxak jotzen du. Frantzian,hilabete hastapen huntan,12,26 milioi haurrek, 866.000 erakasleketa bertze hainbertze langilekhartu dute eskolako bidea.Angeluko serora eta laiko taldebatek egin dute erakasle berrienerrezibitzea haueri erakustekozer lekuan, zoin historian, nolakoegungo ikastetxetan eta nolakoingurumenean, eginen duten berenlana. Eta hor ikusi da aurten,bertze urtetan baino aise gehiago,aldaketa handia.Orain arte, erakasle berriak unibertsitatetikateratzen ziren goimailako ikasketak egin ondorenberen xedearen arabera erakasleizaiteko.

Maizenik xede hori zutenaspalditik, edo holako hurbilekoxede bat eta helburu hortan azterketaketa lehiaketak eginak.Bertze bide batetik etorriak bakanbatzu izan dira beti, bainan pollikipollikimota hori emendatzenari zen.Aurten aldaketa hori azkar agertuda.Nor dira erakasle berri horiek?Bertze ofizio batetik heldu dira:bankuko langile eta zuzendari,arte, edergintzako ofizio, ingeniari,telefonoko marketin, enpresanagusi. Esperientzia batukan dute eta harekin bateanheldutasuna. 30-40 urte inguruandira. Zer uzten duten badakiteeta zer utzi nahi duten erebai: diru gutixago edo ainitzgutiago irabaziko dutela, produktibitatearenhobetzeko lehiaeta lasterketa baztertzen dute.

Zer erran dute eta zer da heienxede berezia? Bi nahikundeagertu dituzte: beren biziarizentzu bat eman eta haurreri,gazteeri transmititu. Biziarizentzu bat eman eta jakina denabertzeri eman. Erran ditake ere,haurren izpiritua idekiz, haurreriberen izaitea agerraraziz,beren baitako eta bertzeriburuzkonfiantxa zabalduz, biziarenzentzua hor aurkitzen dela.Denen eta bakotxaren galdeaedo eskea daiteke biziarenzentzua aurkitzea, biziari zentzubat emaitea. Gogoeta horrenbitartez bide bereziak hartzendira bainan izendatzaile berarekinedo hurbilekoarekin.

Biziuros bat eramaitea, uros izaiteabizian, jende gehienen ametsa.Uros izaiteko manerak dira ezberdinak."Biziaren zentzua bilatzenbaduzue, ez zarete sekulanbiziko", dio Albert Camusidazleak"Biziaren zentzu onak erakustendauku bizia laburra dela eta guremunduko pasai labur hau baliatubehar dela baliagarri izan ditenbai guretzat bai bertzentzat", dioDalaï Lamak.Bien artean, zernahi ikusmoldebadira eta gizarteak berea eskaintzendauku politikoen bitartez.Hola ukan ditugu: kontsumogizartea, astialdiaren gizartea,giristino gizartea, garapen iraunkorrekogizartea.

Bakotxak maneraberezi bat aitzinatzen du,bainan helburua ez da beti aitzineanezarria, edo helburu faltsubatek du zuzendaritza hartzen.Agertzen diren inkoherentziaketa ondorio txarrak jendeen bizian,erakusten dute helburua ezzela gizartearen errespetua etamanerak ez direla jendetasunez-koak. Zenbat emazte eta gizon,adin hoberenean, leher eginak,lanean hertsatuak,jestu guziakebaluatuak, denbora gutiz lanaegin behar eta lan ona ezin egin.Bihozgabetasunak hartuak, estimuamurriztua, konfiantxa galdua,ez dakite norat jo.Biziaren zentzua, Loiolako SanInaziok bilatu du eta hau dio:"Jendea kreatua da Jainkoa laudatzeko,errespetatzeko eta zerbitzatzeko" eta helburu hortaratheltzeko, gizon eta emaztek behardute hautatu munduko gauzetanzoin diren lagungarri etakanporatu zoin diren makurgarri.Transmititzea orduan gauzatzenda, helburua eta zentzua argituakdirelarik.

Jakintzak eta baloreaklibertatea hazten dute, haubaita gizakiaren bertute baliosenabizia duintasunean eramaiteko.Libertateak arriskuak hartzenditu, aisetasunetik ateratzen du,arduradun bilakatzen du.Ongi etorri beroena erakasleberrieri, biziaren zentzua etatransmisioa baitira heien xedegarrantzitsuak.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3609. zbk

Azalekoa | 2021/09/21

AEK : euskara ikasiz, bidelagunak topatzen!

M.O.

AEK%20:%20euskara%20ikasiz_%20bidelagunak%20topatzen!

Astekari huntan, herrietako berri emaileek beren eskualdeetako Gau Eskolek izen emaiteak hasi dituztela, berria zabaldu dute. Herriak euskarari buruz atxikimendu azkarra ukanez, lehen orria eskaintzen diogu.

Gau Eskolen arrakasta

Ipar Euskal Herrian, 1.500 baino gehiagodira urtero euskara ikastea deliberatzen dutenpertsonak. Eguneko ala arratseko kurtsoetan,beste batzuk aste bateko edo(ta)hilabeteko ikastaroak segitzen dituzte.AEKko koordinatzaileek adierazten dute,ikasten dutenek, beren iniziatiba pertsonalazala lanbide formakuntzaren bitartez,ikastaldiarekin batera bidaia intimoa burutzendutela, zeinetan ahaleginak egitearekinbatera, poza eta bizipen aberatsak ezagutzendituzten.

Ikasi euskara, bidelagunonenarekin

AEKk ikasturtea abiatzeko hartu duen lema,“Ikasi euskara, bidelagun onenarekin”.Erakutsi nahi du, euskara ikastera heldu denjendeak, erakasleak hurbil ukanen dituela.Erakasleak, ikasleekin batera, Gau Eskolenaltxorrik garrantzitsuenak direlako. AEKrentzat,jendeak nahi duen euskara mailarainoheltzeko, erakasleak bidelagun onenakdira. Erakasleak gai dire...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016