Han eta Hemen | 2021eko Urriaren 14a

Eusko monetak elkarteeri emaitzak banatu

Ekitaldia bururatua eta, presente ziren elkarteak Euskal Monetako ordezkariekin
Ekitaldia%20bururatua%20eta_%20presente%20ziren%20elkarteak%20Euskal%20Monetako%20ordezkariekin

Euskal Moneta elkartea 2013ansortu zen. Eusko monetarenerabiltzearen helburua da herritarraktokiko saltzaile etaekoizleekin hurbil izaitea. Lurraldekoeragile ekonomikoenarteko trukeak indartzeko gisan:biztanleak, saltegiak, lantegiak,laborariak, lanbide liberalak etatokiko zerbitzu publikoak. Horrezgain, euskara eta elkartasunasustatzea du ere helburutzat.

Funtzionamendua arras sinpleada: tokiko monetaren kidebakoitzak babestu nahi duenelkarte bat hauta dezake etaelkarte batek 30 babesle dituelarik,euskoaren %3ko emaitzarenbaliabidean sartzen da.Ohitura den bezala, uda bururatueta, urtero Euskal Monetakekitaldi baten bidez emaitzahoriek elkarteeri banatzen ditu.Aurten, 61 elkarteri 50.540 euskoemanak izan zaizkie. Ekologia,kirola, soziala... eta euskaraalorrean ari diren mugimenduakdira.

Eusko moneta urtez urtearrakasta handia biltzen ari da,iaz 38.647 eusko emanak izanziren, aurtengoak marka guziakgainditu ditu.Ekitaldi ofiziala, hastapenetikkide den Biarritzeko SurfriderFoundation-en egoitzan eginda, 30 bat elkarte etorriak zirenemaitzen berreskuratzerat. SurfriderFoundation eta EuskalMonetaren arteko elkarlana ezda harritzekoa, tokiko monetaketa ozeanoa babesteko helburuberak baitituzte. Gilles Asenjo,Europako Surfrider-eko lehendakariaetorria zen. Sar-hitzaegin du: “Atmosfera azkarkiberotzen ari den testuinguruan,zirkuitu laburren garapena etatrukeen ber kokapena ezinbestekoakdira berotegi-efektukogasen emisioak mugatzeko”.

Dante Edme-Sanjurjo, EuskalMonetaren zuzendariak azaldudu: “Kirola, kultura, euskara,elkartasuna, ingurumena sailetanari diren elkarteek, haienlaguntzaileek eta langileekgure lurraldea biziarazten dute,engaiamendua sustatzen dute,jendarte lotura egituratzen etahobetzen dute. Horregatik eresortu dugu euskoa, elkarte biziarilaguntzeko tresna gisa”.Laguntza horri esker, 2013azgeroztik, Ipar Euskal Herrikoelkarteeri 180.000 eusko bainogehiago eman zaizkie. Euskoaren%3ko emaitza hori diruiturri baliotsua izan daiteke.Euskoaren xedea da elkarteakbaliabide hori erabiltzera bultzatzea,diru iturri iraunkorraizan dadin. Ipar Euskal Herrikotokiko moneta erabiltzearenhelburua ez da bakarrik elkartebiziari laguntzea. Sareko profesionalekeuskara biziarazi etaingurumena zaindu behar delaazpimarratua izan da.



Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2021/10/14

“ Molac legeak” eta bere ondorioak eztabaidan

Sébastien Castet Euskal Konfederazioko eta Sagrario Aleman Euskaltzaindiko kideak aurkezpenean
SAbastien%20Castet%20Euskal%20Konfederazioko%20eta%20Sagrario%20Aleman%20Euskaltzaindiko%20kideak%20aurkezpenean

EuskalKonfederazioak etaEuskaltzaindiak, elkarlanean,urriaren 22an, Baionako HerrikoEtxean, egun osoko mintegiaantolatuko dute. Jardunaldihortan: “Hizkuntzen ondareababesteari eta sustatzeari buruzkolegea. Aitzinera begirakoak”titulu pean gogoetatuko da.Hizlarien artean izanen dira,besteak beste, Paul MolacBretainiako diputatua eta legearenbultzatzailea, EneritzZabaleta Zuzenbideko doktorea,Peio Jorajuria Seaskakolehendakaria, Aña-MariIrungaray Euskal Haziak-ekokidea, Marie-Andrée Ouret

Biga Baiko elkartekidea, MaddiBordagarai Uda Leku elkartearenkoordinatzailea, MaxBrisson senataria, MathieuBergé Akitania Berriko kontseilaria,Antton Kurutxarri EuskararenErakunde Publikokolehendakaria, Sèrgi Javaloyès

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2021/10/14

XILABA 4. kanporaketa

Amets Arzallus saioako txapelduna
Amets%20Arzallus%20saioako%20txapelduna

Azken kanporaketarako Amikuzeeskualdean hitzorduaemana zen, Gabadiko herrikogela zanpez bertsuzaleek betedute. Amaiur Lujanbio saio hortakogai-emailea buru zutela,bertsulariak xortean agertu bezalaordenan sartu dira: EgoitzZelaia, Odei Barroso, JohaiñeSarraillet, Maddi Sarasua-Laskarai,Maindi Murua-Berra etaAmets Arzallus.Azken kanporaketa hunek,beste saioeri konparatuz finalerdigiroa zaukan. Kanporaketaguzien puntuak begiratzenbadira, ohartzen gira aldi huntangora joan direla, 6 bertsularietarik5ek, 400 baino gehiagoegin baitute, txapelketan segitzekotxartela zeukatela.

8ko handia - Arbonako lurokupatzea izan da lehen gaia,mugimendu hori segitu dutenbi pertsonek segida nola eramangogoetatzen zutela. Ospitalean ere ibilarazi gaituzte,2 pailazo haur eriekin zirela,sartzeko tenorea etorri zaie.Azkenik, 2 kazetari 40 urtezirratian lanean arizanak, biekazken ordua dutela, antenandira.8ko ttipia - ...

Irakurri segida

3612. zbk

Gure Hitza | 2021/10/14

ISILTASUNA HAUSTEA

Jean-Louis Harignordoquy

Atsegingarri zaigu mendietako isiltasuna,azinda joareen, erreka ttikien eta oihanetakozuhaitzen hotsa entzutea. Halaber, isiltasunabeharrezkoa da gauza frangotarako: gogoetatzeko,mintzatzeko, bertsu baten bururapenaasmatu, neurtu eta buruan atxikitzeko,eskulan ximenetarako, otoitz egiteko… Jakinada musika tresna puxantenek kantuenhitzak estaltzen baldin badituzte, ez delagoxo, ez kantarientzat, ez entzuleentzat.Haurrei isilik egoiten erakasten zaie ikastolaneta elizan sartzean. Fraidetxeetan ereoren anitz iragaiten dituzte isiltasunean,apairu denboretan barne.

Bizkitartean iduri du bereziki gazteak isiltasunakbeldurtzen dituela; harrabotsakaldiz ez.

Alta, herriko besta edo ezteietan soinu azkarregiakbeharrietan min emaiten baldinbadu, jende asko urrunago doatzi dantzatzekoplazerik hartu gabe. Halaber, ostatubatzuetan ezartzen duten musikarengatik,nehork ez dezake lehen bezala kanta; halakolekuet...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016