Gure Hitza | 2021eko Urriaren 14a

ISILTASUNA HAUSTEA

Jean-Louis Harignordoquy

Atsegingarri zaigu mendietako isiltasuna,azinda joareen, erreka ttikien eta oihanetakozuhaitzen hotsa entzutea. Halaber, isiltasunabeharrezkoa da gauza frangotarako: gogoetatzeko,mintzatzeko, bertsu baten bururapenaasmatu, neurtu eta buruan atxikitzeko,eskulan ximenetarako, otoitz egiteko… Jakinada musika tresna puxantenek kantuenhitzak estaltzen baldin badituzte, ez delagoxo, ez kantarientzat, ez entzuleentzat.Haurrei isilik egoiten erakasten zaie ikastolaneta elizan sartzean. Fraidetxeetan ereoren anitz iragaiten dituzte isiltasunean,apairu denboretan barne.

Bizkitartean iduri du bereziki gazteak isiltasunakbeldurtzen dituela; harrabotsakaldiz ez.

Alta, herriko besta edo ezteietan soinu azkarregiakbeharrietan min emaiten baldinbadu, jende asko urrunago doatzi dantzatzekoplazerik hartu gabe. Halaber, ostatubatzuetan ezartzen duten musikarengatik,nehork ez dezake lehen bezala kanta; halakolekuetan eleketa ere zintzurra larruturikari behar. Ezinezkoa ote da bozgorailuenizarian ezartzea edo araberako musika tresnenhautatzea? Zergatik ez gureak dituguntxistua eta trikitixa? Zonbat bazkari, afari etaerromeri ez dituzte airostu ukan trikitilari etapandero joileek, bertzeen artean Laja etaLandakanda bikoteak! Landakanda panderojoile zendu berriak euskaldun orok ulertzekogisako koplak eta bertsuak zauzkan berekantu bilduman.

Artetik erraiteko, trikitilarien eta panderojoileen soinu airosa egundainotik ongi ezkonduizan da bertsugintzarekin. Maiz errepikatuarenbortxaz aspergarri bilakatu soinudeiek baino ederkiago bete lezazkete bertsuxapelketako arte hutsak.

Har ditzagun orain hizpide baitezpada hautsibehar diren beste isiltasun motak. Zorionez,badira elkarte berezituak prest salatzekoemazte batzuk jasaiten dituzten berexkuntzaketa ezin onartuzko bortizkeriak. BeharrikCimade eta beste batasunak erne daudeetorkin dohakabeen zorteaz arduratzeko.Giza eskubideen elkarteei esker jakiten dirabakebidea etengabe zangopilatzen dutenEspainiar eta Frantziar Estatuetako ordezkarienjukutrien berriak.

Publikoki salatuak izan arte, guti aipatuakziren laborantzako lur hoberenen xahutzeak,laborantzaren bizkar, diruz emokatu hiritarzonbaiten neurriz kanpoko irabaziak. Berruetakolurraren erosleak gibelerat egiteaetxe okupatzearen lehen ondorioa da. Duelalau hilabete abiatu ekintza luzeak merezidu han berean Lurramaren egunaz ospatuaizaitea. Hortako bereko, Arbonan jendea trumilkabilduko da urriaren 24an.

Bere aldetik, urte guzia bizitzeko etxeen arazoakgero eta aipamen gehiago sortzen ditu.Alda elkartea eta abertzale mugimenduekegin inkestei esker ikasi dugu zenbat etxehuts eta bigarren egoitza badiren EuskalHerriko iparralde huntan. Berriki Baigorrinbezala, gero eta ozenkiago salatzen diraetxeen sal-prezio ikaragarriak, lekuko gazteeketa jite xumeak dituzten herritarrek neholapaga ez ditzazketenak. Nola isilik egonsobera jende bazterrean uzten dituen araugabeko merkatu libre horren aitzinean? Azaroaren20an Baionako elgarretaratze handiakerakutsiko duke tenorea dela aterabideeraginkorren aurkitzeko.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3612. zbk

Azalekoa | 2021/10/14

Ongizaitea hobetzeko… mugimenduan oinarritu

Ongizaitea%20hobetzekoa€%20mugimenduan%20oinarritu

Feldenkrais euskarazko kurtsoak Baionan abiatzen zirela jakin dugu, xuxen zer zen ez jakinean izanez, joan gira Kattalin Etcheberry erakaslearen ikustera.

Feldenkrais metodoa

Feldenkrais metodoa Moshe Feldenkraisek(1904-1984) sortu zuen. Ukrainan sortuazen, 1920an Palestinara emigratu,gero 1930ean Frantziara etorri zen. Garaihorretan, ingeniari titulua eta fisikan doktoregotesia lortu zituen. Memento bereanJigor. Kan., judoaren sortzailea ezagutukozuen eta harekin ikasten hasi zen.Belauneko lesio baten ondoren, 1950ekohamarkadatik aitzina neuro-zientzietaninspiratuta, pixkanaka-pixkanaka, ezohikometodo baten garatzen hasi zen,"Feldenkrais” deitu zuena. Metodo horrenbidez edo hobeki erran ariketa horiek egiterakoan,mugimenduak laguntzen dunorberaren kontzientzia ezagutzea etafuntzioa hobetzea.

Ipar Euskal Herrian Feldenkraissegitzeko parada

Kattalin Etcheberryk psikologo lizentziaBordelen egin zuen, ondotik psikomotrizistaizaiteko ikasketak segitu zituen etaBelgikan elkor eta itsuekin anitz urtezlan egin ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016